2018ko martxoa

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Hilaren 25 arte, ordu bat gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko, handik aurrera, bi ordu gehitu)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1an, 13:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 6an, 12an, 17an, 23an eta 28an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 2an, 02:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 5an, 8an, 11an, 14an, 17an, 19an, 22an, 25an, 28an eta 31an izango dira.
  • Hilaren 4an, 00:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 11an, 18an eta 25an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 4an, zodiakoaren argia ikus daiteke mendebaldeko zeruertz gainean, Piscis, Aries eta Tauro konstelazioak zeharkatuz.

Prismatikoarekin edo teleskopioarekin

  • Hilaren 9an, Jupiterren Io eta Calisto sateliteak ikusiko dira planetaren mendebaldean, Europa eta Ganimedes ekialdean ordea.
  • Hilaren 23an, Jupiterren galilear lau ilargiak ikusi al izango dira berezko ordenean: Io, Europa, Ganimedes eta Calisto, planetaren ekialdean.
  • Hilaren 24an, 21:21 eta 23:05 artean, Io eta Ganimedesen itzalak ikusi ahal izango dira Jupiterren proiektatuta.
Ilargia Martxoan (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/hora)
  Eguna Ordua Behaketa
  01 06:06 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 0,9ºra
02 00:51 Hilabeteko lehen Ilbetea.
05 Librazio maximoa longitudean (l=5,9º). Krisiaren itsasoaren mendebaldar ertza eta Messier krater bikoitza ikusi ahal izango dira.
02:41 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,9ºra.
07 08:55 konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4ºra.
09 17:44 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 9,3ºra.
11:20 Ilbehera.
19:35 Konjuntzio geozentrikoan Vesta asteroidearekin, 1,8º iparrera; 530km diametrokoa da eta asteroide gerrikokoa dugu.
10 00:54 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 3,8ºra.
11 02:05 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,2ºra.
09:14 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.678 km (aurreko perigeoan baino 40.745 km gehiago).
14 03:47 Beheranzko nodotik pasatuko da.
17 13:12 Ilberria.
18 21:58 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 3,5ºra.
23:47 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 7,3ºra.
22 05:44 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9ºra.
22:46 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,9ºra.
24 15:35 Ilgora.
26 00:16 Konjuntzio geozentrikoan Geminiseko Polux izarrarekin, 8,5ºra.
17:17 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 369.106 km (aurreko apogeoan baino 35.572 km gutxiago).
27 10:56 Goranzko nodotik pasatuko da.
28 14:39 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 1ºra.
31 12:37 Hilabeteko bigarren Ilbetea (Ilargi urdina). Pazko eguna seinalatuko du, igandean dena, eta ondorioz aste santua.

PLANETAK MARTXOAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren 22 arte ikusiko dugu, arratsaldearen amaieran) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Elongazio maximoan, eguzkitik 18º ekialdera hilaren 15an. Igoera zuzena 23h eta 01h artean, deklinazioa -4º eta 9º bitarte. Hilabetea Acuarion hasiko du, eta Piscisen amaitu. Magnitudea -1,4tik 4ra jetsiko da.
Hilaren 4an, begi hutsez Artizarretik gertu aurkituko dugu,konjuntzioan 18:05tan.
Hilaren 20an, Artizarrarekin konjuntzioan beste behin, baina Merkurioren distira txikia izango da.

Artizarra (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Eguzkia sartu eta ordubete beranduago ezkutatuko da hilaren 1an, eta ordu t’erdi bat beranduago 31an. Merkuriotik oso gertu, bi konjutzio emango dira. Igoera zuzena 24h eta 1h artean, deklinazioa -4º eta 10º bitarte. Hilabetea Acuarion hasiko du, Piscisera pasa ondoren, Cetus bisitatuko du, Piscisen bueltan amaitzeko. Magnitudea -3,9an mantenduko da.

Marte (Gauaren bigarren erdialdian ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia baino lau ordu lehenago. Koadraturan, eguzkitik 90º mendebaldera aurkituko da hilaren 24an. Itxuraz Saturnoruntz gerturatzen joango da hilaren zehar. Batazbeste 1,1 milloi km eguneko gerturatzen jarraitzen dugu. Uztailaren 27an, oposizioan, 57 milloi Km-tara aurkituko gara. Igoera zuzena 17h eta 18 artean, deklinazioa -23º. Hilabetea Ofiucon hasiko du, eta Sagitariora pasa. Magnitudea 0,7tik 0,2ra igoko da.

Jupiter (Gauaren bigarren erdialdian ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Eguzkia baino sei ordu t’erdi lehenago azalduko da hilaren 1an, eta zortzi ordu lehenago 31an,ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik. Hilaren 9an, oposiziorako bi hilabete falta direnean, Libran egonkor aurkituko da, ekliptikaren mendebalderuntz erretrogradazio mugimendura pasatzeko. Sateliteen mogimendua teleskopioarekin edo prismatikoekin behatzea errazagotuz doa. Igoera zuzena 15h, deklinazioa -17º. Hilabete guztia Libran. Magnitudea -2,2tik -2,4ra areagotuko da.

Saturno (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Eguzkia baino hiru ordu luze lehenago azalduko da hilaren 1an, eta lau ordu lehenago 31an. Hilaren 29an koadraturan aurkituko da, eguzkitik 90º mendebaldera, baina behaketa ordea zaila izango da ekliptikaren inklinazioa dela eta ez bait da 10º besterik altxako hegoalde hego-ekialdeko zeruertzetik, egunargia etorri aurretik. Igoera zuzena 18h, deklinazioa -22º. Hilabete guztia Sagitarion. Magnitudea 0,6tik 0,5ra pasako da.
Hilaren 03an 05:08an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 11an 03:35an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 19an 04:57an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 27an 03:07an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Gauaren oso hasieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Mendebaldeko zeruertzetik gora, begi hutsez ikustea zaila izango da oso. Igoera zuzena 1h 40m, deklinazioa 10º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,9an manteduko da.

Neptuno (Ikusteko aukerarik gabe) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Konjuntzioan hilaren 4an. Hilabete honetan ezingo dugu ikusi. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -7º. Hilabete guztia Acuarion. Magnitudea  8an mantenduko da.

Martxoko Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
1 Osteguna, eguerdian, 2.458.179 egun juliotarra hasiko da.
Egunak 11 ordu eta 13 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 12 ordu eta 41 minutukoa hilaren 31an.
12 12:58tan, eguzkia itxuraz Piscis konstelazioan sartuko da (351,89º).
20 16:15tan, martxoko ekinokzioa, gauaren eta egunaren iraupen berdina. Udaberriaren hasiera ipar hemisferioan.
Hilaren 20an, astrologiaren arabera, eguzkia Aries konstelazioan sartuko da (0º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
25 Europear komunitateko estatuek neguko ordutegia utzi eta udako ordutegian sartzen dira. Goizeko ordubietan erlojuari ordu bat gehituko zaio. Urriaren 28an bueltatuko gera neguko ordutegira.
31 Judutarrek israelitar pazkoa ospatzen dute. Kristauek apirilaren 1an ospatzen dute

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net