2011ko maiatza

Behatzeko Proposamenak

Begi-hutsez

  • Hilaren 2an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 7an, 13an, 18an, 24an eta 29an izango dira beste maximoak.

    Hilaren 2an, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 9an, 16an, 24an eta 31n izango dira beste maximoak.

Teleskopiorekin

  • Hil osoan, Saturnori behatu ahal izango diogu. Dagoeneko ikusten da haren itzala eraztunetako ipar-ekialdean, eta haren satelite garrantzitsuenak ere ikusten dira: Titan (8,3ko magnitudea), Rhea (9,7), Tethys (10,2), Dioné (10,3) eta Encelade (11,7).

Ilargia Maitzean

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Ordua Behaketa
03 06:51 Ilberria.
04 17:14 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 2°-ra.
06 14:53 Beheranzko nodotik pasatuko da
09 Gutxieneko librazioa longitudean (l = –6,93°).
10 20:33 Ilgora.
13 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,72º).
14 10:06 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 8,2°-ra.
15 10:58 Perigeotik pasatuko da. (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 362.140 km.
17 11:09 Ilbetea.
19 09:03 Goranzko nodotik pasatuko da.
21 Gehienezko librazioa longitudean (l = 6,32º).
24 18:52 Ilbehera.
26 Gutxieneko librazioa latitudean (b = –6,77°).
27 09:54 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 405.019 km.

Planetak Maiatzean
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Merkurio
(7tik 22ra)
Saturno Saturno
Artizarra
Marte
(hilaren 15etik aurrera)
Jupiter
(hilaren 10etik aurrera)

Merkurio

Hilaren 7an izango da elongaziorik handienean Eguzkitik mendebaldera (26,6°). Erabat oskarbi egon behar du, hura zeru gero eta argiagoan ikusteko. 1 h eta 3 h bitarteko igoera zuzena. +3° eta +17° bitarteko deklinazioa. Piscisen egongo da, eta, hilaren 22tik aurrera, Ariesen.   Magnitudea 0,8tik –0,9ra aldatuko da.

Artizarra

Hil osoan, Eguzkia baino ordubete lehenago aterako da. Ekialde ipar-ekialdeko horizontetik oso gertu ikusiko dugu, baina, posizio horretan, zaila izango da behatzea bai Artizarrari berari, bai Merkuriora, Jupiterrera eta Martera egiten dituen itxurazko hurbilketei. 1 h eta 3 h bitarteko igoera zuzena. +23° eta +15° bitarteko deklinazioa. Piscisen hasiko du hila, eta Ariesera igaroko da gero. –3,9ko magnitudea izango du.

Marte

Hilaren bigarren erdian egongo da ikusgai. Eguzkia baino ordu erdi lehenago aterako da hilaren 1ean, eta ordubete eta erdi baino lehenago 31n. 01 h eta 03 h bitarteko igoera zuzena. –9° eta –15° bitarteko deklinazioa. Piscisen hasiko du hila, eta Ariesera igaroko da gero. Magnitudea 1,6tik 1,7ra jaitsiko zaio.

Jupiter

Nekez ikusiko dugu hil honetan; Merkurio, Artizarra eta Marterekin gertatuko zaigun bezala. Izan ere, Eguzkia baino lehentxeago aterako da, eta ordurako oso argi egongo da zerua. 20 h-ko igoera zuzena. +8º eta +9º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Piscisen egongo da. –2,1eko magnitudeari eutsiko dio.

Saturno

Eguzkia sartu baino 3 ordu lehenago aterako da hilaren 1ean, eta Eguzkia sartu baino 5 ordu baino gehiagoko tartearekin hilaren 31n. Arratsaldearen amaieran ikusiko dugu, hego-mendebaldeko horizontearen gainean, horizontearen eta zenitaren arteko distantziaren erdian ia. Hil honetan planeta hau ikusiko dugu ongien. Haren itzala ikusi ahal izango dugu eraztunetako ipar-ekialdean. 13 h-ko igoera zuzena. –2°-ko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. 0,5etik 0,7ra jaitsiko zaio magnitudea.
Hilaren 14an, Ilgoraren ondoan izango da.
Hilaren 7an, 15:48an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 15ean, 17:53an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 23an, 13:45ean, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 31n, 16:02an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano

Hil honetan ere ezingo diogu behatu. 00 h-ko igoera zuzena. 0° eta 1° bitarteko deklinazioa. Piscisen egongo da, eta 5,9 magnitudea izango du.

Neptuno

Hil honetan hasiko gara Neptuno ikusten, hego-ekialdeko horizontearen gainean. 22 h-ko igoera zuzena. –11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 7,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Maiatzeko Beste Efemeride Natzuk

(Añadir dos horas para calcular la oficial)

Eguna

Behaketa
01 Igandea. Eguerdian, 2.455.683. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
09 Eta Lirida izeneko izar iheskorren maximoa; maiatzaren 3tik 12ra egongo dira aktibo. C71983 HI (IRAS-Araki-Alcock) kometari lotuta daude; kometa hori Eguzkitik hurbil igaro zen 1983ko maiatzean.
14 Eguzkia, itxuraz, Taurus konstelazioan sartuko da (53,36°).
12:00etan, denboraren ekuazioa urteko lehen maximo negatibora iritsiko da (–3 min 39 s).
21 Astrologiaren arabera, Eguzkia Geminin sartuko da (60°).

nformazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net