2012ko maiatza

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean, 11:00etan,Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 6an, 12an, 17an, 22an eta 28an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 2an, 13:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 9an, 16an, 24an eta 31n izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 22an, arratsaldeko azken orduan, Ilgora oso fina ikusi ahal izango da mendebaldeko zeruertzaren gainean.

Teleskopioarekin:

  • Artizarraren fase bat ikusi ahal izango da, gainazalaren zati txiki bat baino ez baitu argiztatua.
    Saturnon, eraztunen gaineko itzala nola handitzen den ikus daiteke.

Ilargia Maiatzean

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 13:33 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 7,9º-ra.
04 17:43 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 1,5º-ra, eta 18:02an Saturno planetarekin 6,4º-ra
06 03:42 Paso por el Perigeo, menor distancia a la Tierra: 356.964 km. Es el Perigeo más próximo del año 2012.
03:36 Ilbetea.Urteko perigeorik hurbilekoenetik hain gertu egonik, urte horretan ikusiko den Ilbeterik handiena izango da. Perigeotik hurbil izango denez, marea biziak izango dira.
07 09:42 Goranzko nodotik pasatuko da.
16:15 Konjuntzio geozentrikoa Scorpius konstelazioko Antares izarrarekin, 5º-ra.
12 Gehienezko librazioa longitudean (l = 7,39º).
21:48 Ilbehera.
29 16:07

Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 406.439 Km. (perigeoan baino 49.475 gehiago). Aurtengo apogeorik urrutikoena da.

20 23:47 Ilberria.Nodotik hurrengo egunean igaroko denez, eguzki-eklipsea gertatuko da. Eklipsea zentrala izango denez eta apogeotik oso gertu gertatuko denez, eraztun-itxurako eklipsea izango da, 0,944 magnitudekoa (gehienezko iraupena: 5 m 46 s). Europan ez da ikusiko. Txinan, Japonian, Ozeano Barean eta Estatu Batuen mendebaldean ikusiko da.
21 09:18 Beheranzko nodotik pasatuko da.
22 20:54

Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin 4,7°-ra

28 Gutxieneko librazioa longitudean (l = –7,41º).
10:02 konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulus izarrarekin 6,2º-ra.
20:17 Ilgora.
29 06:29 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin 6,9º-ra.
30 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,83º).
Planetak Maiatzan
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
  Artizarra Marte
Marte Saturno
Saturno

Merkurio

Zaila izango da hilaren hasierako bi edo hiru egunetan ikustea, eta, gero, ezinezkoa, ekliptikaren inklinazioagatik eta eguzki-elongazioaren murrizketagatik. Hilaren 27an egongo da goi-konjuntzioan. 1 eta 4 h bitarteko igoera zuzena. 4° eta 23° bitarteko deklinazioa. Piscisetik Ariesera pasatuko da, eta, gero, Taurusera. Haren magnitudea handituz joango da, –0,1etik –2,1era.

Artizarra

Hilaren 15ean, egonkor egongo da Eguzkitik ekialdera. Planeta hau ikusteko azken egunak izango ditugu. Haren distira ikusgarria izan da urtarrileko arratsaldeez geroztik, eta, orain, bizkor ari da Eguzkirantz erortzen; hilabete honetan 30º-ko garaiera galduko du, hau da, ia gradu bat egunean. Hilaren 1ean, Eguzkia baino hiru ordu eta berrogeita bost minutu geroago ezkutatu da; hilaren 31n, ostera, berrogeita bost minutu geroago bakarrik. Haren gorako itxura findu egingo da, eta frakzio distiratsua % 1ekoa besterik ez da izango hilaren 31n. Azalera islatzailea murrizte horrek esan nahi du, zalantzarik gabe, distira ere murriztu egingo dela; –4,6ko magnitudetik –3,8ra pasatuko da. Hala ere, Eguzkia sartu eta ordu-erdi geroago ikusi ahal izango dugu oraindik, mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertz garbi eta lainogabe batean. 05 h-ko igoera zuzena. +27º eta +24º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Taurusen izango da. Haren magnitudea azkar jaitsiko da, –4,6tik –3,8ra.

Marte

Leon ikus daiteke, hego-mendebaldeko zeruertzaren gainetik 50º-ra krepuskuluaren amaieran eta hilaren hasieran, eta mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzaren gainetik 30º-ra hilaren 31n. Haren distira gutxitu egingo da eta zero magnitudea gaindituko du hilaren amaieran. 11 h-ko igoera zuzena. 11 eta 7° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Leon izango da. Haren magnitudea 0,0tik 0,4-ra jaitsiko da.

Jupiter

Ezin izango diogu behatu hil honetan. Goi-konjuntzioan egongo da hilaren 13an. 03 h-ko igoera zuzena. 17° eta 18° bitarteko deklinazioa. Ariesen hasiko du hila, eta Taurusera igaroko da gero. Magnitude bera izango du hil osoan: –2,0.

Saturno

Hilaren 1ean, hego-ekialdeko zeruertzaren gainetik 30º baino gehiagora egongo da krepuskuluaren amaieran, eta, hilaren 31n, garaiera berean egongo da, baina hego-mendebaldeko zeruertzaren gainean. Haren magnitudea pixka bat jaitsiko da. 13 h-ko igoera zuzena. –07º-ko deklinazioa. Virgon izango da hil osoan, Spica izarretik gertu. Haren magnitudea 0,3tik 0,5era jaitsiko da.
Hilaren 16an, Virgoko Spica izarretik gertu ikus daiteke.
Hilaren 01ean, 02:38an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 08an, 22:40an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 17an, 00:14an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 24an, 20:21ean, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano

Ezin izango zaio behatu hil honetan ere. 00 h-ko igoera zuzena. 2º inguruko deklinazioa. Piscisetik Cetusera pasatuko da. 5,9 magnitudea.

Neptuno

Mendebaldeko koadraturan egongo da hilaren 23an. Teleskopioz ikusi ahal izango da ekialde hego-ekialdeko zeruertzaren gainean, gauaren amaieran. 22 h-ko igoera zuzena. –11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 7,9,0ko magnitudeari eutsiko dio.

Maiatzeko beste efemeride batzuk
Eguna

Behaketa
01 Igandea. Eguerdian, 2.456.049. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
Egunak 14 ordu eta 17 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 22 minutukoa hilaren 31n. Hileko azken egunean, lehenean baino 22 minutu lehenago aterako da Eguzkia, eta 33 minutu geroago ezkutatuko da.
05 Eta Akuarida izar iheskorren maximoa; apirilaren 19tik maiatzaren 28ra izango dira aktibo. Halley kometarekin batera egongo dira. Urriaren amaierako Orionidak Lurrak iheskor hauen orbita bigarren aldiz ebakitzen duenean agertzen dira.
08 Eta Lirida izeneko iheskorren maximoa; maiatzaren 3tik 12ra izango dira aktibo. C/1983 HI IRAS-Araki-Alcock kometarekin daude. 1983ko maiatzean igaro zen kometa hori Eguzkitik gertu.
13 Denboraren ekuazioak urteko lehen maximo negatiboa izango du: –3 m 39 s.<
13 Eguzkia, itxuraz, Taurus konstelazioan sartuko da (53,37°).
19 Astrologiaren arabera, Eguzkia Geminin sartuko da (60º).

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net