2013ko maiatza

Behatzeko proposamenak

Begi-hutsez:

  • Hilaren 1ean, 9etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 6an, 12an, 17an, 22an eta 28an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 3an, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 10ean, 17an eta 25ean izango dira beste maximoak.
  • Hilaren bukaeran, ilunabarrean, ikuskizun ederra: Merkurio, Artizarra eta Jupiter bata bestetik oso gertu, mendebalde ipar-mendebaldeko horizontean.

Teleskopioarekin:

  • Aldi paregabea Saturno eta haren eraztunak +18º-ko inklinazioarekin ikusteko. Planetaren itzala ikusi ahal izango dugu eraztunetako ipar-ekialdean.
Ilargia Maiatzean

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
02 11:16 Ilbehera.
03 Gutxieneko librazioa latitudean (b = –6,78º).
05 Gehienezko librazioa longitudean (l = 6,15º).
09 19:13 Beheranzko nodotik pasatuko da.
10 00:25 Erantzun-itxurako eguzki-eklipse zentrala. Australian eta Ozeano Pazifikoan ikusi ahal izango da, bai eta Papua Ginea Berrian eta Salomon uharteetan ere. 
10 00:30 Ilberria.
11 00:12 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 1,4º-ra.
12 13:08 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,6º-ra.
13 13:54 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 405.854 km (perigeoan baino 47.467 gehiago).
17 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,85º).
18 04:36 Ilgora
20 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -7,38º).
23 09:33 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,7°-ra.
24 04:35 Goranzko nodotik pasatuko da.
25 04:00 Ilargiaren ilunantz-eklipse partziala. Amerika osoan, Atlantikoan, eta Europako eta Afrikako mendebaldeko muturrean egongo da ikusgai.
25 04:26 Loreen Ilbetea. Eguzkia sartu baino pixka bat lehenago aterako da, eta eguna argitu eta gutxira sartuko.
26 01:57 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 358.387 km (apogeoan baino 47.467 gutxiago).
30 Gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,75º).
31 19:00 Ilbehera.
Planetak Maiatzean

Merkurio (arratsalde amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 20tik aurrera); orbita-abiadura: 172.440 km/h

Goi-konjuntzioan izango da hilaren 11n, eta ezingo da ikusi hilaren 20a pasatu arte. Orduan, mendebalde ipar-ekialde horizontean ikusi ahal izango da, Eguzkia sartu eta ordubetera. 2 h eta 6 h bitarteko igoera zuzena. +10º eta +25º bitarteko deklinazioa. Piscisen hasiko du hila; ondoren, Ariesera igaroko da, eta handik, azkar, Taurusera. Magnitudea -1,3tik -2,1era igoko zaio hilaren 14an, eta -0,6ra jaitsi ikusgai dagoen egunetan.

Artizarra (arratsaldearen amaieran ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 126.000 km/h

Eguzkia baino 45 minutu geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta Eguzkia sartu eta ordu eta erdira hilaren 31n. Oso ondo ikusi ahal izango da arratsaldearen amaieran, mendebalde ipar-mendebaldeko horizontean. 3 h eta 5 h bitarteko igoera zuzena. +17º eta +24º bitarteko deklinazioa. Ariesen egongo da hilaren hasieran, eta Taurusera pasatuko da berehala. -3,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Marte (ezin da ikusi hilabete honetan); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Ezin izango zaio behatu, Eguzkia baino ordu-erdi lehenago bakarrik aterako delako hilaren 31n. 2 h eta 3 h bitarteko igoera zuzena. +15º eta +20º bitarteko deklinazioa. Ariesen egongo da, eta gero, hilaren amaieran, Taurusen. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, 1,4tik 1,6ra.

Jupiter (gauaren hasieran ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Hilean zehar, Eguzkiaren itxurazko posiziorantz hurbilduko da; beraz, denbora gutxiago egingo du gure eremu ikusgaian. 5 h-ko igoera zuzena. 22°-tik 23°-ra bitarteko deklinazioa. Hil osoan Taurusen izango da. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, -2,0 tik -1,9ra.

Saturno (gau osoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Oposiziotik igaro da apirilaren 28an. Arratsaldearen bukaeran aterako da, ekialde hego-ekialdeko horizontean. Erraz bereiziko da izar gutxi dagoen zeruko eremu batean. Erretrogradazio-begizta egiten ari da; beraz, Librak atzera egingo du Virgon sartu arte, eta ez da Librara itzuliko irailaren 1era arte. Planetak eraztunetan egiten duen itzala ikusten hasiko gara. Oraindik ere, diametro handiko teleskopio batekin behatzeko aukera bikaina. 14 h-ko igoera zuzena. -11°-ko deklinazioa. Libran hasiko du hila, eta Virgora igaroko da gero. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, 0,1etik 0,3ra.
Hilaren 3an, 09:26an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 11n, 05:56an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 19an, 06:52an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 27an, 03:24an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (ezin da ikusi hilabete honetan); orbita-abiadura: 24.480 km/h

0 h-ko igoera zuzena. +3º-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (ekialde hego-ekialdeko horizontean ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h

Egunsentia baino lehentxeago ikusi ahal izango da teleskopio on baten laguntzaz eta haren posizioa ezagututa. 22 h-ko igoera zuzena. –10º-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 7,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Maiatzeko beste efemeride batzuk
Eguna

Behaketa
01 Asteazkena. Eguerdian, 2.456.414. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloak, 19 urteko ilargi-zikloak eta erromatar zergen 15 urteko zikloak, “erromatar indikzio” deiturikoak
Egunak 14 ordu eta 9 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 10 minutukoa hilaren 31n.
Hileko azken egunean, lehenbizikoan baino 30 minutu lehenago aterako da Eguzkia, eta 31 minutu geroago ezkutatuko da.
05 Pazko ortodoxoa (2013ko apirilaren 22 egutegi juliotarrean).
06 Eta Akuarida izeneko izar iheskorren maximoa. Apirilaren 19tik maiatzaren 28ra egongo dira aktibo. Halley kometarekin batera egongo dira, urriko Orionida izenekoak bezala.
14 Eguzkia, itxuraz, Taurus konstelazioan sartuko da (53,38°).
14 12:00etan, denboraren ekuazioa urteko lehen maximo negatibora iritsiko da (3 min 40 s).
20 Astrologiaren arabera, Eguzkia Geminin sartuko da (60º).

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net