2014ko maiatza

Behatzeko Proposamenak

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean, 6:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 6an, 12an, 17an, 22an eta 28an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 4an, 14:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 11n, 18an eta 26an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 25an eta 26an, Eguzkia atera baino ordubete lehenago, Artizarra ikus daiteke Ilbeheraren ondoan, 10º baino gutxiagoan Ekialdeko horizontearen gainean.

Teleskopioarekin

  • Hil osoan, Artizarraren fase konkordun nabarmena ikus daiteke.
    Hilabete egokia da, orobat, Marteri behatzeko eta hari argazkiak ateratzeko.
    Saturno, bestetik, oposizioan dago, eta ikusgarri ikusiko da 200 mm -ko teleskopio batekin.
  • Hilaren 17an, 21:21etik 23:29ra, Iok eta Kalistok beren planeta Jupiterren azalean proiektatzen dituzten itzalak ikusi ahal izango dira.
Ilargia Maiatzean

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 15:41 Konjuntzio geozentrikoan Tauruseko Aldebaran izarrarekin, 2º-ra.
04 12:51 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 5,4°-ra.
20:20 Geminiko Lambda izarra (magnitudea: 3,6) ezkutatuko da.
06 10:01 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 404.323 km (aurreko perigeoan baino 34.556 gehiago).
Gehieneko librazioa latitudean (b = 6,83º).
07 03:16 Ilgora.
11 11:22 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 2,8°-ra.
12 22:05 Goranzko nodotik pasatuko da.
13 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -5,77º).
14 12:02 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,6°-ra.
14 19:17 Loreen Ilbetea. Ekialdetik aterako da Eguzkia sartu baino ordu-erdi lehenago, eta mendebalde hego-mendebaldetik desagertuko da hilaren 15eko egunsentian, Eguzkia atera eta ordu-erdi geroago. Argazki panoramiko bikaina egiteko aukera.
18 11:56 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 367.094 km (aurreko apogeoan baino 37.229 gutxiago).
  19 Gutxieneko librazioa latitudean (b = 6,68°).
21 13:00 Ilbehera.
25 14:07

Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 2,2º-ra.

17:58 Beheranzko nodotik pasatuko da.
28 18:41 Ilberria.

PLANETAK MAIATZEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (hilaren 4tik aurrera ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 172.440 km/h 

Mendebalde ipar-mendebaldeko horizontearen gainean ikus daiteke, Eguzkia sartu eta 45 minutura (20:00 eta 20:20 artean), 2 orduz. Hilaren 25ean, elongaziorik handienean. Hilaren amaieran azkar galduko du distira, eta jada ezin izango da ikusi ekainaren hasieran. 03 h eta 06 h bitarteko igoera zuzena. +18 eta -+25º bitarteko deklinazioa. Ariesen hasiko du hila, ondoren Taurusera igaroko da, eta Geminin amaituko du azkenik. Magnitudea -1,8tik 0,9ra aldatuko zaio.

Artizarra (egunsentia baino lehen ikusi ahal izango da); orbita-abiadura:126.000 km/h

Hil osoan, Eguzkia baino ordu eta erdi lehenago aterako da (3:30 eta 3:00 artean). Abuztura bitartean, goizez ikusi ahal izango dugu egunsentia baino ordubete lehenagotik, 5-10º-ko altitudean ekialdeko horizontean. -4 inguruko distira du, eta erraz bereiziko da begi hutsez ere. 00 h eta 02 h bitarteko igoera zuzena. 0 eta +10° bitarteko deklinazioa. Piscisen hasiko du hila, gero Cetusera igaroko da, eta Piscisen amaituko du berriro hila. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, -4,1etik -4,0ra. 

Marte (gauaren lehen erdian baino gehiagoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Hilaren 1ean, Eguzkia sartu baino 3 ordu lehenago aterako da (16:15 inguruan), eta hilaren 31n, Eguzkia sartu baino 5 ordu baino gehiago lehenago (14:40 inguruan). Ilunabarretik gauerdia baino geroago arte ikusi ahal izango da. Hilaren 21ean amaituko du erretrogradazio-begizta. 12 h-ko igoera zuzena. -03º-ko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudea -1,2tik -0,7ra jaitsiko zaio.

Jupiter (gauaren hasieran bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Eguzkia baino 5 ordu geroago sartuko da hilaren 1ean (0:15 inguruan), eta Eguzkia sartu baino 3 ordu geroago hilaren 31n (22:40 inguruan). Behatzeko azken egunak dira, ez baita gehiago ikusiko uztailera bitartean; orduan goizetik aterako da. 7h-ko igoera zuzena. +22º-ko deklinazioa. Hil osoan Geminin izango da. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, -2,0tik -1,9ra.

Saturno (gau osoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Hilaren 1ean, Eguzkia sartu eta ordu-erdi baino gehiagora aterako da (19:40 inguruan), eta hilaren 31n, Eguzkia sartu baino 2 ordu lehenago (17:40 inguruan). Hilaren 10ean oposizioan dago. Saturnoren argiak 74 minutu inguru behar ditu guregana iristeko; denbora hori behar dugu Cassini zundak hartutako datuak jasotzeko eta, gorabeheraren bat izanez gero, haren mugimenduak zuzentzeko. 15 h-ko igoera zuzena. -15°-ko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. 0,1eko magnitudeari eutsiko dio. 

Urano (oraindik ezin da ikusi); orbita-abiadura: 24.480 km/h

1 h-ko igoera zuzena. +05°-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (egunsentia baino lehentxeagotik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h.

22 h-ko igoera zuzena. -10º-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 7,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Maiatzeko Beste Efemeride Batzuk

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Osteguna. Eguerdian, 2.456.779. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 14 ordu eta 7 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 9 minutukoa, hilaren 31n. Hil honetan, eguzki-argiaren denbora 1 ordu eta 2 minutuan handituko da.
06 Eta Akuarida izeneko izar iheskorren maximoa. Lurrak, Eguzkiaren inguruan egingo duen ibilbidean, Halley kometak utzi duen hautsa zeharkatuko du apirilaren 19tik maiatzaren 8ra, eta izar iheskor horiek sortuko dira. Urrian zeharkatuko du berriro, eta, orduan, Orionida izeneko izar iheskorrak sortuko dira. Halley kometaren ibilbideak bi aldiz ebakitzen du Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duten ibilbidea.
09 Eta Lirida izeneko izar iheskorren maximoa. Lurrak, Eguzkiaren inguruan egingo duen ibilbidean, C/1983 HI IRAS- Araki-Alcock kometak utzi duen hautsa zeharkatuko du maiatzaren 3tik 12ra, eta izar iheskor horiek sortuko dira.
14 11:59an, Eguzkia Ariesen konstelazioan sartuko da itxuraz (53,62º).
12:00etan, denboraren ekuazioa urteko lehen maximo negatibora iritsiko da: -3 m 29 s.
20 Sagitarida izeneko izar iheskorren maximoa. Lurrak, Eguzkiaren inguruan egingo duen ibilbidean, ezagutzen ez dugun kometa edo asteroide batek utzi duen hautsa zeharkatuko du apirilaren 15etik uztailaren 15era, eta izar iheskor horiek sortuko dira.
21 Astrologiaren arabera, Eguzkia Geminin sartuko da (60°).
24 Lurrak gaur zeharkatu beharko luke 209P LINEAR kometak utzitako hauts-hodeia 2004. eta 2009. urteetan iragan zenean. Izar iheskorren ekaitz bat espero da; oraindik ez zaie jarri izenik. Kometa berriro hilaren 29an pasatuko dela uste da, Lurretik 0,055 ua-ra (8,3 milioi kilometro).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net