2015eko maiatza

(Ordu guztiak denbora uninertsalean eman dira. udako ordutegian, gehitu 2 ordu ofiziala kalkulatzeko)

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean, 4:00tan Delta Cephei izarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 6an, 11ean, 17an, 22an eta 28an izango dira beste maximoak.

Teleskopioarekin

  • Saturnoren eraztunak oso ongi ikus daitezke.
  • Hilaren 22an, Jupiter planetaren mendebaldean, lau ilargi galileotarrak egongo dira lerrokatuta ordena naturalean: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto.
Ilargia Maiatzean
  Eguna Ordua Behaketa
  01 09:46 Goranzko nodotik pasatuko da.
  02 11:35 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 3,5º-ra.
04 03:43 Loreen Ilbetea.
05 15:55 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2º-ra.
06 03:13 Konjuntzio geozentrikoan Scorpioko Antares izarrarekin, 9,1º-ra.
07 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -5,6º).
08 Gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,7º).
11 10:37 Ilbehera.
14 20:39 Beheranzko nodotik pasatuko da.
15 00:44 Perigeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena: 366.035 km (aurreko apogeoan baino 39.069km gutxiago).
18 04:14 Ilberria.
21 17:07 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 7,9º-ra.
Gehieneko librazioa latitudean (b = 6,7º).
Gehienezko librazioa longitudean (l = 5,6º).
24 04:06 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5º-ra.
25 08:57 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3,7º-ra.
17:20 Ilgora.
26 22:09 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.252 km (aurreko perigeoan baino 38.217 km gehiago).
28 14:39 Goranzko nodotik pasatuko da.
29 19:17 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 3,6º-ra.

PLANETAK MAIATZEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren 15aren aurretik ikusgai, arratsalde amaieran) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Hilaren 1ean eguzkia sartu eta bi ordutara ezkutatuko da. Pleyadetatik gertu ikus daiteke, mendebalde ipar-mendebalde horizontearen 5º-ra. Hilaren 7an elongazio handienean. Igoera zuzena 4h eta 4:30h bitarte, deklinazioa 23º,24º eta 20º bitarte. Hilabete guztia Tauron. Magnitudea azkar gutxituko zaio, -0,2tik 3,3ra.

Artizarra (Arratsalde amaieran eta gau hasieran ikusgai) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Hilaren 1ean eguzkia sartu eta ia la ordutara ezkutatuko da, 31n hiru ordu eta hogei minutura. Oso distiratsua, mendebalde ipar-mendebalde horizontearen 15ºtik gora ikus daiteke. Igoera zuzena 6h eta 8h bitarte, deklinazioa 26º eta 24º bitarte. Hilabetea Tauron hasiko du, laster Geminisera pasatzeko. Magnitudea zerbait igoko du, -41tik -4,3era.

Marte (Hilabete honetan ezingo da ikusi) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Hurrengo hilaren 14an konjuntzioan eguzkiarekin. Ez dugu berriro udarararte ikusiko, egunsentia baino lehen. Igoera zuzena 3h eta 4h bitarte, deklinazioa 19º eta 22º bitarte. Hilabete guztia Tauron. Magnitudea 1,6an mantenduko da.

Jupiter (Gauaren erdiralderarte ikusgai) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Hilaren 4an koadraturan. Hilaren 1ean hego-mendebaldeko horizontearen 45º-ra ikus daiteke gauaren hasieran, 31n mendebaldeko horizontearen 20º-ra. Egoera aproposean ikustatzeko. Igoera zuzena 09h, deklinazioa 17º. Hilabete guztia Cancerren, magnitudea apur bat gutxituko du -2,1tik -2,0ra.

Saturno (Gau guztia ikusgai) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Hilaren 1ean, eguzkia sartu baino ordu ta hiru laurden lehenago aterako da, 31an ordu bat lehenago. Eraztunen orientazioa 24º-tik gora dago, horregatik planetaren aldetan bi belarri balira bezala ikus daitezke. Hilaren 23an oposizioan aurkituko da, gohitik ikusita Eguzkia, Lurra eta Saturno lerrokatuta lirateke. Lurrarekiko distantzia 74 argi-minututara dago, eta hori da Cassini zundak bidalitako datuen atzerapena. Igoera zuzena 19h, deklinazioa -18º. Hilabetea Escorpion hasiko du, Libraruntz atzeratzeko, magnitudea zertxobait handituko du, 0,1tik 0ra.
Hilaren 8an 00:01ean, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 15an 21:52an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 23an. 21:19an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 31n. 19:05ean, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Hilabete honetan ezingo da ikusi) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Igoera zuzena 1h, deklinazioa +7º. Hilabete guztia Piscisen, magnitudea 5,9ra mantenduko da.

Neptuno (Gau amaieran ikusgai) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Mendebalde koadraturan hilaren 31n. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -9º. Hilabete guztia Acurion emango du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

Maiatzeko Beste Efemeride Batzuk
Eguna

Behaketa
01 Ostirala. Eguerdian, 2.457.144. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 14 ordu eta 07 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 08 minutukoa hilaren 31n.
06 Lurrak Halley kometak utzitako lorratza zeharkatuko du, honek Eta Acuarida bezela ezagutzen diren izar iheskorrak eragingo ditu. Apirilek 19tik Maiatzeko 28rarte aktibo.
14 12:00etan, denboraren ekuazioa urteko lehen maximo negatibora iritsiko da: -3 m 40 s.
18:09an,  Eguzkia Tauron konstelazioan sartuko da itxuraz (53,63º).
21 Astrologiaren arabera eguzkia Geminisen sartko da (60º).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net