2016ko maiatza

(Ordu guztiak denbora unibertsalea eman dira,gehitu 2 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 5an 05:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 10an, 16an, 21an eta 26an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 5an, 14:00an, Eta Aquilae izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 12an, 19an eta 27ean izango dira beste maximoak.

100mm-tik gorako teleskopioarekin

  • Hilaren 9an, 11:12tik 18:40ra, merkurioren igarotzea eguzki aurretik ikus daiteke proiekzio bitartez, teleskopioari pantalla egoki bat jarri ondoren noski.

Ilargia Maiatzean
  Eguna Ordua Behaketa
  03 01:26 Beheranzko nodotik pasatuko da.
  06 04:11 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 357.836 km (aurreko apogeoan baino 48.506 gutxiago). Ilargiaren gertutasunak marea biziak ekarriko ditu.
19:30 Ilberria.
08 08:36 Konjuntzio geozentrikoan Aldebaranekin, 0,5ºra.
12 Librazio maximoa longitudean (l=7,6º). Humboldt eta krisiaren itsasoak ikusi ahal izango dira.
13 17:03 Ilgora.
14 05:58 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 2,2ºra
15 08:02 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,9ºra.
20:42 Goranzko nodotik pasatuko da.
18 18:27 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 4,9ºra.
22:13 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.925 km (aurreko perigeoan baino 48.089 km gehiago).
21 21:15 Loreen ilbetea. Ilargia eki Hego-ekialdean ikusi ahal izango da, eguzkia mendebaldetik sartu aurretik.
22:43 Konjuntzio geozentrikoan marterekin, 5,9ºra.
22 14:34 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 9,5ºra.
22:20 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,2ºra.
23 Librazio minimoa latitudean (b=-6,6º).
28 Librazio minimoa longitudean (l=-6,4º).
29 12:13 Ilbehera.
30 04:45 Goranzko nodotik pasatuko da.

PLANETAK MAIATZEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Hilaren 9an igarotzea ikus daiteke); orbita-abiadura: 172.440 km/h 

Hilaren 1an eguzkia baino ordu bat beranduago ezkutatuko da, honen behaketa galeraziz. Hala ere, babes neurri eta tresneria egokiarekin, hilaren 9an behe-konjuntzioan denez, eguzki aurretik igarotzen ikusi ahal izango da. Hilaren 30tik eki ipar-ekialdeko zeruhertzean ikusi daiteke eguzkia atera baino 40 minutu lehenago. Igoera zuzena 03h, deklinazioa 20º eta 13º artean. Hilabete guztia Ariesen. Magnitudea 3,6tik 4,3ra jetsiko zaio hilaren 9 arte, eta 1,9raino hazi hilaren 31an.

Artizarra (Hilabete honetan ezin izango da ikusi); orbita-abiadura:126.000 km/h

Eguzkitik 10 ºra besterik ez aurkitzen da, beraz ezingo dugu behatu. Udararaino itxoin beharko dugu, orduan arratsalde amaieran ikusi ahal izango dugu mendebaldeko zeruhertz gainean. Igoera zuzena 2h eta 4h artean, deklinazioa 11º eta 21º bitarte. Hilabetea Ariesen hasiko du eta Tauron amaitu. Magnitudea 3,9an mantenduko da.

Marte (Gau osoan ikusi ahal izango dugu); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Erretrogradazio kiribilan darrai. Hilaren 22an oposizioan aurkituko da, lurra eta eguzkiarekin lerrokatuta, 75,3 milloi kilometrotara bakarrik (distantzia haundiena 378 milloi km dira eta txikiena 56 milloi Km) Jupiterren antzeko distirarekin ikusi ahal izango da, baina ukitu gorrixka batekin. Bere posizio bajua dela eta,Eskorpioren pintzetatik gertu, turbulentzia haundiko lekuetan behaketarako zailtasunak sortuko dira. Itxurako diametroa 18,6”ra iritsiko da, hau ez da 2005eko azaroatik eman. Igoera zuzena 16h, dklinazioa -21º. Hilabetea Eskorpion hasiko du eta Libran amaitu.magnitudea -17tik -2ra pasako da.

Jupiter (Gauaren lehen erdialdean ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Erraz ikus daiteke hegoaldeko zeruhertz gainean gauaren hasieran, eta egunsentia baino lehen mendebaldeko zeruhertzetik ezkutatuko da. Meridianotik 40º gainetik pasako da. Behaketarako momento onean jarraitzen du. Ekliptikaren mendebalderuntz jarraitzen du erretrogradazio kiribilean, eta honela izango da hilaren 9 arte, orduan itxuraz gure ikuspuntutik, ekialderako bidea artuko du berriro. Igoera zuzena 11h, deklinazioa 8º. Hilabete guztia Leon emango du. Magnitudea apur bat jetsiko zaio, -2-tik -2,1ra.

Saturno (Iha gau guztian ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Eguzkia sartu eta 2 ordu ta 40 minutu beranduago azalduko da hilaren 1an, eta eguzkia sartu bezain pronto hilaren 31an. Erretrogradazio kiribilan jarraitzen du (oposizioa ekainaren 3an izango da). Ez da 25ºtik gorago igoko gure meridianoan, turbulentzia haundiko eremuan kokatuz.Oposizioruntz gerturatzen ari da, eta ondorioz planetaren itzala eraztunetan ezin izango ikusi dagoeneko. Igoera zuzena 17h. deklinazioa -21º. Hilabete guztia Ofiukon emango du. Magnitudea 0,1tik 0ra pasako da.
Hilaren 1an 08:59an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 9an 07:41an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 17an 06:23an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 25an. 05:03an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Ezingo dugu hilabete honetan ikusi); orbita-abiadura: 24.480 km/h

Ezin izango dugu denboraldi batean ikusi. Igoera zuzena 1h, deklinazioa8º. Hilabete guztia Piscisen. Magnitudea 5,9an manteduko da.

Neptuno (Zailtasun haundiz ikus daiteke); orbita-abiadura: 19.440 km/h.

Ekliptikaren inklinazioak, eki hego-ekialdeko zeruhertzetik gertu mantentzen du, egunsentia baino lehen. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -8º. Hilabete guztia Akuarion. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

Maiatzeko Beste Efemeride Batzuk
Eguna

Behaketa
01 Igandea. Eguerdian, 2.457.510. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 14 ordu eta 09 minutuko iraupena du hilaren 1an, eta 15 ordu eta 10 minutukoa hilaren 31an. Ordu eta minutuko bateko diferentzia. Iha 2 minutu eguneko
Kristau ortodoxoen pazkoa (Hauek ez zuten egutegi gregorianoaren erreforma onartu,eta hauen ospakizunak ez dute gure egutegia jarraitzen, juliotarra baizik. Non gure maiatzaren lehena, hauen apirilaren 18 den).
5 Eta Acuaridas izeneko izar iheskorren maximoa, lurrak Halley kometak utzitako lorratza zeharkatzean sortzen dira. Gau amaieran izango da, eta aurtengo ilberriak behaketa erraztuko du, nahiz eta honen irradiatzailea hego-ekialdeko zeruhertzean aurkitu. Urrian lorratz berdina zeharkatuko dugu, orionidas izeneko izar iheskorrak sortuz.
14 00:18an, eguzkia itxuraz Tauro konstelazioan sartuko da. (53,65º)
14 12:00an, denboraren ekuazioak bere urteko lehen máximo negatiboara iritsiko da, -3’40”.
20 Astrologiaren arabera, eguzkia Geminisen sartzen da (60º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net