2017ko maiatza

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira, gehitu bi ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behaketa Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 5ean, 01:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 10ean, 15ean, 21ean, 26an eta 31an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 6an, 14:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 13an, 20ean, 28an izango dira beste maximoak.

Teleskopioarekin

  • Hilaren 12an, Europa eta Io-ren itzalak ikus daitezke Jupiterren azaleran.
  • Hilaren 15ean, Europa, Ganimedes eta Calisto berezko ordenean ikusi ahal izango Jupiterren mendebaldera.
Ilargia Maiatzan
  Eguna Ordua Behaketa
03 02:48 Ilgora.
04

Librazio maximoa longitudean (l = 6,8º).
09:54 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 0,5ºra
10:45 Goranzko nodotik pasatuko da.
07

23:01 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,0ºra
08

17:19 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,1ºra
10 21:44 Loreen Ilbetea.
11

Librazio minimoa latitudean (b=-6,5º).
12

19:39 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.216 Km. (aurreko perigeoan baino 46.875 km gehiago).
13

22:56 konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,1ºra.
19 00:34 Ilbehera.
01:26 Beheranzko nodotik pasatuko da.
20

Librazio minimoa longitudean (l= -7,9º).
25 19:45 Ilberria.Perigeoarekiko gertutasunak, normalean baino marea bizi handiagoak sortuko ditu.
26

01:07 Perigeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 357.227 km (aurreko apogeoan baino 48.989 km gutxiago). 2017ko gertueneko perigeoa izango da.
27

02:21 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 5,3ºra.
31

Librazio maximoa longitudean (l = 7,3º).
11:59 Goranzko nodotik pasatuko da.
16:23 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 0,3ºra.

PLANETAK MAIATZAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Zailtasun handiz, gauaren amaieran ikusi ahal dugu) Orbita-abiadura 172.440 Km/h 

Eguzkia baino 45 minutu lehenago azalduko da ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetik gertu, disdira ahularekin, behaketarako zailtasun handia aurkezten du. Igoera zuzena 1h32m eta 3h artean, deklinazioa 8º eta 14º bitarte, Hilabetea Piscisen hasiko du, Cetusera pasa eta Ariesen amaitzeko. Magnitudea 3,0tik 0,2ra areagotuko da.

Artizarra (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) orbita-abiadura 126.000 Km/h

Hilabete osoan ez da ekialdeko zeruertzetik 10º eta 12º baino gehiago urrunduko, eta ondorioz honen behaketak ere, zailtasunez lortuko dira. Igoera zuzena 0h eta 1h artean, deklinazioa 2º eta 7º bitarte. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea -4,6tik -4,3ra jetsiko da.

Marte (Gauaren hasieran ikus daiteke) Orbita-abiadura 86.760 Km/h

Gauaren hasieran ikusi ahal izango dugu mendebalde Ipar-mendebaldeko zeruertz gainean. Eguzkia sartu eta bi ordu t’erdira ezkutatuko da hilaren 1ean, eta Ordu t’erdi baino lehenago 31an. Igoera zuzena 4h eta 5h artean, deklinazioa 22º eta 24º bitarte. Hilabete guztia Tauron emango du. Magnitudea 1,9an mantenduko da.

Jupiter (gauaren lehen erdialdea pasata ikusten jarrai daiteke) Orbita-abiadura 47.160 Km/h

Eguzkia sartu eta ordu erdira ikus daiteke hegoalde hego-ekialdeko zeruertzetik 30ºra. Behaketarako egoera onean aurkitzen da. Igoera zuzena 13h, deklinazioa -4º. Hilabete guztia Virgon emango du. Magnitudea apur bat jetsiko zaio, -2,4tik -2,3ra.

Saturno (Gauaren bigarren erdialdea baino lehenagotik ikusiko dugu) Orbita-abiadura 34.560 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da, geroz eta lehenago; 22:40etan hilaren 1ean eta 20:30etan hilaren 31an. Mendebalderuntzko erretrogradazioan darrai,ondorioz Sagitariotik Ofiucora pasako da hilaren 18an. Behaketarako egoera hobetuz joango da ekainaren 15 arte, oposizioan aurkituko denean. Igoera zuzena 17h, deklinazioa -22º. Hilabetea Sagitarion hasi eta Ofiucon amaituko du. Magnitudea areagotuz doa 0,2tik 0,1era.
Hilaren 03an 17:21etan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 11an 15:23etan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 19an 14:57tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 27an 12:53etan, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera

Urano (Ezin izango dugu ikusi hilabete honetan) Orbita-abiadura 24.480 Km/h

Hilabete honetan, europatik ezin izango dugu ikusi. Igoera zuzena 1h, deklinazioa +9º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,9an mantenduko da.

Neptuno (Hilabete honetan ezin izango dugu ikusi) orbita-abiadura 19.440 Km/h

Hilabete honetan, europatik ezin izango dugu ikusi. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -7º. Hilabete guztia Acuarion emango du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

Beste Efemeride Batzuk Maiatzan
Eguna

Behaketa
1 1ean larunbata, eguerdian, 2.457.875. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 14 ordu eta 09 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 10 minutukoa hilaren 31an.
6 Lurrak Halley kometaren igarotzeek (azkena 1986an) utzitako hauts kosmiko lorratza zeharkatuko du, Eta Acuaridaz izeneko izar iheskorrak sortuaz. Urriaren 21ean, lurrak lorratz berbera pasako du, baina beste puntu batetik, Orionida izeneko izar iheskorrak sortuaz
14 06:20etan, eguzkia itxuraz Tauro konstelazioan sartuko da (53,65º).
Hilaren 14ean, denboraren ekuazioak aurtengo bere lehen maximo negatibora iritsiko da: -3m 41s
20 Astrologiaren arabera, eguzkia Geminis konstelazioan sartuko da (60º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
27 Teorikoki, musulmandar hejiraren 1438. urteko Ramadam hilabetearen lehen eguna.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net