2018ko maiatza

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. bi ordu gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 4an, 23:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 10an, 15an, 21an, 26an eta 31an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 7an, 14:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 14an, 21an eta 29an izango dira beste maximoak.

Prismatikoarekin edo teleskopioarekin

  • Hilaren 16tik 17ra doan gauean, gutxienez 100mm dituen teleskopio batekin, Io-ren itzala ikus daiteke Jupiterren azalera zeharkatzen.
  • Hilaren 26an, 21:00tan Jupiterren satetileak ikusi al izango dira berezko ordenean: Io, Europa, Ganimedes, eta Calisto, planetaren ekialdean.
Ilargia Maiatzan (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/hora)
  Eguna Ordua Behaketa
  02 10:40 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 8,9ºra
04 20:02 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 1,7ºra.
06 00:35 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.457 km (aurreko perigeoan baino 35.743 km gehiago).
06:20 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 2,7ºra.
07 10:23 Beheranzko nodotik pasatuko da.
08 02:09 Ilbehera.
15 11:48 Ilberria.
17 18:18 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 4,8ºra.
21:05 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 363.776 km (aurreko apogeoan baino 40.681 km gutxiago).
19 12:19 Konjuntzio geozentrikoan Geminisko Pollux izarrarekin, 8ºra.
20 13:13 Goranzko nodotik pasatuko da.
22 02:11 konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 1,4ºra.
03:49 Ilgora.
25 Librazio maximoa longitudean (l=5,5º). Tycho, Copernico, Kepler eta Aristarco kraterrak ikus daitezke, baita ere haietatik erradio moduan luzatzen diren lerro argiak, Sortu zituen meteoritoaren talkak jaurtitako materiaren hondarrak.
26 02:43 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 7ºra
27 Librazio minimoa latitudean (l= -6,6º). Austral itxasoa ikus daiteke.
19:48 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 3,8ºra.
29 14:20 Marrubien Ilbetea. Zeruertz garbi batean, ilargia ekialdetik ateratzen ikus dezakegu, eguzkia mendebaldean ezkutatzen ari den momentu berean.
17:57 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 8,9ºra.

PLANETAK MAIATZAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilabete honetan ikusteko aukerarik gabe) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Ekliptikaren inklinazioa dela eta, ez da zeruertzetik altxako. Hilaren 1an Igoera zuzena 0h 55m eta deklinazioa 3º izango da, hilaren 31an igoera zuzena 4h 00m eta deklinazioa 20º izango dira.

Artizarra (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Eguzkia sartu eta bi ordu t’erdi beranduago ezkutatuko da hilabete guztian zehar. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 4h 23m eta deklinazioa 22º izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 7h  00m eta deklinazioa 25º. Hilabetea Tauron hasi eta Geminisera pasako da.

Marte (Gauaren bigarren erdialdian baino gutxiago ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia baino lau ordu eta 20 minutu lehenago hilaren hasieran, eta 5 ordu eta 15 minutu lehenago hilaren amaieran. Batazbeste 1,1 milloi km eguneko gerturatzen jarraitzen dugu. Uztailaren 27an, oposizioan, 57 milloi Km-tara aurkituko gara. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 19h 42m eta deklinazioa -23º izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 20h 33m eta deklinazioa -22º. Hilabetea Sagitarion hasi eta Capricorniora pasako da.

Jupiter (Gauaren osoan zehar ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Oposizioan hilaren 9an, ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik aterako da eguzkia jartzen bitartean, eta mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzetik ezkutatuko da 10 ordu beranduago. Bere distira haundiak, -2,5 magnitudekoa, aurkitzeko erraz bihurtuko du. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 15h 09m eta deklinazioa -16º izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 14h 54m eta deklinazioa -15º. Hilabete guztia Libran emango du.
Hilaren 10an, Lurra eta Jupiterren arteko distantzia 658 milloi kilometrokoa izango da, aurtengo motzena
Sateliteen mogimendua behatu daiteke prismatiko edo teleskopioarekin.
Hilaren 14an, Calisto satelitea aurki dezakegu planetaren ipar poloaren gainean.
Hilaren 16tik 17ra doan gauean, batekin, Io-ren itzala ikus daiteke Jupiter zeharkatzen.

Saturno (Gauaren bigarren erdialdean ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Eguzkia sartu eta lau ordu t’erdira zalduko da hilaren 1an, eta bi ordu beranduago 30an. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 18h 39m eta deklinazioa -22º izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 18h 34m eta deklinazioa -22º. Sagitarioren izarren artean aurkituko dugu.
Hilaren 06an 01:25an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 13an 22:52an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 21an 23:16an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 29an 20:35an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera..

Urano (Hilabete honetan ezin izango dugu ikusi) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Ekliptikaren inklinazioa dela eta, ez da behatzeko aukerarik izango.

Neptuno (Hilabete honetan ezin izango dugu ikusi) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Ekliptikaren inklinazioa dela eta, ez da zeruertzetik altxako.

Maiatzeko Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
1 Asteartea, eguerdian, 2.458.210 egun juliotarra hasiko da.
Egunak 14 ordu eta 08 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 10 minutukoa hilaren 31an.
6 Lurrak 76 urte periodo duen Halley kometaren igarotzeak utzitako hauts kosmiko lorratza  zeharkatuko du lehen aldiz aurten (bigarrena urrian izango da, Orionidak), Eta Acuaridaz izeneko izar iheskorrak sortuaz.
9 Lurrak C/1983 H1 IRAS-Araki-Alcock kometak utzitako hauts lorratza  zeharkatuko du, Eta Liridas izeneko izar iheskorrak sortuaz.
14 12:27tan, eguzkia itxuraz Tauro konstelazioan sartuko da (53,66º).
15 Denboraren ekuazioak aurtengo bere lehen maximo negatibora iritsiko da: -3m 41s.
16 Hegiraren 1439. Urteko Ramadam hilabetearen hasiera teorikoki. Data ofiziala musulmandar botere erlijiosoen aukeran dago.
21 Astrologiaren arabera, eguzkia Geminis konstelazioan sartuko da (60º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net