2019ko maiatza

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Bi ordu gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 1an, 10:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 8an, 15an, 22an, eta 30an izango dira beste maximoak.

- Hilaren 4an, 20:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 10an, 15an, 20an, 26an eta 31an izango dira beste maximoak.

  • Prismatiko edo eta teleskopioarekin:

-Hilaren 17an, Jupiterren lau satelite galilearrak ikusi al izango dira berezko ordenean lerrokatuta planetaren ekialdera: Io, Europa, Ganimedes eta Calisto.

-Hilaren 28an, 22:54tik 23:05ra, Ganimedes eta Io sateliteak ikusi ahal izango ditugu aldiberean Jupiter aurretik pasatzen.

ILARGIA MAIATZAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

EGUNA ORDUA BEHAKETA
02 14:39 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 3,4ºra.
03 Librazio maximoa latitudean (b = 6,6º).
04 22:45 Ilberria
06 03:56 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Pleyadeekin, 7,9ºra
21:45 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 2,2ºra.
07 23:50 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 3,2ºra.
09 18:50 Goranzko nodotik pasatuko da.
12 01:12 Ilgora.
16:31 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 2,9ºra.
13 21:53 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 369.009 km (aurreko apogeoan baino 35.573 km gutxiago).
16 Librazio minimoa latitudean (b= -6,6º)
11:26 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 7,1ºra.
18 21:11 Ilbetea
19 19:16 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 7,8ºra.
20 Librazio maximoa longitudean (l = 5,3º)
17:05 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,7ºra.
22 19:11 Beheranzko nodotik pasatuko da.
22:23 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,5ºra.
26 13:27 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.138 km. (aurreko perigeoan baino 35.129 km gehiago).
16:34 Ilbehera.
30 librazio maximoa latitudean (b = 6,7º).

PLANETAK MAIATZAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (hilaren 25tik aurrera ikusiko dugu) orbita-abiadura 172.440 Km/h

Goi konjuntzioan hilaren 21an, hileko azken egunetan besterik ezingo dugu ikusi, Mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertzean eguzkia jarri eta ordu erdira. Igoera zuzena 1h 16m eta deklinazioa 5º21’hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena : 5h 17m eta deklinazioa 24º46’. Hilabetea Piscisen hasi eta Ariesera pasako da, Tauron amaitzeko. Magnitudea -0,2tik -1,4ra pasako da.

Artizarra (gau amaieran ikusiko dugu) orbita-abiadura 126.000 Km/h

Ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetik aterako da guzkia baino ordu bat lehenago hilabete osoan. Behaketarako aukerak murriztuz jarraitzen dute, baina begi hutsez ikus daiteke, abuztuan goi konjuntzioan aurkitu arte. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 0h 47m eta deklinazioa 3º18’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 3h 6m eta deklinazioa 16º07’. Hilabetea Piscisen hasi eta Ariesera pasako da erdialdean. Magnitudea -3,9an mantenduko da.

Marte (Gauaren hasieran ikusiko dugu hilabete osoan) orbita-abiadura 86.760 Km/h

Mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertz gainean gauaren hasieran, eguzkia jarri eta hiru ordu beranduago ezkutatuko da hilaren hasieran eta bi ordu  beranduago amaieran. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 5h 16m eta deklinazioa 24º7’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 6h 41m eta deklinazioa 24º16’. Tauron hasiko du hilabetea eta Geminisera pasako da. Magnitudea 2,0tik 2,1ra jetsiko da.

Jupiter (egunez egun denbora luzeagoz aurkituko dugu gauetan) orbita-abiadura 47.160 Km/h

Ekialde ipar-ekialdeko zeruertzik irtengo da, eguzkia baino sei ordu lehenago hilaren 1an, eta eguzkia jarri eta ordubete beranduago hilaren 31an. Erretrogradazio kiribilan darrai Ofiucon. Ekainare 10eko oposizioaren hilabete bakarrera aurkitzen gara, behaketarako egoera momento egokienean, bai sateliteak eta bai orban gorria ikusteko. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 17h 32m eta deklinazioa -22º39’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 17h 19m eta deklinazioa -22º30’. Ofiucon emango du hilabete osoa. Magnitudea -2,5tik -2,6ra igoko da.

Saturno (gauaren amaieran ikusiko dugu, geroz eta goizago) orbita-abiadura 34.560 Km/h

Eguzkia baino lau ordu t’erdi lehenago aterako hilaren 1an, eta sei ordu t’erdi lehenago 31an. Behaketarako egoera hobetuz doa erretrogradazio kiribilan zehar, uztailaren 9an oposizioan aurkitu arte. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 19h 27m eta deklinazioa -21°31’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 19h 24m eta deklinazioa -21°39’. Sagitarion emango du hilabete osoa. Magnitudea 0,4tik 0,3 ra pasako da.

Hilaren 08an 08:57an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera. -180”ko tartea.

Hilaren 16an 05:56an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.174”ko tartea.

Hilaren 24an 07:09an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera. -184”ko tartea.

Urano (hilabete honetan ezingo dugu ikusi) orbita-abiadura 24.480 Km/h

Ekliptikaren inklinazioak egun argitzean, behaketa erogotziko du. Igoera zuzena 2h 03m, deklinazioa 11º58’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen emango du. Magnitudea 5,9an mantenduko da.

Neptuno (zailtasunez ikusiko dugu ) orbita-abiadura 19.440 Km/h

Datorren hilabetean hobe ikusiko da, koadraturara iristean uztailaren 9an. Igoera zuzena 23h17m, deklinazioa -5º44’m hilaren 1an. Hilabete osoa Acuarion emango du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

MAIATZEKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, asteazkena, eguerdian, 2.458.605. egun juliotarra hasiko da.

- Egunak 14 ordu eta 7 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 9 minutukoa hilaren 31an.

- Hilaren 6a Hegiraren 1440. urteko Ramadam hilabetaren lehen eguna teorikoki (ofizialarekin bat dator).

- Hilaren 6an, lurrak Halley kometaren igarotzeek utzitako hauts kosmiko lorratza zeharkatuko du, Eta Acuaridaz izeneko izar iheskorrak sortuaz, apirilaren 19tik maiatzaren 28arte aktibo. Ilberriaren gertutasunak behaketa erraztuko du. Urrian, lurrak lorratz berbera pasako du, hauts partikula hauek atmosferan sartzean sortutako igurtzimenduak gori jartzen ditu Orionida izeneko izar iheskorrak sortuaz.

- Hilaren 9an, lurrak 200 urte periodoko HI Iras-Araki-Alcock kometaren igarotzeak utzitako hauts kosmiko lorratza zeharkatuko du, hauts partikula hauek atmosferan sartzean sortutako igurtzimenduak gori jartzen ditu Eta Liridas izeneko izar iheskorrak sortuaz, maiatzaren 3tik 14 arte aktibo.

- Hilaren 14an, 18:25tan, eguzkia itxuraz Tauro konstelazioan sartuko da (53,68º).

- Hilaren 15an, denboraren ekuazioak aurtengo bere lehen maximo negatibora iritsiko da: -3m 39s. Honek esan nahi du gure erlojuetan 14:00ak direnean, 12:00ak direla batez besteko eguzki ordutegian 0 meridianoan, baina eguzkiari 3m eta 39 segundu faltako zaizkio meridianora iristeko.Donosti 2º mendebalderuntz dagoenez, gure meridianotik “14:08 – 3m 39s”tan pasako da, hau da, “14h 04m 21s”tan.

- Hilaren 21an, astrologiaren arabera, eguzkia Geminis konstelazioan sartuko da (60º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net