Noche astronómica en Oiangu

  • Día: 28/09/2019
  • Hora: 16:30
  • Lugar: Parque de Oiangu

Aurten hiru saio antolatu dira:

16.30-17.30. Unibertsoaren sorreraren aurkezpena. 6-12 urte.

Aurkezpen honek, modu erakargarri eta gertuko batean Big Bangaren teoria azaltzea du. Unibertsoan ez argirik eta ez berorik zegoen garaietara eramango gaitu eta, pixkanaka, salto erraldoiak emanez gure planetaren sorreraraino iritsiko gara. Milioika urte ordu batean azaltzea ez da lan samurra, baina hainbat esperimentu eta adibide sinpleekin ezezagunak diren kontzeptu eta egoerak ulertzen ahaleginduko gara.

Aurkezpen honen sortzailea Maria Montessori pedagoga izan zen eta denborak aurrera egin ahala hainbat aldaketa jasan dituen arren bere xarma guztia darama hasieratik amaierara.

Aurkezpenean astronomia, geologia, eta beste hainbat gaiei buruzko zertzeladak emango dira. Horietan sakontzea zaila izango den arren azaltzen diren interesak etxean asetzea gomendatzen dugu.

18.00-19.30. Orientazio astronomikoa. Familientzako.

GPS-a asmakizun berria da, garai batean jendeak beste metodo batzuk erabiltzen zituen orientatzeko: Eguzkia, izarrak, iparrorratza. Tailer honetan haien funtzionamendua ulertu eta ikasiko dugu eta iparrorratz bat egiten ikasiko dugu ere.

21.30-00.00. Behaketa astronomikoa. Helduentzako behaketa.

Aranzadiko Astronomia saileko kideek mota ezberdinetako teleskopioak ekarriko dituzte eta horiei esker zeruko elementu ezberdinak ikusi ahal izango ditugu: izarrak eta konstelazioak, Ilargiaren kraterrak, Jupiterren sateliteak, Marteko gainazala, Saturnoren eraztuna eta beste zeruko objektu batzuk behatu ahalko ditugu. Azken hau eguzkiaren argia desagertzearekin batera hasiko da, gaueko 21.30etan hain zuzen ere.

Benetan ekintza bitxia eta interesagarria da eta etortzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net