2011ko azaroa

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean, 00:00etan,Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 6an, 11n, 17an, 22an eta 27an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 3an, 18:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbilduko da. Beste minimoak hilaren 6an, 9an, 12an, 15ean, 18an, 20an, 23an, 26an eta 29an izango dira.

  • Hilaren 5ean, 03:00etan Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 12an, 19an eta 26an izango dira beste maximoak.

Teleskopioarekin

Hilabete osoan, Jupiter eta haren lau ilargi galileotarrak ikusi ahal izango dira: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto.

Hilaren 24an, 19:58an, Kalisto beherazko konjuntzioan izango da, eta Jupiterren hego-poloa ukituz pasatuko da itxuraz, eta emango du planeta puntu horretan mantentzen dela.

Ilargia Azaroan

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Ordua Behaketa
01 17:39 Gehienezko librazioa longitudean (l=7,67º).
02 16:39 Ilgora.
04 03:40 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin 5,5º-ra.
06 Gutxieneko librazioa latitudean (b = –6,72°). Linbotik hego-mendebaldera, Lyot, Pontecoulant eta Boussingault kraterrak ikus daitezke.
21:15 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin 5,8º-ra.
08 13:03 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 406.182 km.
09 15:20 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 4,9°-ra.
10 20:17 Ilbetea.
13 00:33 Beheranzko nodotik pasatuko da.
17 Gehienezko librazioa longitudean (l=-6.85º).
18 15:10 Ilbehera.
19 05:11 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin 7,1º-ra.
20 Gehienezko librazioa latitudean (b=6,81º).
22 17:43 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin 6,3º-ra.
23 23:36 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziak txikiena). 359.702 km.
25 06.10 Ilberria Nodotik hurrengo egunean igaroko denez, eguzki-epliksea gertatuko da.
06:20 Eguzki-eklipse partziala (magnitudea: 0,905). Gure latitudeetatik ezin izango da ikusi. Afrikaren hegoaldetik, Antartikatik, Tasmaniatik eta Zeelanda Berritik ikusi ahal izango da. Urteko laugarren eklipse partziala
26 01:03 Goranzko nodotik pasatuko da.
27 04:27 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin 2,8º-ra.
30 Gehienezko librazioa longituduean (l=7,05º).

Planetak Azaroan
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Marte Merkurio
(Hilaren 20a baino lehen)
Marte
Saturno Artizarra Jupiter
Jupiter

Merkurio

Hilaren 20ra arte, hego-mendebaldeko horizontearen gainean ikusi ahal izango da, Eguzkia sartu eta 30-50 minutura. Hilaren 14an, elongaziorik handienera iritsiko da, Eguzkitik ia 23º ekialdera. 15 h eta 17 h bitarteko igoera zuzena. –22º-tik –23º-ra bitarteko deklinazioa. Libran, Scorpiusera sartzeko, Ophiuchusen, berriz Scorpiusen eta berriz Ophiuchusen. Magnitudea –0,4tik 1,6ra jaitsiko zaio.

Artizarra

Behatzeko kondizioak hobetzen hasiko dira. Eguzki-elongazioa 17º baino gehiago handituko zaio. Eguzkia baino berrogeita hamar minutu geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta Eguzkia sartu eta ordu eta erdi baino gehiagora hilaren 30ean. Haren magnitudea –4ra iritsiko da, lehen aldiz apiriletik. Arratsaldearen amaieran hego-mendebaldeko horizontearen gainean ikusi ahal izango da. 15 h eta 18 h bitarteko igoera zuzena. +20º eta +24º bitarteko deklinazioa. Libran hasiko du hila. Gero Scorpiusera igaroko da. Gero, Ophiuchusera; eta Sagittariusen amaituko du. Magnitudea ez zaio aldatuko, –3,9 izaten jarraituko du, harik eta hilaren bukaera –4ra jaisten zaion arte.

Marte

Ekialde ipar-ekialdeko horizontetik aterako da, 00:00 aldera hilaren hasieran, eta berrogei minutu lehenago hilaren 30ean. Leoko Regulus izarretik igaroko da hileko bigarren astean. Lurrera hurbiltzen jarraitzen du; beraz, gero eta distira handiagoa izango du. 10 h eta 11 h bitarteko igoera zuzena. +14° eta +10° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Leon izango da. Magnitudea 1,1etik 0,8ra aldatuko zaio.

Jupiter

Ilunabarra baino lehentxeago aterako da hilaren 1ean, eta bi ordu baino gutxiago aurretik hilaren 30ean. Distira bizia (magnitudea: –2,8) izango duenez, ilunabarretik ia egunsentira arte ikusi ahal izango da. Lurretik ikusita, Jupiterreko sistema behar bezain inklinatuta dago haren ilargirik urrunena eta planeta bera une oro bereizi ahal izateko. 02 h-ko igoera zuzena. 11°-ko deklinazioa. Hil osoan Ariesen izango da. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, –2,9tik –2,8ra.
Hilaren 7an, lau satelite galileotarrak ikusi ahal izango dira, planetatik ekialdera, ordena naturalean lerrokatuta: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto.

Saturno

Eguzkia baino ordu eta erdi lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta lau ordu baino gutxixeago aurretik hilaren 30ean. Dagoeneko ikus daiteke begi hutsez. 13 h-ko igoera zuzena. –07º-ko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. 0,7ko magnitudea izango du.
Hilaren 22an eta 23an, egunsentia baino lehentxeago ikusi ahal izango da, Ilbeheraren ondoan.
Hilaren 7an, 15:25ean, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 15ean, 12:59an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 23an, 15:55ean, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano

Ikusgai izango da kutsadurarik gabeko zeruetan. 00 h-ko igoera zuzena. 0°-ko deklinazioa. Piscisen egongo da, eta 5,8 magnitudea izango du.

Neptuno

Azaroan ere ikusi ahal izango dugu teleskopioaren laguntzaz Aquariusen. Hilaren 9an egonkor geratuko da, eta ekialderantz abiatuko da berriro epliktikan barrena. 22 h-ko igoera zuzena. –12°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 7,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Azaroako beste efemeride batzuk

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Behaketa
01 Asteartea. Eguerdian, 2.455.867. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
03 Denboraren ekuazioak urteko bigarren maximo negatiboa emango du: –16 minutu eta 25 segundo. Horrek esan nahi du gure erlojuetan 13:00 (batez besteko eguzki-ordua) izan baino 16 minutu eta 25 segundo lehenago igaroko dela Eguzkia dagokion meridianotik.
05 Hego Tauridak izeneko izar iheskorren maximoa; irailaren 25etik azaroaren 25erako tartea da behatzeko aproposa. 2P Encke kometarekin lotuta daude, eta periodo oso laburra du kometa horrek (3,3 urte; 2010eko abuztuan igaro zen azkena periheliotik, eta 2013ko azaroan igaroko da hurrena).
12 Ipar Tauridak izeneko izar iheskorren maximoa, aurrekoaren bigarren erradiantea.
18 03:00 aldera, Leonida izar iheskorren maximoa; azaroaren 10etik 23ra behatu ahal izango zaie, eta 55P Tempel-Tuttle kometarekin lotuta daude.
22 Astrologiaren arabera, Eguzkia Sagittariusen sartuko da (240°).
23 Eguzkia, itxuraz, Scorpius konstelazioan sartuko da (241,03º).
27 Hejiraren 1.433. urtearen hasiera egutegi musulmanean.
30 Eguzkia, itxuraz, Ophiuchus konstelazioan sartuko da (247,93°).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net