2013ko azaroa

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 6an, 4:00etan, Eta Aquilae zefeida motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 13an, 20an eta 27an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 1ean, 02:00etan, Perseusko Algol izar aldakorraren distira minimoa; 3,3tik 2,1era aldatzen zaio magnitudea. Hilaren 3an, 6an, 9an, 12an, 15ean, 18an, 21ean, 24an, 26an eta 29an izango dira beste minimoak.
  • Hilaren 5ean, 04:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 10ean, 15ean, 21ean eta 26an izango dira beste maximoak.
  • Lehenengo hamabostaldian, argi zodiakala ikusi ahal izango da ekialde hego-ekialdeko horizontearen gainean, egunsentia baino lehenago. Eguzki-argia planeten inguruan orbitatzen duten partikula mikroskopikoen gainean islatzen denean gertatzen da. Virgo eta Leo konstelazioak zeharkatzen ditu Jupiterrera zuzenduta.
  • Hilaren 10ean, ISON kometak 6,1-ko magnitudea izan dezake, eta pixkanaka begi hutsez ikusi ahal izango da.
  • Hilaren 18an, 2P Encke kometak 4,7-ko magnitudea izan dezake, eta Merkurioren hego-mendebaldetik 1,5º-ra pasatuko da.
  • HIlaren 18an, ISON kometa Virgoko Spica izarretik 0,3º-ra pasatuko da.
  • Hilaren 21ean, ISON kometa Saturnotik 5º baino gutxiagora pasatuko da Libran.
  • Hilaren 24an, ISON kometa Merkurio-Saturno bikotearen hegoaldetik 5º-ra pasatuko da.
  • Hilaren 25ean, ISON kometa 2P Encke kometatik 1º baino gutxiagora dago.
  • Hilaren 28an, kometaren perihelioa. ISON Eguzkitik 1,2 milioi kilometrora pasatuko da; oso distantzia txikia da kosmosean. (Halley kometa 90 milioi km-ra pasatu zen 1986an). Agian, nukleoa desintegratuko da, eta desagertu; baina, bizirik jarraitzen badu, ikuskizun itzela izan daiteke abendu-hasierako egunsentietan, batez ere ekialdeko horizontean, goizeko 7ak baino geroxeago. Adats luze batekin mugituko da nukleoaren aurretik.

Teleskopioarekin:

  • Hilaren 6an, 00:30etik 01:20ra, gutxienez 100 mm-ko tresna batekin, Iok eta Europak Jupiterren azalean proiektatutako itzala ikusi ahal izango da. Baita hilaren 13an ere, 03:06an.
  • Hilaren 27an, 01:00 inguruan, Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto ilargi galileotarrak ordena naturalean lerrokatuta egongo dira, Jupiterren ekialdean.
Ilargia azaroan

(Gehitu ordubete bar denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -5,57º).
02 06:42 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 0,8º-ra. Europako puntu askotan ezkutatu egingo da.
03 06:54 Goranzko nodotik pasatuko da.
12:51 Ilberria.
12:47 Eraztun-itxurako/erabateko eguzki-eklipse zentrala. Ozeano Atlantikoan eta Afrikaren erdialdean ikusiko da.
06 09:14 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena). 365.350 km. (aurreko apogeoan baino 39.234 gutxiago).
07 00:32 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 4,8°-ra.
09 Gutxieneko librazioa latitudean (b = 6,72°).
10 05:58 Ilgora.
14 Gehieneko librazioa longitudean (l = 5,74º).
16 05:31 Beheranzko nodotik pasatuko da.
17 15:16 Izotzen Ilbetea. Eguzkia sartu eta minutu gutxira agertuko da ekialde ipar-ekialdean, eta hilaren 18an Eguzkia atera eta minutu gutxira sartuko da mendebalde ipar-ekialdean.
18 00:17 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 6,1º-ra.
19:39 Konjuntzio geozentrikoan Tauruseko Aldebaran izarrarekin, 2,7º-ra.
22 11:45 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,0º-ra.
  09:40 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 405.473 km. (perigeoan baino 40.123 gehiago).
24 Gehieneko librazioa latitudean (b = 6,81º).
25 19:29 Ilbehera.
27 11:43 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 5,4º-ra.
29 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -6,78º).
30 16:58 goranzko nodotik pasatuko da.

Planetak azaroan (Lurraren orbita-abiadura: 107.280 Km/h)

Merkurio (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 9tik aurrera bakarria) Orbita-abiadura 172.440 Km/h

Hilaren 1ean, beheranzko konjuntzioan izango da, eta hilaren 9aren inguruan Eguzkia atera baino ordubete lehenago agertuko da berriro ekialde hego-ekialdean. Hilaren 18an izango du mendebaldeko elongaziorik handiena: 19,5º. Aurtengo garairik onena da goizez ikusteko. Egun horretan, Eguzkia atera baino ordu eta erdi baino gehiago lehenago ateratzen da, eta 2P Encke kometatik 2º baino gutxiagora distiratzen du. Lau egun igarotakoan, ISON kometatik hurbil egongo da. Hilaren 30ean, Eguzkia baino ordu eta hogei minutu lehenago aterako da. 14 h eta 15 h bitarteko igoera zuzena. -15º, -10º eta 17º bitarteko deklinazioa. Hilabetea Libran hasiko du, Virgora igaroko da eta Librara itzuliko da berriro hilaren amaiera baino lehenago. Magnitudea 3,1etik -0,8ra aldatuko zaio.

Artizarra (Arratsaldearen amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 126.000 Km/h

Eguzkia baino 2 ordu eta hamar minutu geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta hiru ordu baino gutxixeago geroago hilaren 30ean. 47,1°-ra iritsiko da hilaren 1ean, Ophiuchus eta Saggitarius artean; orduantxe izango du  elongaziorik handiena ekialdera. Distira handitzen zaio, Eguzkitiko itxurazko distantzia gutxitzen doan neurrian Behe-konjuntzioan izango da 2014ko urtarrilean. 17 h eta 19 h bitarteko igoera zuzena. -27 eta -24º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Saggitariusen egongo da. Magnitudea -4,4tik -4,7ra aldatuko zaio.

Marte (Gauaren bigarren zatian ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 86.760 Km/h

Eguzkia baino 5 ordu baino gehiago lehenago aterako da hilaren 1ean, eta 6 ordu baino gehiago lehenago 30ean. 11 h inguruko igoera zuzena. +8 eta +3º bitarteko deklinazioa. Leon dago, eta Virgora pasatuko da hilaren amaieran. Haren magnitudeak gora egingo du pixka bat, 1,6tik 1,4ra.

Jupiter (Gauaren bigarren zatian ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 47.160 Km/h

Eguzkia ezkutatu eta 4 ordura agertuko da hilaren 1ean, eta 3 ordu baino gutxiago geroago hilaren 30ean. Hilaren 7an hasiko du erretrogradazio-begizta. Urtarrilaren 5eko oposizioa baino aste batzuk lehenago gero eta distira handiagoa du. 7h-ko igoera zuzena. 22º-ko deklinazioa. Hil osoan Geminin izango da. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, -2,4tik -2,6ra.

Saturno (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 20tik aurrera) Orbita-abiadura 34.560 Km/h

Hilaren hasieran ez da ikusiko, hilaren 6an konjuntzioan egongo delako. Hilaren 20tik aurrera ikusi ahal izango da ekialde hego-ekialde horizontetik hurbil, Eguzkia atera baino ordubete lehenago. Eraztunen inklinazioa 21º baino handixeagoa izango da. 15 h inguruko igoera zuzena. 14°-ko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. 0,5,0ko magnitudeari eutsiko dio. 

Urano (Gauaren zatirik handienean ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 24.480 Km/h

Arratsaldearen erdian aterako da, eta gauerdia iragan ondoren ezkutatuko da hego-mendebaldeko horizontean. Ikusi ahal izateko, zeruak garbi eta argi-poluziorik gabe egon behar du. 0 h-ko igoera zuzena. +3º-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, 5,7tik 5,8ra.

Neptuno (Gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 19.440 Km/h

Hilaren 13an amaituko du erretrogradazio-begizta. Teleskopio on baten laguntzaz eta haren posizioa ezagututa ikusi ahal izango da. 22 h-ko igoera zuzena. –11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 7,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Azaroko beste efemeride batzuk

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Ostirala. Eguerdian, 2.456.598. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloak, 19 urteko ilargi-zikloak eta erromatar zergen 15 urteko zikloak, “erromatar indikzio” deiturikoak.
Egunak 10 ordu eta 16 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 9 ordu eta 14 minutukoa hilaren 30ean.
03 12:00etan, denboraren ekuazioa urteko bigarren maximo negatibora iritsiko da. Urte-sasoi honetan Lurra azkarrago mugitzen denez bere orbitaren inguruan, Eguzkia lehentxeago igaroko da meridianotik.
05 1435. urtea hasiko da egutegi musulmanean.
12 Ipar Taurida izar iheskorren maximoa; irailaren 25etik azaroaren 25era izango dira aktibo. 2P Encke kometari lotuta daude (oso periodoa laburra du kometa horrek, 3,3 urtekoa).
17 Leonida izar iheskorren maximoa; azaroaren 10etik 23ra egongo dira aktibo. 55P Tempel-Tuttle kometari lotuta daude (33,2 urteko periodoa du kometa horrek).
22 Astrologiaren arabera, Eguzkia Sagittariusen sartuko da (240º).
23 09:29an, Eguzkia Scorpius konstelazioan sartuko da itxuraz (241,29º).
29 21:38an, Eguzkia Ophiuchus konstelazioan sartuko da itxuraz (247,83º).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net