2014ko azaroa

Behatzeko Proposamenak

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Neguko ordutegian, gehitu 1 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Begi hutsez

  • Hilaren 3an, 03:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3tik hurbileko magnitudea izango du.
  • Hilaren 5ean, 8an, 11n, 14an, 17an, 20an, 23an, 26an, eta 28an izango dira beste minimoak. Izar aldakor gisa identifikatutako lehen izarretako bat izan zen Algol. Lehena Mira izan zen, Balearen konstelaziokoa.
  • Hilaren 5ean, 02:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 10ean, 15ean, 21ean eta 26an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 7an, 7:00etan, Eta Aquilae izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 14an, 21ean eta 28an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 20a eta hurrengo hamabostak une egokiak dira argi zodiakala ikusten saiatzeko ekialde hego-ekialde horizontean, egunsentia baino lehentxeago. Virgo eta Leo zeharkatuko ditu, Jupiterrera zuzenduta.

Teleskopioarekin

  • Hilaren 2an, 01:39tik 01:51ra, Io eta Kalisto aldi berean igaroko dira Jupiterren diskoaren aurretik.
  • Hilaren 4an, Ilargi galileotarrak ordena naturalean lerrokatuta egongo dira, Jupiterren mendebaldean: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto.
Ilargia Azaroan
Eguna Ordua Behaketa
01 00:46 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 4,4°-ra.
03 00:40 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 367.876 km (aurreko apogeoan baino 37.013 gutxiago).
04 18:19 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 1,3°-ra.
05 03:12 Beheranzko nodotik pasatuko da.
06 22:23 Kastorearen edo izotzaren Ilbetea. Hilaren 6an, arratsaldean, horizontea garbi-garbi badago, Ilargia ekialdetik irteten ikusiko da, Eguzkia mendebaldetik sartzen den une berean.
08 01:56 Konjuntzio geozentrikoan Tauruseko Pleiadeekin, 7,5°-ra.
19:42 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Aldebaran izarrarekin, 1,4°-ra.
09 Gehienezko librazioa longitudean (l = 5,4°). Langrenus kraterrari behatzeko une egokia.
12 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,8°). Arago eta Lamont kraterrei behatzeko une egokia izango da.
14 14:18 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,1°-ra.
15:17 Ilbehera.
15 01:50 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 404.341 km (aurreko perigeoan baino 36.465 gehiago).
19 08:14 Goranzko nodotik pasatuko da.
16:24 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 2,6°-ra.
22 12:33 Ilberria.
25 Gutxieneko librazioa latitudean (b = –6,6°).
26 08:06 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 6,5°-ra.
27 23:15 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 369.838 km (aurreko apogeoan baino 34.503 gutxiago).
29 10:07 Ilgora.
PLANETAK AZAROAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Hilaren 20a baino lehen soilik ikusi ahal izango da, gauaren amaieran). Orbita-abiadura: 172.440 Km/h

Hilaren 1ean izango du elongazio maximoa, Eguzkitik mendebaldera. Eguzkia baino 80 bat minutu lehenago aterako da. Egunsentia baino ordubete lehenago ikusiko da, begi hutsez, 5°-ra, ekialde hego-ekialdeko horizontearen gainean. Eguzkira hurbilduz joango den arren, hilaren 20a arte ikusiko da. 13 h eta 16 h bitarteko igoera zuzena. –06° eta –21° bitarteko deklinazioa. Virgon hasiko du hila, ondoren Librara igaroko da, eta Scorpiusen amaituko du. Magnitudea –0,6tik –1,1era aldatuko zaio.

Hilaren 4an, egunsentia baino lehentxeago, Virgoko Spicaren ondoan ikusi ahal izango da.

Artizarra (Nekez ikusiko da, eta arratsaldearen amaieran baino ez). Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Konjuntzioa igaro eta berehala, Eguzkia sartu eta 10 minutura sartuko da hilaren 1ean, eta ordu-erdi ingurura hilaren 30ean. 14 h eta 17 h bitarteko igoera zuzena. –14° eta –23° bitarteko deklinazioa. Libran hasiko du hila, ondoren Scorpiusera igaroko da, eta Ophiuchusen amaituko du azkenik. –3,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Marte (gauaren hasiera-hasieran bakarrik ikusi ahal izango da). Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Eguzkia sartu eta 3 ordura sartuko da hilaren 1ean, eta Eguzkia sartu eta 3 ordu eta 25 minutura hilaren 30ean, hego-ekialdeko horizontean. M22 kumulu globularretik hurbil izango da. 18 h eta 20 h bitarteko igoera zuzena. –24° eta –22° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Sagittariusen izango da. Magnitudea 1,1etik 1,3,ra jaitsiko zaio.

Jupiter (Gauaren bigarren zatian baino gehiagoan ikusi ahal izango da). Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Eguzkia baino 7 ordu lehenago (00:00) aterako da hilaren 1ean, ekialde ipar-ekialde horizontetik. 9:30 h-ko igoera zuzena. +15 eta +14° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Leon izango da. Magnitudea –2,1etik –2,3ra aldatuko zaio.

Saturno (Ez da ikusiko abenduaren 10a arte). Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Eguzkiarekin konjuntzioan hilaren 18an. Behatzeko garaia amaitu da; abenduan hasiko da agertzen berriro ere, ekialde hego-ekialdetik, egunsentia baino lehen. 15 h-ko igoera zuzena. –17°-ko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. 0,5eko magnitudeari eutsiko dio.

Urano (Gauaren hasieran aterako da). Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Teorian, begi hutsez ikus daiteke. 1 h-ko igoera zuzena. +04°-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. Magnitudea 5,7tik 5,8ra jaitsiko zaio.

Neptuno (Ia gau osoan ikusi ahal izango da). Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Teleskopio on bat behar da behatzeko. Hilaren 16an amaituko da haren erretrogradazio-mugimendua, eta ekialdeko Koadraturan aurkituko da hilaren 27an. 22 h-ko igoera zuzena. –10°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 7,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Azaroko Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
01 Larunbata. Eguerdian, 2.456.963. egun juliotarra hasiko da.

Egunak 10 ordu eta 17 minutuko iraupena izango du hilaren 1ean, eta 9 ordu eta 15 minutukoa hilaren 30ean

04 12:00etan. Denboraren ekuazioak urteko bigarren maximo negatiboa izango du: –16m 26s.
12 2P Encke kometak (3,3 urteko periodokoa) utzitako hauts-lorratza zeharkatu du Lurrak, aurten bigarren aldiz. Hego Taurida izar iheskorrak sortuko dira; irailaren 25etik azaroaren 25era izango dira aktibo. Ekainean, Beta Tauridak izan ziren.
17 55P Tempel-Tuttle kometak (33,2 urteko periodokoa) utzitako hauts-lorratza zeharkatuko du Lurrak. Leonida izar iheskorrak sortuko dira; azaroaren 10etik 23ra izango dira aktibo.
22 Astrologiaren arabera, Eguzkia Sagittariusen sartuko da (240°).
23 15:39an, Eguzkia Scorpius konstelazioan sartuko da itxuraz (241,27°).
30 03:44an, Eguzkia Ophiuchus konstelazioan sartuko da itxuraz (247,84°).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net