2017ko azaroa

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira, ordu bat gehitu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 02:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 9an, 16an, 23an eta 30an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 2an, 08:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 5an, 8an, 10an, 13an, 16an, 19an, 22an, 25an eta 28an izango dira.
  • Hilaren 3an, 12:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 14an, 19an, 24an eta 30an izango dira beste maximoak.

Prismatikoarekin eta Teleskopioarekin

  • Hilaren 22an, Jupiterren lau ilargi Galileatarrak ikus daitezke berezko ordenean planetaren ekialdean: Io, Europa, Ganimedes eta Calisto.
Ilargia Azaroan
  Eguna Ordua Behaketa
  01 Librazio minimoa longitudean (l= -6,6º). Aristarco eta Herodoto kraterrak ikusteko egoera aproposean
03 03:02 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4ºra. Ilargiaren argitasunak, planeta ikustea galarazten du.
04 05:23 Ilbetea.
05 10:39 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9ºra.
06 00:10 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 361.438Km (aurreko apogeoan baino 43.716 km gutxiago).
02:32 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,8ºra.
10 20:36 Ilbehera.
22:40 Goranzko nodotik pasatuko da.
11 16:49 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 0,4ºra.
13 Librazio maximoa longitudean (l = 6,4º). Grimaldi kraterra behatzeko aukera egokia
15 03:09 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 3ºra.
20:57 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,6ºra.
17 00:02 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 3,9ºra.
08:17 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 3,8ºra.
18 11:42 Ilberria.
21 00:26 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3ºra.
18:53 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.132 Km. (aurreko perigeoan baino 44.694 km gehiago).
25 08:22 Beheranzko nodotik pasatuko da.
26 17:03 Ilgora.
27 06:08 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 1,1ºra.
28 Librazio minimoa longitudean (l= -7,6º). Eurien itsasoa behatzeko egoera ezin hobea.

PLANETAK AZAROAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (15tik aurrera ikusiko dugu, arratsadaldearen amaieran) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Zailtasunez ikusi ahal izango da hego-mendebaldeko zeruertz gainean, eguzkia sartu eta 40 minutura. Elingazio maximoa hilaren 24an izango da. Igoera zuzena 15h eta 18h artean, deklinazioa -20º eta -25º bitarte. Hilabetea Libran hasiko da, Escorpio, Ofiuco pasa, eta Sagitarion amaitu. Magnitudea -0,5tik 0,5ra jetsiko da.
Hilaren 28an Saturnoren ondoan aurkituko dugu.

Artizarra (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da, eguzkia atera baino ordu t’erdi lehenago hilaren 1an, eta 50 minutu lehenago hilaren 30an. Igoera zuzena 13h eta 15h artean, deklinazioa -7º eta -19º bitarte. Hilabetea Virgon hasi eta Librara egingo du salto. Magnitudea -4,0tik -3,9ra jestiko da.
Hilaren 13an Jupiterren ondoan aurkituko dugu.

Marte (Gauaren amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Eguzkia baino hiru ordu lehenago azalduko da hilaren 1an, eta ia lau ordu lehenago hilaren 30an. Itxurazko diametroa ez da 4”ra iristen eta ondorioz ez da behaketarako aukera aproposik emango. Igoera zuzena 12h eta 13h artean, deklinazioa -2º eta -8º bitarte. Hilabete osoa Virgon. Magnitudea apur igoko da, 2,1tik 2,0ra.
Hilaren 29an Virgoko Spica izarraren ondoan aurkituko dugu..

Jupiter (Hilaren 10tik Aurrera ikusiko dugu, gauaren amaieran) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Hilaren 13aneguzkia bainao ordu bat lehenago azalduko da ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik, eta Artizarraren ondoan aurkitu dezakegu. Hilaren 30an eguzkia baino bi ordu t’erdi lehenago azalduko da. Igoera zuzena 14, deklinazioa -13º eta -14º artean. Hilabeta Virgon hasiko du, baina Librara pasako da. -1,7ko magnitudea mantenduko du.

Saturno (Gau hasieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Eguzkia sartu eta bi ordu t’erdi beranduago ezkutatuko da hilaren 1an, eta ordu t’erdi beranduago hilaren 30an. Aurtengo behaketarako lehioa itxi egiten ari da. Igoera zuzena 17h, deklinazioa -22º. Hilabeta Ofiucon hasi eta Sagitarion amituko du. Magnitudea 0,5an  mantenduko da.
Hilaren 28an Merkurioren ondoan aurkituko dugu.

Urano (Ia gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Gauaren hasieran meridiano gurutzatuko du zeruertzetik 50ºra. Egoera atmosferiko egoki batekin, begi hutsez ikus daiteke. Ez Piscis konstelazioko Omicron izarrarekin nahastu, 4,3 magnitudekoa eta Uranotik 3º ekialdera aurkitzen dena. Igoera zuzena 1h 35m, deklinazioa 9º. Hilabete osoa Piscisen emango du. Magnitudea 5,7an mantenduko da.

Neptuno (Ia gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Meridianotik 35ºra pasako da, eguzkia sartu eta hiru ordu beranduago hilaren 15an eta bi ordu beranduago hilaren 30an.Hilaren 22an erretrogradazioa kiribila amaituko du. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -8º. Hilabete guztia Acuarion emango du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

Azaroko Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
1 Hilaren 1ean, igandea, eguerdian, 2.458.059. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 10 ordu eta 16 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 9 ordu eta 15 minutukoa hilaren 30an.
3 12tan denboraren ekuazioak aurtengo bere bigarren maximo negatiboa gailenduko du: -16m 26s.
12 Lurrak 21P Encke kometak utzitako lorratza zeharkatuko du. 3,3 urteko periodoa duen kometa honen lorratza bitan gurutzatzen du lurrak urtean, ipar eta hego taurida izeneko izar iheskorrak sortzen ditu orain, eta Beta Tauridak ekainean.
17 Lurrak 55P Tempel-Tuttle kometak utzitako lorratza zeharkatuko du.33 urteko periodoa duen Kometa honek , Leonidas bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortzen ditu, ilberriak behaketan lagunduko du.
22 Astrologiaren arabera, eguzkia Sagitario konstelazioan sartuko da (240º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
23 09:54tan, eguzkia itxuraz Escorpio konstelazioan sartuko da (241,3º).
28 21:58tan, eguzkia itxuraz Ofiuco konstelazioan sartuko da (247,88º).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net