2019ko Azaroa

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Ordu bat gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 3an, 07:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 14an, 19an, 24an, eta 30an izango dira beste maximoak.

- Hilaren 3an, 12:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 6an 09:00tan, 9an 06:00tan, 12an 02:00tan, 14an 23:00tan, 17an 20:00tan, 20an 17:00tan, 23an 14:00tan, 26an 11:00tan eta 29an 07:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 4an, 01:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 11an, 18an, eta 25an izango dira beste maximoak.

- Hilaren erdialdera Mira Ceti izarra (“o” balearen konstelazioan). Aurkitu zen lehen izar aldakorra da; M6 motako erraldoi gorri bat, 332 egun periodokoa eta magnitudea 2tik 10ra aldatzen duena. Teleskopioaren laguntzaz, 14 urteko orbita duen B motako bitar bat  aurkitu dezakegu.

- Hilaren 25tik eta 15 egunez zodiakoaren argia ikusi dezakegu egunsenti aurretik, ekialde hego-mendebaldeko zeruertz gainean, Virgo eta Leo zeharkatzen.

  • Prismatiko edo eta teleskopioarekin:

-Hilaren 11an, Merkurioren igarotzea. Lehen kontaktua 12:35tan; Igarotzearen amaiera 18:04tan.

-Hilaren 28an, 10:50tan, Jupiterren ezkutaketa ilargiaren aldetik. Gure latitudean zeruertzetik hain gertu dago, behaketa ia ezinezko izango dela.

ILARGIA AZAROAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

01 librazio maximoa longitudean (l = 7,1º).

01 21:39tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

02 07:29tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,6ºra.

04 10:23tan, Ilgora.

07 07:37tan, konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin 3,6ºra.

07 08:36tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.058 km. (aurreko perigeoan baino 43.747 km gehiago).

09 librazio maximoa latitudean (b= 6,7º).

11 07:10tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,1ºra.

12 13:34tan, Ilbetea.

14 03:35tan, konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 3,0ºra.

16 librazio minimoa longitudean (l= -4,9º).

16 08:48tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

17 10:27tan, konjuntzio geozentrikoan Geminiseko Pollux izarrarekin, 5,4ºra.

19 21:11tan, Ilbehera.

20 02:05tan, konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3,6ºra.

23 librazio minimoa latitudean (b = -6,7º).

23 07:41tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 366.716 km (aurreko apogeoan baino 38.342 km gutxiago).

24 11:36tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 4,0ºra.

25 03:50tan, konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 1,8ºra.

26 15:06tan, Ilberria.

28 10:50tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 0,7ºra.

28 18:43tan, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 1,9ºra.

29 librazio maximoa longitudean (l = 5,9º).

29 04:12tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

29 21:17tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,9ºra.

PLANETAK AZAROAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Igarotzea hilaren 11an) batezbesteko orbita-abiadura 172.440 Km/h

Behe konjuntzioan hilaren 11an, goranzko nodoaren igarotzearekin bat egingo du, prismatiko edo teleskopioarekin ikus daiteken igarotzea sortuz, babesneurri egokiekin beti. Ondoren, hilaren 16tik aurrera gauaren amaieran aurkituko dugu ekialde hego-ekialdeko zeruertz gainean. Igoera zuzena 15h 38m eta deklinazioa -22º12’ hilaren 1an, eta hilaren 30an igoera zuzena 15h 02m eta deklinazioa -14º50’.

Libran pasako du hilabetea. Magnitudea 1,6tik hilaren 1an, 3,7ra hilaren 11an, aldatuko da,eta gero -0,2 arte igo hilaren 30an.

Artizarra (arratsalde amaieran zailtasunez ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 126.000 Km/h

Eguzkia jarri eta 55 minutura ezkutatuko da hilaren 1an, eta ordu t’erdi beranduago hilaren 30an. Ekliptikaren inklinazioa dela eta, mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzetik gertuegi mantentzen du. Zailtasunez ikusiko dugu. Hilaren 1an Igoera zuzena 15h 45m eta deklinazioa -20º09’ izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 18h 21m eta deklinazioa -24º47’. Eskorpion hasi, Ofiucora pasa, eta Sagitarion amaituko du. Magnitudea -3,9tik -4,0ra igoko da.

Marte (Gauaren amaieran aurkituko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 86.760 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia atera baino ordu bat eta 45 minutu lehenago hilaren 1an, eta bi ordu pasatxo lehenago hilaren 30an. Hilaren 1an Igoera zuzena 13h 07m eta deklinazioa 6º12’ izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 14h 19m eta deklinazioa -13º10’. Virgon hilabete osoa. Magnitudea 2,0an mantenduko da.

Jupiter (gauaren hasieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 47.160 Km/h

Arratsalde amaieran azalduko da mendebalde hego-mendebaldeko zeruertz gainean. Ilunsentian ezkutatuko da. Hilaren 28an, ilgora fin batek ezkutatuko du. Hilaren 1an Igoera zuzena 17h 30m eta deklinazioa -23º04’. Ofiucon hasi eta Sagitariora pasako da. Magnitudea murriztuz joango da, -1,9tik -1,8ra.

Hilaren 24an Artizarraren ondoan aurkituko dugu.

Saturno (Gaueko lehen ordutan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 34.560 Km/h Mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzik irtengo da arratsaldearen amaieran. Behaketarako egoera onean jarraitzen du, gauaren hasieran eta teleskopioaren laguntzaz diskoaren itzala aurkitu dezakegu eraztunetan, linbotik ipar-ekialdera. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 16m eta deklinazioa -22º27’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea 0,6an mantenduko da.

Hilaren 7an, 10:28tan, Titanen elongazio maximoa planetatik ekialdera.

Urano (Gau osoan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 24.480 Km/h

Arratsalde amaieran azalduko da ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik, eta meridianoa 59ºra pasako du gauerdiaren aurretik. Kokagunea ezagututa eta argi kutsaduratik libre dagoen nonbaitetik, begi hutsez ikusi dezakegu. Erretrogradazio kiribilan jarraitzen du, eta hórrela jarraituko du 2020ko urtarrila arte. Igoera zuzena 2h 08m, deklinazioa 12º26’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen emango du. Magnitudea 5,7an manteduko da.

Neptuno (Ia gau osoan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 19.440 Km/h

20:30ak aldera hilaren hasieran, eta 18:30ak aldera hilaren amaieran, teleskopioaren laguntzaz gure meridianotik 40ºra aurkitu dezakegu hegoaldeko zeruertz gainean. Bere erretrogradazio kiribila motela jarraitzen du, hilaren 27an amaituko dena. Igoera zuzena 23h10m, deklinazioa -6º33’m hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

AZAROKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, ostirala, eguerdian, 2.458.789. egun juliotarra hasiko da.

- Egunak 10 ordu eta 18 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 9 ordu eta 15 minutukoa hilaren 30an.

- Hilaren 3an, 12:00tan, denboraren ekuazioak aurtengo bigarren maximo negatibora iritsiko da: -16m 28s.

- Hilaren 18an, lurrak 33,2 urte periodoko “55P Tempel-Tuttle” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du. Hauts partikula hauek atmosferan sartzean sortutako igurtzimenduak, Leonida izeneko izar iheskorrak sortuko ditu. Hilaren 10tik 23 arte aktibo.

- Hilaren 22an, astrologiaren arabera, eguzkia Sagitario konstelazioan sartuko da (240º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

- Hilaren 23an, 22:26tan, eguzkia itxuraz Escorpio konstelazioan sartuko da (241,3º).

- Hilaren 30an, 10:26tan, eguzkia itxuraz Ofiuco konstelazioan sartuko da (247,9º).

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net