2011ko urria

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 3an, 05:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbilduko da. Beste minimoak hilaren 6an, 8an, 11n, 14an, 17an, 20an, 23an, 26an, 29an eta 31n izango dira.

  • Hilaren 5ean, 04:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 10ean, 15ean, 21ean eta 26an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 7an, 10:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 14an, 21ean eta 28an izango dira beste maximoak.  

Teleskopiorekin:

  • Hilabete osoan, Jupiter eta haren lau ilargi galileotarrak ikusi ahal izango dira: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto.

Prismatikoak erabiliz:

  • Garradd kometa ikusi ahal izango da. Hil osoan ikusi ahal izango da, 6 magnitudearekin, Herkules konstelazioan mugitzen, Ofiuco-ko Alfa izarraren iparraldean.

  • Hilaren 1ean, 18 h 09 m-ko igoera zuzena izango du. +19º23’-ko deklinazioa.

  • Hilaren 10ean, 17 h 55 m-ko igoera zuzena izango du. +19º02’-ko deklinazioa.

  • Hilaren 20an, 17 h 45 m-ko igoera zuzena izango du. +18º46’-ko deklinazioa.

  • Hilaren 31n, 17 h 38 m-ko igoera zuzena izango du. +18º44’-ko deklinazioa.

Ilargia Urrian

(Hilaren 30era bitartean, gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko. Handik aurrera, gehitu ordu bat)

Eguna Ordua Behaketa
02 09:06 Goranzko nodotik pasatuko da.
04 Gehienezko librazioa longitudean (l = 7,55º).
03:16 Ilgora.
09 Gutxieneko librazioa latitudean (b = –6,58º). Linbotik hego hego-ekialdera, Itsaso Australa eta Manzinus, Mutus, Asclepi eta Pitiscus kraterrak ikusi ahal izango dira.
12 02:07 Ilbetea.
12:13 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 406.433 km.
13 16:25 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 4,7°-ra.
16 21:00 Beheranzko nodotik pasatuko da.
20 03:31 Ilbehera.
Gutxieneko librazioa longitudean (l = –7,59º).
21 20:11 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin 6,1° -ra.
24 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,66º).
26 12:38 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 357.066 km. Ilberritik gertu egonik, Marea biziak izango dira.
19:57 Ilberria.
28 02:14 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 0,2º-ra.
05:10 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 1,8°-ra.
29 14.58 Goranzko nodotik pasatuko da.

Planetak Urrian
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Marte Merkurio
(hilaren 28tik aurrera)
Marte
Jupiter Artizarra
(hilaren 28tik aurrera)
Jupiter
Saturno Jupiter

Merkurio

Zaila izango da hil bukaera baino lehen ikustea, ekliptikaren inklinazioagatik. Hilaren 28an, Eguzkia sartu eta 40 minutura, hego-ekialdeko horizontearen gainean ikusi ahal izango da. 13 h eta 15 h bitarteko igoera zuzena. –3 eta –21° bitarteko deklinazioa. Virgon izango da, eta Libran sartuko da hila bukatu baino lehen. Magnitudea –1,4tik –0,5era aldatuko zaio.

Artizarra

Hilaren 1ean, Eguzkia baino ordu-erdi geroago ezkutatuko da, eta hiru ordu-laurden baino gehiago geroago, hilaren 31n. 12º-tik 20º-ra handituko zaio elongazioa. Mendebalde hego-mendebalde horizontearen gainean ikus daiteke Eguzkia sartu eta hogei minutura. 13 h eta 15 h bitarteko igoera zuzena. –7º eta –19º bitarteko deklinazioa. Virgon hasiko du hila, eta Librara igaroko da gero. –3,9ko magnitudea izango du.
Hilaren 28an, arratsaldeko azken orduan, Ilgora finetik eta Merkuriotik gertu ikusi ahal izango da.

Marte

Ekialde ipar-ekialde horizontearen gainean irtengo da, goizeko ordu bata aldera hilaren hasieran, eta gau-erdia baino pixka bat geroago hilaren 31n. Lurrera hurbiltzen jarraitzen duenez, gero eta distira gehiago du. 09 h eta 10 h bitarteko igoera zuzena du. 19° eta 15° bitarteko deklinazioa. Cancerren dago, Leora igarotzeko. Magnitudea 1,4tik 1,2°-ra aldatuko zaio.
Hilaren 15ean, Elenin C/2010 XI kometa ikusi ahal izango da Lurraren iparraldetik 6º-ra.
Hilaren 21ean, Ilbeheraren ondoan ikusi ahal izango da.

Jupiter

Eguzkia sartu eta ordubetera irtengo da hilaren 1ean, eta minutu batzuk lehenago, hilaren 31n. Oposizioan egongo da hilaren 29an. Gure meridianotik igaroko da, hegoaldeko horizontetik 56º-ra baino gehiagora. Aurten hori izango da ikusteko aukerarik onena. Oso ondo behatu ahal izango zaio ia gau osoan. Zaleentzako teleskopio txiki batekin ikusi ahal izango dira haren tonu ezberdinetako zerrenda horizontalak: Orban gorria ikusteko, beharrezkoak izango dira behaketa-kondizio optimoak eta 100 mm baino gehiagoko teleskopio bat, baita behatzaile adituentzat ere. 400 mm-tik gorako teleskopioekin, haren koloreak ikusi ahal izango dira. Urteko erretrogradazio-begizta egiten ari da, ekliptikatik mendebalderantz. Aurtengo udazkeneko behaketak kalitate bikainekoak izan daitezke. 02 h-ko igoera zuzena. –13°-ko deklinazioa. Hil osoan Ariesen izango da. –2,9ko magnitudea izango du.
Hilaren 13an, Ilbetearen ondoan ikusi ahal izango da gau osoan.

Saturno

Konjuntzioan egongo da hilaren 13an. Ezinezkoa ikustea hilaren bukaera baino lehen. Hilaren 31n, Eguzkia baino ordu eta laurden lehenago aterako da. 13 h-ko igoera zuzena. –05º eta –06º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. 0,7ko magnitudea izango du.

Urano

Ikusgai izango da kutsadurarik gabeko zeruetan. 00 h-ko igoera zuzena. 0°-ko deklinazioa. Piscisen jarraituko du, eta 5,7 magnitudea izango du.

Neptuno

Teleskopioz ikusi ahal izango da Capricornusen eta Aquariusen artean. 22 h-ko igoera zuzena. –12°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. Magnitudea 7,8tik 7,9°-ra aldatuko zaio.

Urriako Beste Efemeride Batzuk

(Hilaren 30era bitartean, gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko. Handik artean, gehitu ordu bat)

Eguna

Behaketa
01 Larunbata. Eguerdian, 2.455.836. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
22 Ursida izeneko izar iheskorren maximoa; abenduaren 17tik 26ra egongo dira aktibo.
21 Orionida izeneko izar iheskorren maximoa; urriaren 2tik azaroaren 7ra egongo dira ikusgai.
23 Astrologiaren arabera, Eguzkia Scorpiusen sartuko da (210°).
31 Eguzkia, itxuraz, Libra konstelazioan sartuko da (217,69º).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net