2012ko urria

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez:

  • Hilaren 1ean, 09:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbiltzen ari da. Hilaren 4an, 7an, 10ean, 12an, 15ean, 18an, 21ean, 24an, 27an eta 30ean izango dira hileko beste minimoak. Identifikatutako lehen izar aldakorretako bat da, eta haren magnitudea 2,1era hurbiltzen da.

  • Hilaren 4an, 02:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an, 14an, 20an, 25ean eta 30ean izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 7an, 10:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 14an, 21ean eta 28an izango dira beste maximoak.

  • Udaren amaieran eta udazkenean, goizez, argi zodiakala (aurora aizuna) ikus daiteke. Urriaren 14tik 26ra, ekialdeko horizontea baino gorago egongo da egunsentia baino ordubete lehenago. Virgoren mendebaldea zeharkatuko du; han izango da Venus hilaren amaieran.

  • Hilaren 20an, arratsaldearen amaieran, konjuntzioan ikus daitezke Marte planeta eta Antares izarra. Biek kolore bera dute, eta, kasu honetan, izarra distiratsuago dago planeta baino.

Teleskopioarekin:

  • 100 mm-ko teleskopioarekin, Jupiterren hodei-bandak ikus daitezke. Orban gorri handia ikusteko, 150 mm-ko teleskopioa eta behatzeko kondizio oso onak behar dira. Lainoen koloreak ikusteko, berriz, 400 mm baino gehiagoko teleskopioak behar dira.

Ilargia Urrian

(Hilaren 28ra arte, ordu zibila jakiteko, gehitu bi ordu; hilaren 28tik aurrera, bakarra gehitu)

  Eguna Ordua Behaketa
  04 05:16 Beheranzko nodotik pasatuko da
11:15

Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 4,4°-ra.

05 00:16 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena). 405.183 km. (perigeoan baino 44.523 gehiago).
20:57 Lonjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 0,9º-ra.
08 07:34 Ilbehera.
11 Gutxieneko librazioa longitudean (l = –6,73°) eta gehienezkoa latitudean (6,72°). Banalerroaren ondoan dauden kraterrak ikus daitezke:  Aristarco, Herodoto, Gassendi, Mersenio, Doppelmayer eta Schiller.
12 19:10

Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin 6,3º-ra.

15 12:03 Ilgora.
17 00:52 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 360.660 km. (apogeoan baino 44.523 gutxiago).
18:30

Goranzko nodotik pasatuko da.

18 13:08 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin 2º-ra.
22 03:32 Ilgora
24 Gehienezko librazioa longitudean (l = 6,75º) eta gutxienekoa latitudean (b = –6,75º).
29 9:50 Ilbetea (Ehiztariarena). Ekialde ipar-ekialdeko horizontetik ateratzen ikus daiteke. Eguzkia sartu baino lehentxeago.
31 10:37 Beheranzko nodotik pasatuko da.
18:49 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 4,5°-ra.

Planetak Urrian
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Artizarra Marte Jupiter
Jupiter

Merkurio

Hilaren 26an, Eguzkiaren ekialdean 24º-ko elongazioa izatera iristen da, baina, ekliptikaren inklinazioagatik, ez dago ikusteko moduan hil honetan.  13 h eta 16 h bitarteko igoera zuzena. –10º-tik –23º-ra bitarteko deklinazioa. Virgon hasiko du hila, erdialdera Librara igaroko da, eta Scorpiusen amaituko du. Magnitudea –0,6tik –0,1era aldatuko zaio.

Artizarra

Eguzkia baino hiru ordu eta berrogei minutu lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta hiru ordu pasa lehenago hilaren 31n. Eguzki-elongazioa 7º txikitu arren, ekliptikako orientazioa dela eta, ezin hobeto ikus daiteke. Izugarrizko distira egiten du zeruan, gauaren azken orduetan nahiz egunaren lehenengoetan. 10 h eta 12 h bitarteko igoera zuzena. 12° eta 01° bitarteko deklinazioa. Leon dago, eta Virgora pasatuko da hilaren bukaeran.  Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, –4,1etik –4,0ra.
Hilaren 3an, Leoko Regulus izarretik gertu ikus daiteke.
Hilaren 12an, Ilbeheraren ondoan ikusi ahal izango da.

Marte

Ekliptikaren elkarzutasuna handitzeak planetaren elongazio-galera konpentsatzen du; Eguzkia sartu eta bi ordu eskasera sartuko da hil osoan.  14 h eta 17 h bitarteko igoera zuzena. -20º-tik  -23º-ra bitarteko deklinazioa. Libran hasiko du hila, Scorpiusetik igaroko da gero, eta Ophiuchusen amaituko du. Magnitudea 1,5etik 1,6ra aldatuko zaio.

Jupiter

Eguzkia sartu eta hiru ordura aterako da hilaren 1ean, eta Eguzkia sartu eta bi ordu eskasera hilaren 31n. Distira gero eta handiagoa du. Hilaren 4an urteroko erretrogradazio-begizta hasiko da; oposiziotik pasatuko da bi hilabete geroago, abenduaren 3an.  Taurusen egoteak aukera ematen dio 65º baino gehiagoko goratasunean pasatzeko gauean zehar gure meridianotik, gure atmosferako gune turbulentu eta kutsatuetatik urrun. Beraz, ezin egokiago dago ikusteko eta argazkiak ateratzeko. 5 h-ko igoera zuzena. 22º-ko deklinazioa. Hil osoan Taurusen izango da. Jupiterren magnitudeak gora egingo du pixka bat, –2,6tik –2,7ra.
Hilaren 5ean, Ilbeheraren ondoan ikusi ahal izango da.

Saturno

Ezin izango da behatu. Hileko lehen arratsaldeetan desagertu egingo da, eta hilaren 25ean egongo da konjuntzioan. 14 h-ko igoera zuzena. –9° eta –10° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Artizarraren magnitudeak gora egingo du pixka bat, 0,7tik 0,6-ra.

Urano

Bere oposiziotik pasatu berria da.  Gau osoan egongo da ikusgai. Kutsatu gabeko zeruarekin, begi hutsez ikusi ahal izango da gauerdian, hegoaldeko horizontearen gainetik 45° baino gehiagora. 0 h-ko igoera zuzena. 2°-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,7ko magnitudea izango du.

Neptuno

Tresna egoki batekin behatzeko moduan egongo da. 22 h-ko igoera zuzena. –11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, 7,8tik 7,9ra.

Urriako Beste Efemeride Batzuk

(Hilaren 28ra arte, ordu zibila jakiteko, gehitu bi ordu; hilaren 28tik aurrera, bakarra gehitu)

Eguna

Behaketa
01 Astelehena. Eguerdian, 2.456.202. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
Egunak 11 ordu eta 44 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 10 ordu eta 59 minutukoa hilaren 31n. Hilaren azken egunean, lehenengoan baino 37 minutu geroago ateratzen da Eguzkia, eta 48 minutu lehenago ezkutatzen da.
04 22:30ean, Lurra Eguzkitik zehazki Unitate Astronomiko batera (149.597.870,691 km edo 8.316,746 argi-minutu) igaroko da.
08 Draconida edo Giacobinida izar iheskorren maximoa; urriaren 6tik 10era egongo dira ikusgai. 21P Giacobini-Zinner kometari lotuta daude. Kometa horrek 6,62 urteko periodoa du, eta otsailaren 11n pasatu zen periheliotik.
21 Orionida izar iheskorren maximoa; urriaren 2tik azaroaren 7ra egongo dira aktibo. Udaberriko Eta akuariden udazkeneko baliokidea dira. Bi fenomenoak IP Halley kometaren igarotzearekin lotuta daude; kometa horren periodoa 76 urtekoa da, eta 1986ko otsailean igaro zen azken aldiz.  Kometaren orbita bi puntutan mozten du Lurraren orbitak.
23 Astrologiaren arabera, Eguzkia Scorpiusen sartuko da (210°).
28 Urriko azken igandea. Europar Batasunean, neguko ordutegi-aldaketa.
30 Eguzkia, itxuraz, Libra konstelazioan sartuko da (217,70°).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net