2013ko urria

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean: 6:00etan, Eta Aquilae zefeida motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 8, 15, 22 eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 3an: 10:00etan, Perseusko Algol izar aldakorraren distira minimoa; 3,3tik 2,1era aldatzen zaio magnitudea. Hilaren 6an, 9an, 12an, 14an, 17an, 20an, 23an, 26an, eta 29an izango dira beste minimoak.
  • Hilaren 3an: 23:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an, 14an, 20an, 25ean eta 30ean izango dira beste maximoak.
  • Lehenengo hamabostaldian, argi zodiakala ikusi ahal izango da ekialdeko horizontearen gainean, egunsentia baino lehenago. Eguzki-argia planeten inguruan orbitatzen duten partikula mikroskopikoen gainean islatzen denean gertatzen da. Leo eta Cancer konstelazioak zeharkatzen ditu, Gemini eta Jupiterrera zuzenduta.
  • Hilaren 18an: Ilargi-eklipse partzial ilunantza Ilargiaren alde ikusgaiaren % 76 ohi baino ilunago geratuko da. Iparralde ipar-ekialdeko distirari bakarrik eutsiko dio bere horretan. Denbora Unibertsaleko ordutegia hau da (bi ordu gehitu behar zaizkio):
      • 21:50 Lehen kontaktua ilunantzarekin.
      • 23:50 Maximoa (magnitudea: 0,764).
      • 01:49 Azken kontaktua ilunantzarekin.

Teleskopioarekin:

  • Ison kometa Eguzkia baino lau ordu lehenago aterako da hilaren 1ean, eta lau ordu eta erdi pasatxo lehenago 31n. Ekialde hego-ekialdeko horizontearen gainean ikusi ahal izango da, 25º-ko altueran. Haren distira 10 magnitudekoa baino gutxiagokoa da, eta, beraz, zaleen tresnekin ere ikusi ahal izango da. Haren orbita-abiadura segundoko 32,7 kilometrotik segundoko 41,7 kilometrora pasatuko da.
  • Hilaren 5ean, 02:37tik 03:24ra, gutxienez 100 mm-ko tresna batekin, Europak eta Iok Jupiterren azalean proiektatutako itzala ikusi ahal izango da.
  • Hilaren 12an, 03:23tik 05:37ra, Calixto eta Europa sateliteenak ikusi ahal izango dira; 04:30etik 06:00etara Europa eta Iorenak, eta  04:30etik 05:37ra, Calixto, Europa eta Iorenak.
  • Hilaren 29an, 21:54tik 23:27ra, Io eta Europa sateliteenak ikus daitezke. Gauza bera hilaren 30ean, 00:26tik 00:42ra.
  • Hilaren 13an: Ilgoraren longitudeko gutxieneko librazioa aprobetxatuz, krater hauek ikusi ahal izango dira Banalerroan: Platon, Recti, Teneriffe, Montes, Le Verrier, Copernic, Kies, Wilhelm eta Clavius.
  • Hilaren 27an: Ilbeheraren latitudeko gehienezko librazioa aprobetxatuz, krater hauek ikusi ahal izango dira Banalerroan: Goldschmidt, Platon, Archimedes, Alpetragius, Orontius, Maginus y Moretus.
Ilargia Urrian

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 06:27 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 6,7º-ra.
18:54 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulus izarrarekin, 5,3º-ra.
05 00:35 Ilberria.
06 22:28 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 2,8°-ra.
22:07 Goranzko nodotik pasatuko da.
07 03:08 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 1,9º-ra.
08 12:07 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 4,7°-ra.
09 03:25 Konjuntzio geozentrikoan Antares Scorpius izarrarekin, 7,4º-an.
10 23:24 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 369.823 km (aurreko apogeoan baino 34.486 gutxiago).
11 23:03 Ilgora.
13 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,73º).
18 23:50 Ilargi-eklipse partzial ilunantza.
23:38 Ehiztarien Ilbetea. Ekialde ipar-ekialdetik azalduko da mendebaldean Eguzkia ezkutatu aurretik, eta,hilaren 19an, mendebalde ipar-mendebaldean ezkutatu, eguzkia irten orduko.
19 21:48 Beheranzko nodotik pasatuko da.
21 16:24 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 6,1º-ra.
22 11:45 Konjuntzio geozentrikoan Tauruseko Aldebaran izarrarekin, 2,6º-ra.
25 14:04 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 404.584 km. (aurreko perigeoan baino 34.761 gehiago).
25 20:31 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,0º-ra.
26 23:42 Ilbehera.
27 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,87º).
29 20:05 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 6,1º-ra.

Planetak urrian (Lurraren orbita-abiadura: 107.280 Km/h)

Merkurio (Arratsaldearen amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 24tik aurrera) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h

Ekliptikaren inklinazioa dela eta, teleskopio automatizatu bidez baizik ezingo da ikusi, mendebalde hego-mendebaldeko horizontearen gainean. 14 h eta 15 h bitarteko igoera zuzena. –14° eta –20° bitarteko deklinazioa. Virgon hasiko du hila, eta Librara igaroko da gero. Magnitudea –0,1etik 2,2ra jaitsiko zaio.

Artizarra (Arratsaldearen amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Hura behatzeko kondizioak hobetu egingo dira. Eguzkia baino 1 ordu eta erdi geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta bi ordu baino gehiago geroago hilaren 31n. 47º-ko elongazioa du hilaren 31n, eta hego-mendebaldeko horizontearen gainean 8º-ra dago eguzkia ezkutatu eta ordubetera. 30 handipeneko tresna batekin ikus daiteke haren ilbehera-fasea. 15 h eta 17 h bitarteko igoera zuzena. –20° eta –27° bitarteko deklinazioa. Libran hasiko du hila, eta Escorpiusera eta Ofiucora igaroko da gero. Magnitudea –4,2tik –4,4ra aldatuko zaio. 
Hilaren 8an, Ilgora fin gisa ikus daiteke. Hilaren 16an, Antares Scorpius izarraren ondoan.

Marte (Gauaren bigarren zatian ikusi ahal izango dae) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Eguzkia baino lau ordu eta erdi baino gehiago lehenago aterako da hilaren 1ean, eta ia zazpi ordu lehenago 30ean. Hura behatzeko kondizioak hobetu egingo dira. 9 h eta 11 h bitarteko igoera zuzena. +14 eta +10° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Leon izango da. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 1,9tik 1,7ra.
Hilaren lehen hiru asteetan, Ison kometatik oso hurbil ikusi ahal izango da, 2º-ra (gutxi gorabehera hamar milioi kilometro).
Hilaren 1ean, Ilbeheraren ondoan ikusi ahal izango da. Hilaren 15ean, Leoko Regulus izarraren ondoan.

Jupiter (Gauaren bigarren zatian ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Eguzkia ezkutatu eta 5 ordura agertuko da hilaren 1ean, eta 4 ordu geroago hilaren 31n. Hilaren 12an mendebaldeko kuadraturan egongo da, eta Geminin ikusi ahal izango da, gure meridianotik 60º-ra baino gehiagora, eguzkia irten baino pixka bat lehenago. 7 h-ko igoera zuzena. 22º-ko deklinazioa. Hil osoan Geminin izango da. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, –2,2tik –2,4ra.

Saturno (Ezingo da ikusi hilaren 190etik aurrera) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Amaitzen ari da hura ikusteko aldia. 14 h-ko igoera zuzena. –13º-ko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 0,6tik 0,5era. 

Urano (Gauaren zatirik handienean ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Oposizioan hilaren 3an (hurrengoa 2015eko urriaren 7an izango da). Arratsaldearen erdian aterako da, eta, egunsentian, hego-mendebaldeko horizontetik 30º-ra egongo da. Ikusi ahal izateko, zeruak garbi eta argi-poluziorik gabe egon behar du. 0 h-ko igoera zuzena. +3º-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,7ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (Gauaren osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Bere erretrogradazio-begiztan aurrera jarraituko du. Teleskopio on baten laguntzaz eta haren posizioa ezagututa ikusi ahal izango da. 22 h-ko igoera zuzena. –11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 7,8tik 7,9ra.

Urriko Beste Efemeride Batzuk

(Hilaren 27ra arte, gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko. Gero ordu bakarra gehitu)

Eguna

Behaketa
01 Asteartea. Eguerdian, 2.456.567. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloak, 19 urteko ilargi-zikloak eta erromatar zergen 15 urteko zikloak, “erromatar indikzio” deiturikoak.
Egunak 11 ordu eta 43 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 10 ordu eta 18 minutukoa hilaren 31n.
05 09:05ean, Eguzkitik unitate astronomiko batera pasatuko da Lurra: 149.597.870,691 km edo 8,316746 argi-minutu.
08 Draconida edo Giacobinida izeneko izar iheskorren maximoa; urriaren 6tik 10era egongo dira aktibo. 21P Giacobini-Ziner kometari lotuta daude (6,62 urteko periodoa du kometa horrek).
10 Hegoaldeko Taurida izeneko izar iheskorren maximoa; irailaren 10etik azaroaren 20ra egongo dira aktibo. 2P Encke kometari lotuta daude (3,3 urteko periodoa du kometa horrek).
21 Orionida izeneko izar iheskorren maximoa; urriaren 2tik azaroaren 7ra egongo dira aktibo. 1P Halley Kometari lotuta daude, maiatzeko Eta Akuaridak bezala. Bi puntu horietan, Lurraren ibilbidea eta kometarena gurutzatu egiten dira.
23 Astrologiaren arabera, Eguzkia Scorpius sartuko da (210°).
27 Europar Batasunean, ordu-aldaketa. Urriko azken igandean, goizeko hiruretan, ordubetez atzeratu behar dira ordulariak.
31 06:42an, Eguzkia Libra konstelazioan sartuko da itxuraz (218,03º).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net