2014ko urria

Behatzeko Proposamenak

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Udako ordutegian, gehitu 2 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko. Urriko azken igandetik aurrera (hilaren 26a), ordubete bakarrik gehitu

Behi hutsez

  • Hilaren 2an, 7:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 9an, 16an, 23an eta 31n izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 2an, 14:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3tik hurbil dago haren magnitudea. Hilaren 5ean, 8an, 11n, 14an, 16an, 19an, 22an, 25ean, 28an eta 31n izango dira beste minimoak. Izar aldakor gisa identifikatutako lehen izarretako bat izan zen Algol. Lehena Balearen konstelazioko Mira izan zen.

  • Hilaren 3an, 21:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an, 14an, 20an, 25ean eta 30ean izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 22a eta hurrengo hamabostak une egokiak dira argi zodiakala ikusten saiatzeko ekialde ipar-ekialde horizontean, egunsentia baino lehentxeago.

Teleskopioarekin

  • Ilargiaren librazioak aprobetxatuz, adierazten diren kraterrak ikusi ahal izango dira.
    Hilaren 19an, 18:30ean, C/2013 A1 Siding Spring kometa Martetik 140.000 km baino gehiagora pasatuko da. Ez dago talka-arriskurik, baina kalteak eragin diezaieke gaur egun planetaren orbitan dabiltzan zundei: Mars Express (ESA), Mars Odyssey (NASA), Mars Reconnaissance Orbiter (NASA), MAVEN (NASA) eta Mars Orbiter Mission (India).

Ilargia Urrian
  Eguna Ordua Behaketa
01 19:33 Ilgora.
Gutxieneko librazioa latitudean (b = 6,7°). Moretus kraterrari behatzeko une egokia.
06 09:34 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena: 4362.478 km; aurreko apogeoan baino 43.387 gutxiago).
08 10:51 Ehiztarien edo nekazarien Ilbetea; izan ere, lanaldia luza dezakete horiek badakitelako etxerakoan, gaueko lehen orduetan, oraindik argi egongo dela.
17:46

beheranzko nodotik pasatuko da. Ilbetea izan eta handik denbora gutxira pasatuko denez, ilargi-eklipse osoa gertatuko da; baina ordua dela-eta ez da ikusiko gure latitudean. (eklipsearen ordutegia: 8:15etik 13:33ra. Ordu horietan guk ez dugu ikusten Ilargia).

11 16:02 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Pleiadeekin, 7,6º-ra.
12 Librazioa longitudean (l = 6,5º). Atlas eta Herkules kraterrei behatzeko une egokia da.
09:59 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Aldebaran izarrarekin, 1,4º-ra.
15 19:13 Ilbehera.
16 Gehieneko librazioa latitudean (b = 6,9º). Recti mendiei eta Tenerife kraterrari behatzeko une egokia da.
18 00:05 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,2º-ra.
06:14

Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena da: 404.889 km; aurreko perigeoan baino 42.411 km gehiago).

23:12 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulus izarrarekin, 4,5º-ra.
23 00:44

Goranzko nodotik pasatuko da

21:57 Ilberria. Ilberria izan eta handik denbora gutxira pasatuko denez nodotik, eguzki-eklipse partziala gertatukoa, 0,811 magnitudekoa (Ilargiak Eguzkiaren diametroaren % 81 ezkutatuko du). Ez da ikusiko gure latitudean.
25 15:43

Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin. Ilargiak Saturno ezkutatuko du. Europako hego-mendebaldean ikusiko da.

  28 12:54 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 6,5º-ra.
  29 Gutxieneko librazioa latitudean (b = 6,8°). Meton kraterrari behatzeko une egokia.
31 02:49 Ilgora.
PLANETAK URRIAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da, soilik hilaren 23tik aurrera); orbita-abiadura: 172.440 km/h.

Behe-konjuntzioan izango da hilaren 16an, eta soilik hilaren 23tik aurrera ikusiko da ekialde hego-ekialdeko horizontean. Goizean behatzeko aldi on bat hasten da. 14 h eta 13 h bitarteko igoera zuzena. -15 eta -05° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudea +0,5etik +2,8ra jaitsiko zaio lehendabizi, eta gero -0,3ra handitu.

Artizarra (Egunsentia baino lehentxeago ikusi ahal izango da hilaren 15etik aurrera); orbita-abiadura: 126.000 km/h.

Goi-konjuntzioan izango da hilaren 25ean. Azken bederatzi hilabete eta erdietan goizean agertu ondoren zeruan, datorren hilaren amaieran arratsaldean agertuko da. 12 h eta 14 h bitarteko igoera zuzena. 00 eta -13° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. -3,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Marte (Gauaren hasiera-hasieran bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h.

Ekliptika gorago izango da, eta errazago ikusiko da. Eguzkia baino 2 ordu eta 40 minutu geroago sartuko da hilaren 1ean (20:30 inguruan), eta Eguzkia baino 3 ordu geroago hilaren 31n. 17 h eta 18 h bitarteko igoera zuzena. -24 eta -25º bitarteko deklinazioa. Ofiucon hasiko du hila, eta Sagitarion amaituko du. Magnitudea 0,9tik 1,1era jaitsiko zaio.
Hilaren 28an, Ilgoraren ondoan ikus daiteke.

Jupiter (Gauaren bigarren zatian ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Eguzkia baino 4 ordu eta erdi lehenago (01:30) agertuko da hilaren 1ean, eta 6 ordu eta 30 minutu lehenago hilaren 31n, ekialde ipar-ekialdeko horizontean. 9 h-ko igoera zuzena. +16 eta +15° bitarteko deklinazioa. Cancerren hasiko du hila, eta Leora igaroko da gero. Magnitudea -1,9tik -2,1era aldatuko zaio.

Saturno (gauaren hasieran bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Eguzkia baino ia bi ordu geroago sartuko da hilaren 1ean (19:40 inguruan), eta Eguzkia baino ia ordubete geroago hilaren 31n. Behatzeko garaia amaituko da; abenduan hasiko da agertzen berriro ere egunsentia baino lehen. 15 h-ko igoera zuzena. -16 eta -17° bitarteko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 0,6tik 0,5era.
Hilaren 25ean, 16:22tik 17:14ra bitartean, Ilargiak Saturno ezkutatuko du. Eguzkitik hurbil izateagatik eta orduagatik, ia ezinezkoa da gure lurraldetik ikustea.

Urano (Gauaren hasieran aterako da); orbita-abiadura: 24.480 km/h

Teorian, begi hutsez ikus daiteke. Oposizioan hilaren 7an. 1 h-ko igoera zuzena. +05º06’ eta +04º44’ bitarteko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,7ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (ia gau osoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h.

Teleskopio on bat behar da behatzeko. Erretrogradazio-mugimenduan jarraitzen du. 22 h-ko igoera zuzena. -10º-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, 7,8tik 7,9ra.

Urriko Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
01 Astelehena. Eguerdian, 2.456.932. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 11 ordu eta 44 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 11 ordukoa, hilaren 31n.
21 Aurten, bigarren aldiz, 1P Halley kometak (76 urteko periodoa du) utzitako hauts-lorratza zeharkatuko du Lurrak; 1986an izan zen haren azken iragaitea. Orionida izeneko izar iheskorrak sortuko dira; erradiantea Orion konstelazioan izateagatik hartzen dute izen hori. (Udaberrian, Eta Akuarida izenekoak izan genituen).
23 Astrologiaren arabera, Eguzkia Scorpiusen sartuko da (210°).
25 1436. urtea hasiko da Hegira egutegi musulmanean.
26 Hilaren 25etik 26ra bitarteko gauean, Europan, ordubete atzeratuko dira erlojuak, neguko ordutegira egokitzeko.
31 12:45ean, Eguzkia Libra konstelazioan sartuko da itxuraz (218,01º).

Informazio honetako kopia bat nahi badu zu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net