2017ko urria

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira, gehitu 2 ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1an, 19:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an, 7an, 10an, 13an, 16an, 19an, 21an, 24an, 27an eta 30an izango dira.
  • Hilaren 2an, 07:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an, 13an, 18an, 23an eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 4an, 07:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 11an, 18an eta 25an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 18tik aurrera, hamabost egunen zehar, Zodiakoaren argia ikusi ahal izango dugu ekialdeko zeruertz gainean, egunsentia etorri baino lehen. Planeta desberdinen artean orbitatzen ari diren hauts izpi mikroskopihoetan argiaren islatzeak sortuta. Virgo, Leo eta Cancer konstelazioak gurutzatuko ditu.

Prismatikoarekin eta Teleskopioarekin

  • Hilaren 8an, ilargia librazio maximoan aurkitzen denez latitudean, krisiaren itsasoa ikusi ahal izango da, Ilargiaren mendebaldeko muturrean.
Ilargia Urrian
  Eguna Ordua Behaketa
  02 02:04 Beheranzko nodotik pasatuko da.
03 12:45 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 0,7ºra.
05 18:40 Ilbetea.
06 18:58 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4ºra
08 Librazio maximoa latitudean (b = 6,6º).
09 01:58 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,2ºra.
05:55 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 366.855 Km (aurreko apogeoan baino 37.493 km gutxiago).
18:22 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,6ºra.
12 12:25 Ilbehera.
14 22:10 Goranzko nodotik pasatuko da.
15 11:26 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 0,2ºra.
17 11:27 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 1,7ºra.
18 01:57 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 1,9ºra.
19 19:12 Ilberria.
23 07:52 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 9,4ºra.
24 11:55 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,3ºra.
25 02:26 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.154 Km. (aurreko perigeoan baino 38.299 km gehiago).
27 22:22 Ilgora.
29 06:41 Beheranzko nodotik pasatuko da.
30 21:32 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 0,8ºra.

PLANETAK URRIAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilabete honetan ezingo dugu ikusi) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Goi konjuntzioan hilaren 8an, azaroaren erdialderarte ezin izango dugu ikusi. Igoera zuzena 12h eta 15h artean, deklinazioa 0º eta -19º bitarte. Hilabetearen gehingoa Virgon emango du, amaieran Librara pasako da. Magnitudea -1,4tik -0,5ra jaitsiko da.

Artizarra (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Eguzkiaruntz gerturatzen ari da itxuraz. Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia atera baino bi ordu lehenago hilaren 1an, eta ordu t’erdi lehenago 31an, 12º altxatuko da. Igoera zuzena 11h eta 13h artean, deklinazioa 7º eta -6º bitarte. Hilabetea Leon hasi eta Virgora pasako da. Magnitudea -4,0an mantenduko da.

Marte (Gauaren amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Eguzkia tera baino bi ordu lehenago azalduko da hilaren 1an, eta hiru ordu lehenago 31an. Artizarretik gertu arkiyuko dugu. Igoera zuzena 11h eta 12h artean, deklinazioa 6º eta 0º bitarte. Hilabetea Leon hasiko du eta Virgora pasako da. Magnitudea 2,1an mantenduko da.

Jupiter (Hilabete honetan ezingo dugu ikusi) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Eguzkiarekin konjuntzioan hilaren 26an, Azaroaren erdialderarte ezingo dugu ikusi. Igoera zuzena 14h, deklinazioa -10º eta -12º artean. Hilabete guztia Virgon emango du. Magnitudea -1,7an mantenduko da.

Saturno (Gau hasieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Hilaren hasieran 15ºra iritsiko da, baina hilaren amaierako 7º besterik ez da igoko.
Aurtengo behaketarako aukerak amaituz doaz. Igoera zuzena 17h, deklinazioa -22º. Hilabetea Ofiucon emango du. Magnitudea 0,5tik 0,6ra jaitsiko da.
Hilaren 01an 22:11tan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 09an 22:37tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 17an 22:12tan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 25an 22:55tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Gauaren amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Oposizioan hilaren 19an, eguzkia sartu eta hiru ordura ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik 35ºra aurkituko dugu. Egoera atmosferiko egokiarekin begi hutsez ikus daiteke. Ez Piscis konstelazioko Omicron izarrarekin nahastu, 4,3 magnitudekoa eta Uranotik 2º ekialdera aurkitzen dena. Igoera zuzena 1h 40m, deklinazioa 10º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,7an mantenduko da.

Neptuno (Gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Gauaren hasieran meridianoan aurkituko dugu, hegoaldeko zeruertzetik 35ºra. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -8º. Hilabete guztia Acuarion emango du. Magnitudea 7,8tik 7,9ra jaitsiko da.

Urriko Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
1 Iigandea, eguerdian, 2.458.028. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 11 ordu eta 44 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 10 ordu eta 19 minutukoa hilaren 31an.
8 Lurrak, Eguzkiaren inguruan egingo duen ibilbidean 6,662 urte periodoko 21P Giacobini-Zinner kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du, Draconidas izeneko izar iheskorrak sortuz
18 Lurrak, Eguzkiaren inguruan egingo duen ibilbidean 6,32 urte periodoko C/1964 N1 Ikeya kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du, Epsilon Geminida izeneko izar iheskorrak sortuz.
21 Lurrak bigarren aldiz aurten (lehena, apirilaren 30ko acuaridak izan ziren), Eguzkiaren inguruan egingo duen ibilbidean 76 urte periodoko 1P/ Halley kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du, Orionida izeneko izar iheskorrak sortuz.
23 Astrologiaren arabera, eguzkia Eskorpio konstelazioan sartuko da (210º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
29 Urriko azken igandea, UEko herrialde guztiak udako ordutegitik, neguko ordutegira pasako dira, ordu bat atzeratuz.
31 07:02tan, eguzkia itxuraz Libra konstelazioan sartuko da (218,05º).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net