2018ko urria

(Ordu guztiak denbora unibertsalean. 27 arte bi ordu gehitu ofiziala kalkulatzeko, 27tik Aurrera ordu bakarra)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 05:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an, 12an, 18an, 23an eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 3an, 20:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 6an, 9an, 12an, 15an, 18an, 19an, 21an, 23an, 26an eta 29an izango dira.
  • Hilaren 5an, 02:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 13an, 19an eta 26an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 8tik 22ra, zodiakoaren argia ikus daiteke argitu baino lehen ekialdeko zeruertz gainean, Leo eta Cancer gurutzatzen ditu, Esnebidea seinalatuz

Prismatikoarekin edo teleskopioarekin

  • Mapa baten laguntzaz, ilargiaren Terminadoretik gertu dauden akzidenteak ikusteko aukera.
Ilargia Urrian (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)
  Día Hora Observación
02 09:45 Ilbehera.
04 03:09 Goranzko nodotik pasatuko da.
05 22:27 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 366.392 km (aurreko apogeoan baino 38.484 km gutxiago).
23:27 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 1,8ºra.
09 03:47 Ilberria.
11 23:13 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4ºra.
12

Librazio maximoa longitudean (l=6,1º). Terminadoretik gertu dauden akzidenteak ikusteko aukera aproposa. Krisiaren itsasotik mendebaldera.

13 04:38 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 8,6ºra.
15 02:40 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 1,8ºra.
16 18:02 Ilgora.
17 12:04 Beheranzko nodotik pasatuko da.
19:16 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.227 km (aurreko perigeoan baino 37.835 km gehiago).
18 11:50 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 1,9ºra.
24 Llibrazio minimoa longitudean (l= -4,8º). Ilberria ez da ilargiaren akzidente geofrakioak ikusteko egoera ona.
24 16:45 Ilbetea.
25 Librazio maximoa latitudean (l=6,6º).
26 19:56 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Pleyadeekin, 8,5ºra.
27 13:07 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 1,6ºra.
30 15:34 Konjuntzio geozentrikoan Geminiseko Pollux izarrarekin, 7,3ºra.
31 03:46 Goranzko nodotik pasatuko da.
16:40 Ilbehera.
20:23 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 370.204 km (aurreko apogeoan baino 34.023 km gutxiago).
PLANETAK URRIAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren amaierarte ikusteko oso zaila) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Ekliptikaren inklinazioak arratsaldeko zeruan, gainerako hilabetean behaketa eragotziko du. Igoera zuzena 13h 03m eta deklinazioa -6º17’ hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena 15h42m eta deklinazioa -22º14’. Hilabetea Virgon hasi eta Libra amaituko du. Magnitudea -0,9tik -0,1ra jetsiko da.

Artizarra (Europatik zaila izango dugu ikusteko hilabete honetan) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Ekliptikaren hegoalderuntz dago, eta lerro honen inklinazio handia dela eta, behaketa zaildu egingo da. Honjuntzioan hilaren 26an, egunsentiko zerutan azalduko da berriro, baina eguzkia baino minutu batzuk lehenago, ondorioz prismatiko edo teleskopioaren laguntza beharko dugu bere gorakor forma ikusi ahal izateko. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 14h 23m eta deklinazioa -21º32’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 13h 47m eta deklinazioa -17º04’. Hilabetea Libran hasi eta Virgon amaituko du. Magnitudea -4,6tik -3,9ra pasako da.

Marte (Gauaren lehen erdialdean ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Meridianotik pasatzean altuera irabaziko du, eta nahiz eta disdira galtzen doan, gueko zeruko punturik disdiratsuena izaten jarraitzen du.. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 20h 37m eta deklinazioa -22º32’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 21h 33m eta deklinazioa -17º04’. Capricornion emango du hilabete osoa. Magnitudea -1,5tik -0,9ra pasako da.

Jupiter (Gauaren hasieran ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Arratsalde amaieran azalduko da, hego-mendebaldeko zeruertzetik 6ºra eguzkia jarri eta ordu betera hilaren 1an. Behaketa zailduz joango da hilaren amaieran, behaketarako denboraldia amaitzear dago. Koordenatuak, hilaren 1an Igoera zuzena 15h 19m eta deklinazioa -17º33’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 15h 43m eta deklinazioa -19º01’. Hilabete osoa Libran emango du. Magnitudea apur bat jetsiko da -1,8tik -1,7ra.

Saturno (Gauaren lehen erdialdean ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Hilaren hasieran eguzkia sartu eta 4 ordura eskutatuko da hilaren hasieran, eta 3 ordu beranduago amaieran.Altura murriztu egingo da eta behaketarako aukera galtzen goaz. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 18h 14m eta deklinazioa -22º45’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 18h 20m eta deklinazioa -22º46’. Sagitarion emango du hilabete osoa. Magnitudea 0,5tik 0,6ra jetsiko da.
Hilaren 15an ilgoraren ondoan aurkituko dugu.
Hilaren 04an 04:36an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 12an 05:36an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 20an 04:23an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 28an 05:39an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Gau osoan zehar ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Oposizioan hilaren 24an. Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da Eguzkia sartu eta 3 ordura. Argi kutsaduratik libre dauden eta orientazio egokian aurkitzen diren lekuetatik, begi hutsez ikus daiteke, Teleskopioarekin, tonu urdina antzeman diezaiokegu. Igoera zuzena 2h, deklinazioa 11º. Hilabete guztia Ariesen emango du. Magnitudea 5,7an mantenduko da.

Neptuno (Gau osoan zehar ikusiko dugu) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Hegoaldeko zeruertzetik 35ºra aurkituko dugo gauaren hasieran. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -7º. Hilabete osoa Acuarion emango du. Magnitudea 7,8tik 7,9ra pasako da.

Urriko Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
01 Hilaren 1ean, astelehena, eguerdian, 2.458.393 egun juliotarra hasiko da.
Egunak 11 ordu eta 44 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 10 ordu eta 19 minutukoa hilaren 31an.
Hilaren 5an, 15:50an, lurra eta eguzkiaren arteko distantzia unitate astronomiko bat izango da zehazki, UA (unitate  astronomiko) bat 149.597.870,691 km edo 8,316.746 argi munutu dira.
Hilaren 8tik 9ra doan gauean, Lurrak, 6,54 urte periodoko 21P Giacobini-Zinner kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du. Hilaren 6tik 10 bitarte, hauts izpi hauek atmosferan sartzean sortutako igurtziak, hauek berotu eta Draconidas izeneko izar iheskorrak sortuko ditu. Ilberriaren gertutasunak, behaketarako egoera egokia sortuko du.
Hilaren 10 eta 20 bitarte, Lurrak, 3,3 urte periodoko 2P Encke kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du, Tauridas sur izeneko izar iheskorrak sortuaz, hauen erradiatzaile puntua, Hyadesen mendebaldera aurkitzen.
Hilaren 2 eta azaroaren 7 artean, lurrak 76 urte periodoko Halley kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du bigarren aldiz aurten. Orionidas izeneko izar iheskorrak sortuz. Udazkeneko Orionidak, udaberriko Eta Acuaridasen baliokideak dira.
23 Astrologiaren arabera, eguzkia Escorpio konstelazioan sartuko da (210º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak
28 Urriko azken igandea, Europear komunitateko herriek ordua neguko ordutegira aldatzen dute. Gaueko hirutan erlojua ordu bat atzeratuko dugu.
31 12:20tan, eguzkia itxuraz Libra konstelazioan sartuko da (218,05º).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net