2019 Urria

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Bi ordu gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 2an, 02:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an, 12an, 18an, 23an, eta 28an izango dira beste maximoak.

- Hilaren 2an, 23:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 5an 20:00tan, 8an 17:00tan, 11an 14:00tan, 14an 10:00tan, 17an 07:00tan, 20an 04:00tan, 23an 01:00tan, 25an 22:00tan, 28an 18:00tan eta 31an 15:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 6an, 07:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 13an, 20an, eta 27an izango dira beste maximoak.

- Hilaren 26tik eta 15 egunez zodiakoaren argia ikusi dezakegu egunsenti aurretik, ekialdeko zeruertz gainean, Virgo, Leo eta Cancer zeharkatzen.

  • Prismatiko edo eta teleskopioarekin:

-Hilaren 9an, 18:00tan, Io, Europa, Ganimedes eta Calisto.sateliteak ikusi al izango dira berezko ordenean lerrokatuta Jupiterren ekialdera.

-Hilaren 21an, 18:00tan berriro ere, berezko ordenean aurkituko ditugu baina orain mendebaldera.

ILARGIA URRIAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

03 05:19tan, konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 7,3ºra.

03 20:41tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,9ºra.

04 librazio maximoa longitudean (l = 7,9º).

05 16:47tan, Ilgora.

05 18:49tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

05 20:40tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,3ºra.

10 18:29tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.899 km. (aurreko perigeoan baino 48.097 km gehiago).

11 01:34tan, konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 3,4ºra.

13 librazio maximoa latitudean (b= 6,6º).

13 21:08tan, Ilbetea.

15 02:29tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,1ºra.

17 21:35tan, konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 2,8ºra.

20 librazio minimoa longitudean (l= -6,1º).

20 07:28tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

21 12:39tan, Ilbehera.

23 19:39tan, konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3,3ºra.

26 librazio minimoa latitudean (b = -6,5º).

26 10:39tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 361.311 km (aurreko apogeoan baino 44.588 km gutxiago).

26 19:48tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 4,2ºra.

28 03:38tan, Ilberria.

29 15:14tan, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 3,8ºra.

29 17:34tan, konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 6,4ºra.

30 15:10tan, konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 7,1ºra.

31 14:30tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,3ºra.

PLANETAK URRIAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (arratsalde amaieran zailtasunez ikusio dugu) batezbesteko orbita-abiadura 172.440 Km/h

Ekliptikaren planotik behera aurkitzen da, eta zailtasunez ikusiko dugu. Igoera zuzena 13h 43m eta deklinazioa 11º55’ hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena 15h 38m eta deklinazioa -22º25’.

Virgon hasi eta Librara pasako da. Magnitudea -0,2tik 0,5ra jetsiko da.

Artizarra (arratsalde amaieran zailtasunez ikusio dugu) batezbesteko orbita-abiadura 126.000 Km/h

Ekliptikaren inklinazioa dela eta, mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzetik gertuegi mantentzen du. Zailtasunez ikusiko dugu. Hilaren 1an Igoera zuzena 13h 16m eta deklinazioa -7º00’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 15h 40m eta deklinazioa -19º50’. Virgon hasi eta Librara pasako da. Magnitudea -3,9an mantenduko da.

Marte (Gauaren amaieran aurkituko dugu 10tik aurrera) batezbesteko orbita-abiadura 86.760 Km/h

Ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia atera baino ordu bat lehenago, magnitude ahularekin eta hilaren 10tik aurrera. Hilaren 1an Igoera zuzena 11h 53m eta deklinazioa 1º50’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 13h 04m eta deklinazioa -5º57’. Virgon hilabete osoa. Magnitudea 2,0an mantenduko da.

Jupiter (gauaren hasieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 47.160 Km/h

Arratsalde amaieran azalduko da hegoalde hego-mendebaldeko zeruertz gainean. Eguzkia jarri eta hiru ordu beranduago ezkutatuko da hilaren 1an, eta bi ordu t’erdi beranduago 31an. Behaketarako baldintza egokien denbora pasa da. Hilaren 1an Igoera zuzena 17h 08m eta deklinazioa -22º38’. Ofiucon hilabete osoa. Magnitudea murriztuz joango da, -2,0tik -1,9ra.

Saturno (Gaueko lehen erdialdean ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 34.560 Km/h Mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzik irtengo da arratsaldearen amaieran. Koadraturan hilaren 7an. Gauaren hasieran behaketarako egoera onean aurkitzen da oraindik. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 00m eta deklinazioa -22º33’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea 0,5tik 0,6ra jetsiko da.

Hilaren 06an 11:03an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 14an 12:31an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Hilaren 22an 10:33an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 30an 12:17an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera

Urano (Gau osoan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 24.480 Km/h

Oposizioan hilaren 28an. Arratsaldearen amaieran azalduko da ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik, eta gure meridianoa zeharkatuko du 59ºra gauaren bigarren erdialdean. Kokagunea ezagututa eta argi kutsaduratik libre dagoen nonbaitetik, begi hutsez ikusi dezakegu. Erretrogradazio kiribilan jarraitzen du, eta hórrela jarraituko du 2020ko urtarrila arte. Igoera zuzena 2h 13m, deklinazioa 12º50’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen emango du. Magnitudea 5,7an manteduko da.

Neptuno ( Ia gau osoan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 19.440 Km/h

Gauerdian, teleskopio baten laguntzaz, gure meridianotik 40ºra aurkituko dugu hegoaldeko zeruertz gainean. Bere erretrogradazio kiribila motela jarraitzen du. Igoera zuzena 23h12m, deklinazioa -6º19’m hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 7,8an mantenduko da.

URRIKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, asteartea, eguerdian, 2.458.758. egun juliotarra hasiko da.

- Egunak 11 ordu eta 45 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 10 ordu eta 20 minutukoa hilaren 31an.

- Hilaren5an, 21:52tan, lurra eguzkitik zehazki UA batera aurkituko da.

- Hilaren 9an, lurrak 6,62 urte periodoko “Giacobini-Zinner” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du. Hauts partikula hauek atmosferan sartzean sortutako igurtzimenduak, Drakonida izeneko izar iheskorrak sortuko ditu. Hilaren 6tik 10 arte aktibo. Ilargi ia beteak behaketa oztopatuko du.

- Hilaren 18an, lurrak 6,32 urte periodoko “C/1964 N1 Ikeya” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du. Hauts partikula hauek atmosferan sartzean sortutako igurtzimenduak, Epsilon Geminida izeneko izar iheskorrak sortuko ditu. Hilaren 14tik 27 arte aktibo.

- Hilaren 21an, lurrak 76 urte periodoko “Halley” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du. Hauts partikula hauek atmosferan sartzean sortutako igurtzimenduak, Orionida izeneko izar iheskorrak sortuko ditu. Hilaren 2tik azaroaren 7 arte aktibo.Lurrak maiatzaren 6an gurutzatutako lorratz Berbera da, Eta Acuaridak sortu zituena.

- Hilaren 23an, astrologiaren arabera, eguzkia Escorpio konstelazioan sartuko da (210º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

- Hilaren 27an, Urriko azken igandea, Europar batasuna osatzen dueten estatuek neguko ordutegia egokituko dute. Gueko 3:00tan, ordu bat atzeratu beharko da.

- Hilaren 31an, 18:30tan, eguzkia itxuraz Libra konstelazioan sartuko da (218º).

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net