2020ko urria

2020KO URRIKO EFEMERIDEAK

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Bi ordu gehitu ofiziala kalkulatzeko 24 arte, gero bakarra)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 1an, 00:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 6an 09:00tan, 11an 18:00tan, 17an 03:00tan, 22an 11:00tan eta 27an 19:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 1an, 03:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 3an 23:00tan, 6an 20:00tan, 9an 17:00tan, 12an 14:00tan, 15an 11:00tan, 18an 08:00tan, 21an 04:00tan, 24an 01:00tan, 26an 22:00tan eta 29an 19:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 6an, 08:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. 13an 12:00tan, 20an 16:00tan eta 27an 20:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilare16tik aurrera eta hamabost egunetan zehar, zodiakoaren argia aurkitu dezakegu ekialdeko zeruertz gainean, eguna argitu baino lehentxeago.

  • Prismatiko edo teleskopioarekin:

- Hilaren 14an, goizean, eguzkia eta lau ordura, atmosfera garbi batekin Ilargia eta Artizarra 4ºko tartean. Planeta kokatua dugunean, ilargiaren behekaldean eta eskubiruntz, begi hutsez ikusi daiteke.

- Hilaren 21an, 19;00tan, Ganimedes, Io, Europa eta Calisto ikusi al izango dira orden horretan lerrokatuta Jupiterren mendebaldera.

ILARGIA URRIAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

01 21:05tan, Ilbetea.

03 03:57tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 0,1ºra.

03 17:22tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.321 km. (aurreko perigeoan baino 47.239 km gehiago).

04 10:59tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 3ºra.

06 04:24tan, konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 6ºra

07 00:20tan, konjuntzio geozentrikoan Aldebaran izarrarekin, 4,4ºra

08 00:29tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

10 00:39tan, Ilbehera.

11 librazio minimoa longitudean (l= -7,7º).

13 05:07tan, konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 4,3ºra.

14 02:55tan, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 4ºra.

15 librazio minimoa latitudean (b = -6,6º).

16 19:31tan, Ilberria.

16 23:46tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 356.912 km (aurreko apogeoan baino 49.409 km gutxiago). Ilberriaren gertutasunak denboran, ohizko baino marea biziagoak sortuko ditu; 4,60 metroko diferentzira iritsiko da itsasgora eta itsasbehera artean hilaren 16, 17 eta 18an.

19 21:07tan, konjuntzio geozentrikoan Escorpiko Antares izarrarekin, 5,6ºra.

20 15:53tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

22 17:44tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2ºra.

23 04:35tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,6ºra.

23 13:23tan, Ilgora.

27 librazio maximoa latitudean (b= 6,7º).

27 09:40tan, konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 4ºra.

29 18:33tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 2,7ºra.

30 18:45tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.394 km. (aurreko perigeoan baino 49.482 km gehiago).

31 15:55tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 3ºra.

31 14:49tan, Ilbetea.

 

PLANETAK URRIAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Hilabete honetan ez da ikusiko) batezbesteko orbita-abiadura 172.440 Km/h Ekliptikaren azpian kokatuta, lerro honen inklinazio handiak eta hilaren 25eko behe konjuntzioak, ez dute ikusteko aukerarik sortuko hilabete   osoan. Igoera zuzena 14h 02m eta deklinazioa -15º19’ hilaren 1an, eta

hilaren 31an igoera zuzena 13h 41m eta deklinazioa -9º40’. Virgon hasiko du hila, Librara pasa eta Virgon amaituko du berriro. Magnitudea 0,5tik  3,1ra jetsiko da.

Artizarra (gauaren amaieran ikusgai) batezbesteko orbita-abiadura 126.000 Km/h

Eguzkia baino hiru ordu t’erdi lehenago aterako da, ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetiklaren 1an eta 31ko egun argitzean ekialdeko zeruertzetik 20ºra aurkituko da. Igoera zuzena 9h 59m eta deklinazioa 12º36’ izango da hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena 12h 14m eta deklinazioa 00º10’. Ia hilabete osoa Leon, amaieran Virgora pasako da. Magnitudea -4,1tik -4ra jetsiko da.

Hilaren 3an Leoko Regulo izarraren ondoan aurkituko dugu konjuntzio oso itxian. Planetaren disdirak,  izarra estali dezake eta ikustezin bihurtu.

Hilaren 14ko goizean, ilbeheraren ondoan ikusi ahal izango dugu begi hutsez.

Marte (Gau guztian zehar ikusgai) batezbesteko orbita-abiadura 86.760 Km/h

Hilaren 6an lurrera gerturatzea amaituko du, 62,07 milioi kilometrotara aurkituko denean. Oposizioan hilaren 13an,  Ekialde ipar-ekialdetik irtengo da eguzkia jartzean hilaren 1an, eta eguzkia jarri baino lehentxeago 31an. Erretrogradazio kiribilean jarraitzen du. Gorrixka eta disdiratsua jarraitzen du. Behatzeko momentu egokia. Hilaren 1an Igoera zuzena 01h 37m eta deklinazioa 6º08’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 01h 03m eta deklinazioa 4º43’. Hilabetea osoa Piscisen. Magnitudea  -2,6tik -2,4ra jetsiko da.

Jupiter (gauaren lehen erdialdean ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 47.160 Km/h

Eguzkitik ekialdera koadraturan hilaren 11an. Hegoaldeko zeruertz gainean azalduko da gauaren hasieran, eta mendebalde hego-mendebaldetik ezkutatu gauren erdialdean. Itxuraz Saturnora gerturatzen ari da, eta nahiz eta oraindik behaketarako momentu egokian aurkitu, eremu turbulentoaren gertutasunak eta zeruertzetik gertu dagoen argi kutsadurak, zailtasunak jarriko ditu. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 17m eta deklinazioa -22º42’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea -2,4tik -2,2ra jetsiko da.

Hilaren 22an, Saturno eta ilargiaren ondoan aurkituko da.

Saturno (gauaren lehen erdialdean ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 34.560 Km/h

Eguzkitik ekialdera koadraturan hilaren 18an. Hegoaldeko zeruertzetik agertuko da gauaren hasieran, mendebalde hego-mendebaldetik ezkutatuko da gauaren erdialdean; eguzkia jarri eta 5 ordu t’erdira. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 48m eta deklinazioa -21º26’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea 0,5tik 0,6ra jetsiko da.

Hilaren 22an, Jupiter eta ilargiaren ondoan aurkituko da.

Hilaren 07an 17:23tan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 15an 19:15tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Hilaren 23an 16:35tan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 31an 18:42tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (gauaren hasieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 24.480 Km/h

Ekialdeko zeruertzetik 15ºra azalduko da gauaren hasieran, eta gure meridianotik 61ºra pasako da. Begi hutsez ikusteko magnitudearen mugan aurkitzen da, eta argi kutsaduratik libre eta ilun den nonbaitetik honela ikus genezake. Erretrogradazio kiribilean jarraitzen du, 2021ko urtarrilean amituko dena. Igoera zuzena 2h 29m, deklinazioa 14º14’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen. Magnitudea  5,7an mantenduko da.

Neptuno (gauaren bigarren erdialdean ikusgai) batezbesteko orbita-abiadura 19.440 Km/h

Gure meridianotik 40ºko altuerara azalduko da. Igoera zuzena 23h 20m, deklinazioa -5º29’ hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 7,8an mantenduko da.

 

URRIKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, osteguna, eguerdian 2.459.124. egun juliotarra hasiko da. (José Scaligerrek, aitaren omenean)

- Egunak 11 ordu eta 42 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 10 ordu eta 18 minutu hilaren 31an.

- Hilaren 8an, lurrak 6,54 urte periodoko “Giacobini-Zinner” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du., azken iragatea 2018an izan zen,  Drakonida izeneko izar iheskorrak sortuko ditu.

- Hilaren 11an, lurrak 3,3 urte periodoko “ 2P Encke” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du, hurrengo iragatea 2023an izango da,  Hego Taurida izeneko izar iheskorrak sortuko ditu. Hauetako batzuk  2004TG10 asteroidearenak dira, Encke-ren zati bat izan daitekena.

- Hilaren 21an, lurrak 76 urte periodoko “1P Halley” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du, Orionida izeneko izar iheskorrak sortuko ditu. Maiatzan, lurrak lorratz hau berriz gurutzatzean, Eta Acuarida izar iheskorrak sortuko dira.

- Hilaren 22an, astrologiaren arabera, eguzkia Libra konstelazioan sartuko da (210º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

- Larunbatetik igandera doan hilaren 25ko gauean, Europar batasuneko herriek erlojua ordu bat atzeratuko dute udako ordutegia utziaz, 03:00tan, 02:00tara atzeratu behar dira.

- Hilaren 31an, 00:37tan, eguzkia itxuraz Libra konstelazioan sartuko da (218º).

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net