2011ko iraila

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean, 16:00etan, Perseusko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3ra hurbilduko da haren magnitudea. Hilaren 4an, 7an, 10ean, 13an, 16an, 18an, 21ean, 24an, 27an eta 30ean izango dira beste minimoak.

  • Hilaren 1ean, 13:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 8an, 15ean, 23an eta 30ean izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 2an, 23:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 19an, 24an eta 29an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 15ean eta 16an, gauaren hasieran, ekialdeko horizontearen gainean ikusiko dugu Ilargia ilbeheran, Jupiterretik mendebaldera hilaren 15ean, eta ekialdera 16an.

  • Europan, udaren bukaeratik udazkenaren bukaerara, Lurraren orientazioa lagungarria da ilargialdiaren hasieran argi zodiakala ikusteko. Zenbat eta ilunago egon zerua, orduan eta hobeto ikusiko dugu. Hortaz, abuztuaren amaieran eta irailaren hasieran ikusiko dugu ongien, hilaren 27an baita Ilberria. Argi zodiakalak 10-20º-ko ardatz bat marrazten du horizontean, ekliptikan 40-60º-ko altura hartzen duena (Leoren zati bat, Cancer eta Gemini hartzen ditu). Marte planeta eremu honen barruan ikus daiteke.  

Teleskopiorekin:

  • Hil osoan, Jupiter eta haren lau ilargi galileoarrak ikus daitezke : Io, Europa, Ganimedes eta Calisto.

Ilargia Irailean

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Ordua Behaketa
04 17:40 Ilgora.
05 07:39 Goranzko nodotik pasatuko da.
06 Gehienezko librazioa longitudean (l = 6,61°). Ilargi-linboaren ekialdean, Marginal eta Smyth itsasoak ikusi ahal izango dira.
12 09:27 Ilbetea.
18 16:10 Paso por el Apogeo, mayor distancia a la Tierra: 405.177 km.
Gutxieneko librazioa latitudean (b = –6,53). Ilbetearen hego-ekialdean, Itsaso Australa eta Pontecoulant, Nearch eta Hageclus kraterrak ikus daitezke.
15 07:15 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena, 406.064 km).
16 15:26 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4,6°-ra.
19 19:35 Beheranzko nodotik pasatuko da.
20 13:39 Ilbehera.
22 Gutxieneko librazioa longitudean (l = –7,55º). Baliteke Irisen golkoa eta Laplace eta Heraclide muinoak ere ikustea.
23 06:24 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 4,6º-ra
27 11:98 Ilberria.
28 01:18 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena, 357.566 km). Ilberriarekiko hurbiltasunak marea biziak eragingo ditu.

Planetak Irailean
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Merkurio
(hilaren 20a baino lehen)
Artizarra
(hilaren 25etik aurrera)
Marte
Marte Saturno
(hilaren 10a baino lehen)
Jupiter
Jupiter

Merkurio

Eguzkia baino ordu eta erdi lehenago aterako da hilaren 1ean ekialde ipar-ekialdeko horizontetik. Hilaren 3an izango du mendebaldeko elongaziorik handiena: 18° baino gehiagora. Hilaren erdira arte beha dakioke. Goi-konjuntzioan izango da hilaren 28an. 9 h eta 12 h bitarteko igoera zuzena. +14º eta –2º bitarteko deklinazioa. Leon izango da, eta Virgon sartuko da hila bukatu baino lehen. Magnitudea 0tik –1,5era aldatuko zaio.

Artizarra

Arratsaldeko zeruan agertuko da, baina ia ezinezkoa izango da hilaren bukaera baino lehen ikustea. 11 h eta 13 h bitarteko igoera zuzena. +07° eta –06° bitarteko deklinazioa. Leon hasiko du hila, eta Virgora igaroko da gero. –3,9ko magnitudea izango du.

Marte

Eguzkia baino bost ordu eta erdi lehenago agertuko da hilaren 30ean. Lurrera hurbilduz doa; beraz, gero eta distira handiagoa izango du. 07 h eta 08 h bitarteko igoera zuzena. 22° eta 19° bitarteko deklinazioa. Geminin izango da, eta Cancerrera igaroko da. Magnitudea 1,6tik 1,5era aldatuko zaio.
Hilaren 23an, egunsentia baino lehentxeago, Ilbeheraren ondoan ikusi ahal izango da.

Jupiter

Ekialde ipar-ekialdeko horizontetik aterako da, Eguzkia sartu eta bi ordu geroago hilaren 1ean, eta ordubete geroago hilaren 30en. Oso ondo behatu ahal izango zaio ia gau osoan. Zaleentzako teleskopio txiki batekin ikusi ahal izango dira haren tonu ezberdinetako zerrenda horizontalak: Orban gorria ikusteko, beharrezkoak izango dira behaketa-kondizio optimoak eta 100 mm baino gehiagoko teleskopio bat, baita behatzaile adituentzat ere. 400 mm-tik gorako teleskopioekin, haren koloreak ikusi ahal izango dira. Urteko erretrogradazio-begizta egiten ari da, ekliptikatik mendebalderantz. Aurtengo udazkeneko behaketak kalitate bikainekoak izan daitezke. 02 h-ko igoera zuzena. –13°-ko deklinazioa. Hil osoan Ariesen izango da. –2,8ko magnitudeari eutsiko dio.

Saturno

Ezin izango da ikusi hilaren 10etik aurrera. 13 h-ko igoera zuzena. –04° eta –05° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudea 0,9tik 0,8ra aldatuko zaio.

Urano

Oposizioan izango da hilaren 26an, eta ikusgai egongo da poluziorik gabeko zeruetan. 00 h-ko igoera zuzena. 1°-ko deklinazioa. Piscisen egongo da, eta 5,7ko magnitudea izango du.

Neptuno

Irailean ere ikusi ahal izango dugu teleskopioaren laguntzaz. 22 h-ko igoera zuzena. –12°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 7,8ko magnitudeari eutsiko dio.

Iraileko Beste Efemeride Batzuk

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Osteguna. Eguerdian, 2.455.806. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
01 12:00etan, denboraren ekuazioa zero izango da.
12 Dioklezianoren garaiko 1728. urtea hasiko da (egutegi koptoa).
17 Eguzkia, itxuraz, Virgo konstelazioan sartuko da (174,05°).
23 09:05ean, iraileko ekinozioa. Egunak eta gauak berdin iraungo dute. Ipar hemisferioan, udazkena hasiko da. Gure izarra ekliptikaren eta zeru-ekuatorearen elkargunearen iparraldetik hegoaldera igarotzen denean gertatzen da.
23 Astrologiaren arabera, Eguzkia Libran sartuko da (180°).
29 Juduen garaiko 5772. urtea hasiko da (egutegi judua).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net