2012ko iraila

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez:

  • Hilaren 1ean, 13:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 8an, 15ean, 23an eta 30ean izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 1ean, 21:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an, 12an, 17an, 23an eta 28an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 2an, 17:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbiltzen ari da. Hilaren 5ean, 8an, 11n, 14an, 17an, 19an, 22an, 25ean eta 28an izango dira hileko beste minimoak. Identifikatutako lehen izar aldakorretako bat da, eta haren magnitudea 2,1era hurbiltzen da.

  • Udaren amaieran eta udazkenean, goizez, argi zodiakala (aurora aizuna) ikus daiteke. Irailaren 14tik 27ra, ekialdeko horizontea baino gorago egongo da, egunsentia baino ordubete lehenago.  Leoren burutik, Cancer-era (han ikusten da Venusen argia) eta handik Geminiseraino.  

Prismaticoak erabiliz:

  • Irailaren 7tik 8rako gauean, Ilargiaren (ia Ilbeheran) eta Jupiterren (6º-ra bakarrik) arteko hurbilketa ikus dezakegu. Irailaren 8an, goizean, eguna argitu ondoren, planeta Ilargiaren iparraldeko linbotik 1º-ra egongo da; mendebalde ipar-mendebaldeko horizontetik 15º-ra gutxi gorabehera.

Teleskopiorekin:

  • 100 mm-ko teleskopioarekin, Jupiterren hodei-bandak ikus daitezke. Orban gorri handia ikusteko, 150 mm-ko teleskopioa eta behatzeko kondizio oso onak behar dira.

  • Hilaren 23an, Io eta Europaren itzala ikus daiteke, Jupiterren proiektatuta.  Haien itzalak ikusteko, 100 mm baino diametro handiagoa duen tresna bat behar da, behar bezala doitua, eta zeruan ez da izan behar,ez kutsadurarik, ez turbulentziarik.

Ilargia irailean

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
07 02:08 Beheranzko nodotik pasatuko da.
04:18 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 4,2º-ra.
05:48 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena). 404.303 km. (Perigeoan baino 38.544 gehiago).
08 11:05 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 0,6º-ra.
13:16 Ilbehera.
12 17:09 Konjuuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 3,7º-ra.
16 02:11 Ilberria.
18 05:22 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 0,8º-ra.
14:27 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 5º-ra.
19 02:28 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 365.759 km. (Apogeoan baino 38.544 gutxiago).
20:38 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin 0,2º-ra.
20 12:54 Goranzko nodotik pasatuko da.
22 19:41 Ilgora.
27 Gehienezko librazioa longitudean (l = 5,55º) eta gutxienekoa latitudean (b = -6,62º).
30 03:20 Uztarren Ilbetea. Goizean sartuko da, mendebaldetik, ekialdetik eguzkia irten baino minutu batzuk geroago.
05:28 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin 5º-ra.

Planetak Irailean
Ikusgaiak
Goizez Arratsaldez Gauez
Artizarra Marte Jupiter
Jupiter Saturno

Merkurio

Goi-konjuntzioan izango da hilaren 10ean, eta ezin izango da behatu hilaren amaiera arte, arratsaldeko zeruan. 10 h eta 13 h bitarteko igoera zuzena. 12 eta –8º arteko deklinazioa. Leon hasiko du hila, eta Virgon bukatuko du. Magnitudea –1,6tik –0,6,0ra jaitsiko zaio.

Artizarra

Eguzkia baino hiru ordu eta berrogei minutu lehenago aterako da hil osoan, eta egunsentiko zeruan posizio berean egongo da, ekialde horizontetik 20º-ra. Argi zodiakalaren zentroan. 8 h eta 10 h bitarteko igoera zuzena. 19° eta 13° bitarteko deklinazioa. Geminisen hilaren hasieran; gero, Cancer zeharkatu eta Leon sartuko da. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, –4,2tik –4,1era.

Marte

Eguzkia baino bi ordu geroago sartuko da, ia hil osoan. 14 h eta 15 h bitarteko igoera zuzena. –15º eta –19º bitarteko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. Magnitudea 1,4tik 1,5era jaitsiko zaio.

Jupiter

Eguzkia baino ia zazpi ordu lehenago aterako da hilaren 1ean, eta hura sartu baino hiru ordu geroago hilaren 30ean. Ongi ikus daiteke Taurusen adarren artean. 5 h inguruko igoera zuzena. 22º-ko deklinazioa. Hil osoan Taurusen izango da. Haren magnitudeak gora egingo du pixka bat, –2,4tik –2,6ra.

Saturno

Hilaren 1ean, Eguzkia baino bi ordu eskas geroago sartuko da, eta, hilaren 30ean, ordubete baino gutxiagoko tartea izango da bien artean. Planeta hau ikusteko azken egunak izango ditugu, azarora arte (orduan, goizez ikusiko dugu).  14 h-ko igoera zuzena. –8º eta –9º bitarteko deklinazioa. Virgon izango da hil osoan, izarretik gertu. 0,7ko magnitudea izango du 

Urano

Oposizioan hilaren 29an, gau osoan ikusgai. Kutsatu gabeko zeruarekin, begi hutsez ikusi ahal izango da gauerdian, 45°-ra baino gehiagora hegoaldeko horizontearen gainetik. 0 h-ko igoera zuzena. 2°-ko deklinazioa. Cetusen hasiko du hila, eta Piscisera igaroko da gero. 5,7ko magnitudea izango du.

Neptuno

Tresna egoki batekin behatzeko moduan egongo da. 22 h-ko igoera zuzena. –11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 7,8ko magnitudeari eutsiko dio.

Iraileko beste efemeride batzuk

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Larunbata. Eguerdian, 2.456.172. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
Egunak 13 ordu eta 11 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 11 ordu eta 46 minutukoa hilaren 30ean. Hilaren azken egunean, lehenengoan baino 32 minutu geroago aterako da Eguzkia, eta 53 minutu lehenago ezkutatuko da.
01 12:00etan, denboraren ekuazioa zero izango da.
11 Dioklezianoren garaiko 1729. urtea hasiko da. Egutegi koptoa. Egutegi koptoko lehen egunak bat egiten du egutegi juliotarreko 284. urteko abuztuaren 29arekin.
16 Eguzkia, itxuraz, Virgo konstelazioan sartuko da (174,06°).
17 Egutegi judutarreko 5773. urtearen hasiera. 1. urteko lehen egunean sortu zen mundua erlijio hebrearraren arabera, Kristo aurreko 3760ko urriaren 6an alegia.
22 14:48an, iraileko ekinozioa. Ipar hemisferioan, udazkena hasiko da. Iraileko ekinozioa gertatzen da gure izarra, itxuraz, ekliptikaren eta zeru-ekuatorearen elkargunearen iparraldetik hegoaldera igarotzen denean.
22 Astrologiaren arabera, Eguzkia Libran sartuko da (180°).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net