2017ko iraila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira, gehitu 2 ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 3an, 03:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 6an, 8an, 11an, 14an, 17an, 20an, 23an, 26an eta 28an izango dira.
  • Hilaren 5ean, 11:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 10ean, 16ean, 21ean eta 26an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 5an, 14:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 12an, 19an eta 27an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 19tik aurrera, hamabost egunen zehar, Zodiakoaren argia ikusi ahal izango dugu ekialde ipar-ekialdeko zeruertz gainean, egunsentia etorri baino lehen. Planeta desberdinen artean orbitatzen ari diren hauts izpi mikroskopihoetan argiaren islatzeak sortuta. Leo, Cancer eta Geminis konstelazioak gurutzatuko ditu.
  • Hileko bigarren eta hirugarren asteen zehar, ekialdeko zeruertz gainean,  Artizarra, Merkurio eta Marteren arteko gerturatze bat ikusi ahal izango dugu, Leoko Regulo izarraren inguruan.

Prismatikoarekin eta Teleskopioarekin

  • Hilaren 11an, ilargia librazio maximoan aurkitzen denez latitudean, Peary kraterra ikusi ahal izango da, Ilargiko Ipar poloan aurkitzen dena.
  • Hilaren 16an, egunsentia etorri baino lehenxeago, Marte aurkitu ahal izango dugu Merkurioren ondoan ekialde ipar-ekialdeko zeruertz gainean, eta Artizarraren ondoan hilaren 30an.
Ilargia Irailan
  Eguna Ordua Behaketa
  04 18:40 Beheranzko nodotik pasatuko da.
06 Librazio minimoa longitudean (l= -4,9º).
07:03 Ilbetea.
11 Librazio maximoa latitudean (b = 6,7º).
19:43 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,3ºra.
12 12:28 konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,3ºra.
13 06:25 Ilbehera.
16:06 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 369.860 Km (aurreko apogeoan baino 34.448 km gutxiago).
17 18:28 Goranzko nodotik pasatuko da.
18 00:34 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 0,5ºra.
04:59 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 0,1ºra.
19:48 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 0,1ºra
23:20 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 0ºra.
20 05:30 Ilberria.
22 06:29 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,6ºra
10:27 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 3,5ºra.
26 00:01 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 9,5ºra.
  27 00:15 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,5ºra.
    06:50 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.348 Km. (aurreko perigeoan baino 34.488 km gehiago).
28 02:54 Ilgora.

PLANETAK IRAILAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren7tik Aurrera ikusi daiteke gauaren amaieran) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Goizean behatzeko denboraldi egokian aurkitzen da. Eguzkiarekiko elongazioaren maximoa hilaren 12an izango da (18º). Ekialde ipar-ekialdeko zeruertz gainean aurki dezakegu eguzkia atera baino ordu bat lehenago, begi hutsez ikus daiteke hilaren 25 arte. Igoera zuzena 10h eta 12h artean, deklinazioa 9º, 11º eta 1º bitarte. Hilabetea Leon hasiko du eta amaialdera Virgora pasako da. Magnitudea 3,2,1tik -1,4ra igoko da.

Artizarra (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Hilaren 16an eguzkia atera baino ordu t’erdira azalduko da, ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetik. Merkuriorekiko gertutazunak, disdira haundiagokoa,  Marte aurkitzeko lana erraztuko du. Hilaren 30an, eguzkia baino bi ordu lehenago azalduko da, Artizarretik gertu. Igoera zuzena 10h eta 11h artean, deklinazioa 13º eta 7º bitarte. Hilabete guztia Leon emango du. Magnitudea 2,0 eta 2,1 artean mantenduko da.

Marte (Hilabete honetan ezingo dugu ikusi) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Uztailak 27an eman zen eguzkiarekin konjuntzioarekiko gertutasunak, behaketarako aukerak ezabatzen ditu. Igoera zuzena 9h eta 10h artean, deklinazioa 18º eta 14º bitarte. Hilabetea Cancerren hasiko du, Leon amaitzeko. Magnitudea 1,8 eta 2,0 artean.

Jupiter (Gauaren hasieran bakarrik ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Eguzkia sartu eta ordu t’erdira ezkutatuko da hilaren 1an, eta ordu erdira besterik ez 30an. Behaketa zaila izango da. Igoera zuzena 13h, deklinazioa -8º eta -9º artean. Hilabete guztia Virgon emango du. Magnitudea -1,7an mantenduko da.

Saturno (Gau hasieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Hego-ekialdeko zeruertzetik 20ºra aurki dezakegu gauaren hasieran, eguzkia sartu eta lau ordu t’erdira ezkutatuko da hilaren 1an, eta hiru ordu t’erdi beranduago 30an. Saturno lurretik urrunduz doa, eta honek disdiran ere beherapena Dakar. Igoera zuzena 17h, deklinazioa -22º. Hilabetea Ofiucon emango du. Magnitudea 0,5an mantenduko da..
Hilaren 07an 23:19etan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 15an 22:34etan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 23an 22:44tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Gau amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Arratsalde amaieran atera eta gure meridianotik 57ºra pasako da gauaren bigarren erdialdean. Atmosfera egoera aproposean begi hutsez ikusi dezakegu. Baina ez Omicron izarrarekin nahastu, Piscis konstelazioko 4,3 magnitudeko izarra 1º beherago aurkituko da. Igoera zuzena 1h eta44m, deklinazioa +10º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,7an mantenduko da.

Neptuno (Gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Oposizioan aurkituko da hilaren 5an. Eguzkia sartu ondoren aterako da, eta gauaren erdialderako, hegoaldetik 39ºra aurkituko dugu. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -8º. Hilabete guztia Acuarion emango du. Magnitudea 7,8an mantenduko da.

Iraileko Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
1 Ostirala, eguerdian, 2.457.998. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 13 ordu eta 11 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 11 ordu eta 47 minutukoa hilaren 30an.
Lurrak 2000 urte periodoko “C/1911 N1 Kiess” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du, ondorioz  Alfa Aurigidas izeneko izar iheskorren maximoa sortuaz.
12:00tan, Denboraren ekuazioa nulua da. Denboraren ekuazioa eguzkiaren benetazko denbora (Eguzkiak meridianoa pasatzen duenean) eta eguzkiren batez besteko denbora (Ekuzkiak meridiano gurutzatuko lukeen ordu abiadura konstante izango balitz) artean dagoen diferentzia da. Urtean zehar aldatuz doa, lurraren traslazio abiaduraren aldaketen arabera orbitaren zehar, eta bere errotazio ardatzaren zeihartasunaren arabera.
16 18:53tan, eguzkia itxuraz Virgo konstelazioan sartuko da (174,09º).
20 Eguzkia jarri ondoren, 5.778. urtea hasiko da judutar egutegian. Lehen urtearen lehen eguna, munduaren sormenaren eguna judutar erlijioaren arabera. Hau da, K. a. 3760. Urtearen urriak 6
21 Eguzkia jarri ondoren,  1439. Urtea hasiko da Hegira deritzan egutegi musulmadarrean. 622. Urteko uztailaren 16tik kontutan izanda, Mahoma Meca-tik Medina-ra abiatu zenean.
22 226. urteko lehen mashats-biltze hasiera izango litzateke errepublikar egutegian, 1793. Urteko urriak 24an eratu zena. Eta Gregoriano egutegiagatik aldatuta zen 1809. Urteko urtarrilaren 1an.
20:02an,  eguzkia iparretik hegoaldera pasakoa da ekliptika eta zerutar ekuadorea bidegurutzatzen direnean. Iraileko ekinokzioa da. Udazkenaren hasiera ipar hemisferioan.
Asstrologiaren arabera, eguzkia Libra konstelazioan sartuko da (180º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net