2019ko Iraila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Bi ordu gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

  • Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
  • Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
  • Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

 

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 1an, 10:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an 07:00tan, 7an 04:00tan, 10an 01:00tan, 12an 21:00tan, 15an 18:00tan, 18an 15:00tan, 21an 12:00tan, 24an 09:00tan, 27an 05:00tan eta 30an 02:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 5an, 07:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 10an, 16an, 21an, eta 26an izango dira beste maximoak.

- Hilaren 7an, 14:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 14an, 21an, eta 29an izango dira beste maximoak.

- Hilaren 27tik eta 15 egunez zodiakoaren argia ikusi dezakegu egunsenti aurretik, ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetik, Leo eta Cancer zeharkatzen eta Geminis seinalatzen.

  • Prismatiko edo eta teleskopioarekin:

-Hilaren 15an, 20:00tan, Io, Europa, Ganimedes eta Calisto.sateliteak ikusi al izango dira berezko ordenean lerrokatuta Jupiterren mendebaldera.

- Hilaren 2an, 20:00tan Io eta Ganimedes sateliteak Jupiterren ekialdera lerrokatuta aurkituko dira, Europa eta Calisto mendebaldean daudenean berriz.

 

ILARGIA IRAILEAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

02 librazio minimoa latitudean (b = -6,6º).

02 13:52tan, konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 7,1ºra.

05 21:16tan, konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 7,6ºra.

06 librazio maximoa longitudean (l = 8º).

06 03:10tan, Ilgora.

06 07:20tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,3ºra.

08 13:42tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3ºra.

08 17:35tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

13 13:32tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.377 km. (aurreko perigeoan baino 49.201 km gehiago).

13 20:43tan, konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 3,4ºra.

14 04:33tan, Uztaroaren Ilbetea. Apogeoarekiko gertutasunak eta urrutienetako Apogeoa izateak, itruraz 2019.urteko Ilbeterik txikiena bihurtuko du.

16 librazio maximoa latitudean (b= 6,6º).

17 22:31tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,2ºra.

20 16:02tan, konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 2,6ºra.

22 librazio minimoa longitudean (l= -7,1º).

22 02:41tan, Ilbehera.

23 06:29tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

23 22:13tan, konjuntzio geozentrikoan Geminiseko Pollux izarrarekin, 5,9ºra.

26 10:46tan, konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3,2ºra.

28 02:24tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 357.802 km (aurreko apogeoan baino 48.575 km gutxiago).

28 18:26tan, Ilberria.


PLANETAK IRAILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (hilabete honeta praktikoki ezingo dugu ikusi) batezbesteko orbita-abiadura 172.440 Km/h

Goi konjuntzioan hilaren 4an, hilabte honetan ezingo dugu ikusi. Igoera zuzena 10h 30m eta deklinazioa 11º21’ hilaren 1an, eta hilaren 30an igoera zuzena 13h 31m eta deklinazioa -10º25’. Leon hasi eta Virgora pasako da. Magnitudea -1,6tik -0,2ra pasako da.

Artizarra (Hilabete honetan ezingo dugu ikusi) batezbesteko orbita-abiadura 126.000 Km/h

Nahiz eta eguzkiarekiko elongazioa haundituz doan, ekliptikaren inklinazioak ez du zeruertzetik pasatzen utziko. Hilaren 1an Igoera zuzena 10h 59m eta deklinazioa 8º03’ izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 13h 11m eta deklinazioa -6º30’. Leon hasi eta Virgora pasako da. Magnitudea -3,9an mantenduko da.

Marte (Hilabete honetan ezingo dugu ikusi) batezbesteko orbita-abiadura 86.760 Km/h

Hilaren 2an eguzkiarekin konjuntzioan aurkituko da, hilabte honetan ezingo dugu ikusi eta hórrela jarraituko du Urria arte. Hilaren 1an Igoera zuzena 10h 42m eta deklinazioa 9º24’ izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 11h 51m eta deklinazioa 2º05’. Leon hasi eta Virgora pasako da. Magnitudea 1,8tik 1,9ra jetsiko da.

Jupiter (gaueko hasieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 47.160 Km/h

Arratsalde amaieran azalduko da hegoalde hego-mendebaldeko zeruertzean. Eguzkia jarri eta lau ordu beranduago ezkutatuko da hilaren 1an, eta hiru ordu beranduago 30an. Hilaren 8an ekialdeko koadraturan aurkituko da. Behaketarako baldintzak okertuz doaz pixkanaka turbulentziaren ondorioz. Hilaren 1an Igoera zuzena 16h 54m eta deklinazioa -22º14’. Ofiucon hilabete osoa. Magnitudea murriztuz joango da, -2,2tik -2,1ra.

Saturno (Gaueko lehen erdialdean ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 34.560 Km/h Hegoaldeko zeruertzik irtengo da arratsaldearen amaieran. Eguzkia jarri eta lau ordura ezkutatuko da hilaren 1an, eta hiru ordu beranduago hilaren 30an. Egonkor aurkituko dugu hilaren 18an, erretrogradazio kiribila amaitu eta itxuraz ekialderuntz mugitzen hasiko da izarren artean. Behaketarako egoera onean aurkitzen da oraindik. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 00m eta deklinazioa -22º29’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea 0,4tik 0,5ra jetsiko da.

Hilaren 04an 13:28an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 12an 14:26an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Hilaren 20an 12:01an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 28an 13:13an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera

Urano (Ia gau osoan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 24.480 Km/h

Gauaren hasieran azalduko da, eta gure meridianoa zeharkatuko du zeruertzetik 60ºra gauaren bigarren erdialdean. Kokagunea ezagututa eta argi kutsaduratik libre dagoen nonbaitetik, begi hutsez ikusi genezake. Erretrogradazio kiribilan jarraitzen du, eta hórrela jarraituko du 2020ko urtarrila arte. Igoera zuzena 2h 16m, deklinazioa 13º06’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen emango du. Magnitudea 5,7an manteduko da.

 

Neptuno (Gau osoan zehar ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 19.440 Km/h

Oposizioan hilaren 10an, Ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia jartzean, eta  gauerdian, teleskopio baten laguntzaz, gure meridianoan aurkitu dezakegu hegoaldeko zeruertzetuk 41ºra. Bere erretrogradazio kiribila motela jarraitzen du. Igoera zuzena 23h15m, deklinazioa -6º00’m hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 7,8an mantenduko da.

 

IRAILEKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, igandea, eguerdian, 2.458.728. egun juliotarra hasiko da.

- Egunak 13 ordu eta 13 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 11 ordu eta 48 minutukoa hilaren 30an.

- Hilaren 1an, 12:00tan, denboraren ekuazioa nulua izango da.

- Hilaren 1an, lurrak 2000 urte periodoko “C/1911 N1 Kiess” kometak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du. Hauts partikula hauek atmosferan sartzean sortutako igurtzimenduak, Alfa Aurigida izeneko izar iheskorrak sortuko ditu. Abuztuaren 25tik Irailaren 8 arte aktibo. Uztailaren 30ko ilbetearen gertutasunak behaketa erraztuko du.

- Hilaren 1an, islamiar egutegiko 1441. Urtearen hasiera.

- Hilaren 17an, 07:14tan, eguzkia itxuraz Virgo konstelazioan sartuko da (174,1º).

- Hilaren 23an, 07:50tan, eguzkia iparretik hegoaldera pasako da ekliptika eta lurreko ekuatorearen arteko bidegurutzean. Iraileko ekinokzioa da, udazkena hasten da ipar hemisferioan, eta Udaberria hego hemisferioan.

- Hilaren 23an, astrologiaren arabera, eguzkia Libra konstelazioan sartuko da (180º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

-Hilaren 30an, judutar egutegiko 5780. Urtea hasiko da.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net