2020ko Iraila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Bi ordu gehitu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 2an, 11:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 5an 07:00tan, 8an 04:00tan, 11an 01:00tan, 13an 22:00tan, 16an 19:00tan, 19an 15:00tan, 22an 12:00tan, 25an 09:00tan, eta 28an 06:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 4an, 00:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an 13:00tan, 14an 22:00tan, 20an 07:00tan eta 25an 15:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 7an, 15:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. 14an 19:00tan, 21an 23:00tan eta 29an 03:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilare16tik aurrera eta hamabost egunetan zehar, zodiakoaren argia aurkitu dezakegu ekialde ipar-ekialdeko zeruertz gainean, eguna argitu baino lehentxeago.

  • Prismatiko edo teleskopioarekin:

- Hilaren 6an, eguzkia atera eta ordubetera, atmosfera garbi batekin Marte eta Ilargia oso gertu ikusi ahal izango dira mendebaldeko zeruertz gainean.

- Hilaren 14an, goizean, eguzkia atera eta lau ordura, atmosfera garbi batekin Artizarra eta Ilargia  4º ko tartean ikusi ahal izango dira. Planetaren kokapena ezagututa, ilargiaren azpikaldean eta eskubiruntz, begi hutsez ikus daiteke.

- Hilaren 24 eta 25an. Io, Europa, Ganimedes eta Calisto ikusi al izango dira berezko ordenean lerrokatuta Jupiterren ekialdera.

ILARGIA IRAILAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

02 05:22tan, Ilbetea.

03 librazio maximoa latitudean (b= 6,6º).

06 04:45tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 0,1ºra.

06 06:29tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.607 km. (aurreko perigeoan baino 42.094 km gehiago).

07 05:59tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 3,1ºra.

08 21:48tan, konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 6,2ºra

09 17:34tan, konjuntzio geozentrikoan Aldebaran izarrarekin, 4,2ºra

10 09:26tan, Ilbehera.

10 23:05tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

13 librazio minimoa longitudean (l= -7,2º).

14 06:53tan, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 4,4ºra.

15 18:48tan, konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 4,1ºra.

17 librazio minimoa latitudean (b = -6,5º).

17 11:00tan, Ilberria.

18 13:48tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 359.082 km (aurreko apogeoan baino 46.525 km gutxiago).

19 02:08tan, konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 5,9ºra.

19 09:10tan, konjuntzio geozentrikoan Virgoko Espiga izarrarekin, 6,4ºra.

22 12:30tan, konjuntzio geozentrikoan Escorpiko Antares izarrarekin, 5,8ºra.

23 12:32tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

24 01:55tan, Ilgora.

25 librazio maximoa longitudean (l= 7,1º).

25 07:12tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,6ºra.

25 21:26tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,3ºra.

30 librazio maximoa latitudean (b= 6,6º).

PLANETAK IRAILAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Hilabete honetan ez da ikusiko) batezbesteko orbita-abiadura 172.440 Km/h Mendebaldeko zeruertzeko gertutasunak, praktikan ikusezin bihurtzen du hilabete osoan. Igoera zuzena 11h 30m eta deklinazioa 4º11’ hilaren 1an, eta hilaren 30an igoera zuzena 13h 58m eta deklinazioa -14º52’. Leon hasi eta laster pasako da Virgora. Magnitudea hilabete hasierako -0,7tik 30eko 0,4ra jetsiko da.

Artizarra (gauaren bigarren erdialdean ikusgai) batezbesteko orbita-abiadura 126.000 Km/h

Eguzkia baino hiru ordu t’erdi lehenago aterako da hilabet osoan zehar, ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetik. Hilaren 30ko egunsentian ekialdeko zeruertzetik 20ºra aurkituko da. Teleskopioaren laguntzaz konkordun fasea antzeman dezakegu, hilaren hasieran azalaren %60 betetzen, eta %71 amaieran. Igoera zuzena 7h 42m eta deklinazioa 19º26’ izango da hilaren 1an, eta hilaren 30an igoera zuzena 9h 54m eta deklinazioa 12º56’. Geminisen hasi, Cancertik pasa, eta Leon amaituko du. Magnitudea -4,2tik -4,1ra jetsiko da.

Hilaren 14ko goizean, ilbeheraren ondoan ikusi ahal izango dugu begi hutsez.

Marte (Gauaren bigarren erdialdean ikusgai) batezbesteko orbita-abiadura 86.760 Km/h

Ekialde ipar-ekialdetik irtengo da eguzkia jarri eta bi ordura hilaren 1an, eta eguzkia jarri eta ordubete eskasera 30an. Hilaren 9an, oposiziora iritsi baino hilabete lehenago, erretrogradazio kiribilean sartuko da, 65 egun iraungo duena. Gorrixka eta geroz eta disdiratsuago ikusiko dudu. Hilaren 1an Igoera zuzena 01h 47m eta deklinazioa 6º32’ izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 01h 38m eta deklinazioa 6º12’. Hilabetea osoa Piscisen. Magnitudea  -2,2tik -2,6ra igoko da.

Jupiter (gauaren lehen erdialdean ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 47.160 Km/h

Gau hasieran aterako da hegoalde hego-ekialdetik, gauaren hasieran eta mendebalde hego mendebaldetik ezkutatu gauaren erdialdean. Erretrogradazio kiribilan jarraitzen du, irailaren 13 arte luzatuko dena, orduan berriro ekliptikaren ekialderuntz mugitzen hasiko da, eta honek, abenduaren 21an Jupiterrenkin konjuntzioan aurkitzera eramango du. Behaketarako momentu egokian jarraitzen du. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 15m eta deklinazioa -22º43’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea -2,6tik -2,4ra jetsiko da.

Saturno (gauaren lehen erdialdean ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 34.560 Km/h

Hegoaldeko zeruertz gainean gauaren hasieran, mendebalde hego-mendebaldetik ezkutatuko da gauaren erdialdean. Hilaren 29an egonkor geratuko da, ekliptikaren ekialderuntz ohizko bidea berreskuratzeko ondoren. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 51m eta deklinazioa -21º17’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea 0,3tik 0,5ra jetsiko da.

Hilaren 05an 20:23tan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 13an 21:47tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Hilaren 21an 18:39tan, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 29an 20:16tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (gauaren hasieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 24.480 Km/h

Hego-ekialdetik irtengo da arratsaldearen amaieran, eta meridianotik 60ºko altueran pasako da gauaren bigarren erdialdean. Begi hutsez ikusteko magnitudearen mugan aurkitzen da, eta argi kutsaduratik libre eta ilun den nonbaitetik honela ikus genezake. 2021Ko urtarrilan amaituko duen erretrogradazio kiribilean jarraitzen du.  Igoera zuzena 2h 32m, deklinazioa 14º28’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen. Magnitudea  5,7an mantenduko da.

Neptuno (gauaren bigarren erdialdean ikusgai) batezbesteko orbita-abiadura 19.440 Km/h

Oposizioan hilaren 11an, ekialdetik irtengo da eguzkia jartzerakoan. Meridianotik 40ºko altueran pasako da gauaren bigarren erdialdean. Igoera zuzena 23h 23m, deklinazioa -5º10’ hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 7,8an mantenduko da.

IRAILEKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, asteartea, eguerdian 2.459.094. egun juliotarra hasiko da. (José Scaligerrek, aitaren omenean)

- Egunak 13 ordu eta 10 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 11 ordu eta 45 minutu hilaren 30an.

- Hilaren 16an, 12:09tan, eguzkia itxuraz Virgo konstelazioan sartuko da (174,1º).

- Hilaren 18 eguzkiaren sarreran, judutar egutegiko 5781. urtea hasiko da. K.a. 3760 urteko urriaren 6tik aurrera kontatuta, mundua sortu zen eguna hebrear erlijioaren arabera.

- Hilaren 22an, 13:30tan, eguzkia iparretik hegoaldera pasako da  ekliptika eta zeruko ekuatorearen arteko bidegurutzean. Libra puntua bezela ezagutzen da, baina gaur egun Virgo konstelazioan aurkitzen da. Iraileko ekinokzioa da, udazkena hasten da ipar hemisferioan.

- Hilaren 22an, astrologiaren arabera, eguzkia Libra konstelazioan sartuko da (180º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net