Summerlab Tabakaleran

  • Eguna: 2019/08/08-10
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Tabakalera (Donostia)
Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia sailak eta Tabakalerako Hirikilabsek globo estratosferiko bat eraikitzeko tailerra antolatu dute abuztuaren 8tik 10era.
Altitude handiko globoak (HAB) zientzialariek mundu osoan duela urte asko erabiltzen dituzten instrumentuak dira, besteren artean atmosfera ikertu, zerutik argazkiak hartu edo klima aztertzeko.
Azken urteotan eta kostu baxuko hardwarearen agerpenari eta mundu mailan barreiaturik sortu diren zientzia hiritar ekimen ugariei esker, teknika hauek nahitaezkoa den kuriositatea eta esploratzeko grina duen edozein pertsona edo kolektiboren eskura geratu dira.
Lantegi honetan horrelako misio bat martxan jartzeko beharrezkoak diren ezagutza eta materialak errepasatuko ditugu, irrati bidezko jarraipena eta lokalizazio sistemetatik abiatuta, jaurtiketaren inguruko legedia eta ezaugarri fisikoak, edo hegaldiaren ibilbideari dagozkion kalkulu eta parametroak ezagutzera.
Lantegiaren emaitza bezala EKI-1 misio globoaren jaurtiketa egingo da Abuztuaren 10-ean, eguraldiak hala ahalbideretzen badu behintzat. EK1- sonda Hirikilabsen Aranzadi elkartearen kolaborazioarekin batera lanean diharduen Astronomia hiritar lantaldearen proiektu bat da.
Globoa 35km-ko altuera hartuko luke eta tenperatura, presioa eta radiazio kosmikoa neurtzeko sensoreak jarriko zaizkio.
EKI1 misioa radiofrekuentzia bidez trasmitituko da APRS erabiliaz (“www.aprs.fi ) eta LoRa momentuko trasmisio digitala erabiliko da baita ere (Hirikilabseko twitterean ikusi ahal izango da).
Honez gain, globoak dituen sensore ezberdinek kalitate altuko irudiak hartuko ditu eta baita atmosferaren inguruko informazio, radioazioa eta hezetasuna. Datu hauek garrantzitsuak dira gure atmosferaren egoera ezagutzeko eta datozen misioen datuak ere kontutan hartzeko.
Eguraldia aldekoa bada, haizearen norabidea bereziki, abuztuaren 10ean Miramoneko belardian bidaliko da globoa estratosferara, goizeko 10:30etan. Bestela, hitzordua aldatuko litzateke.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net