Zerura begira: eguzkia eta Parker zunda

2018/08/29

Abuztuaren 31ean, hilero bezala, Ostiral Astronomikoa egingo dugu 19:30etan Aranzadiko egoitza nagusian (Zorroagagaina 11, Donostia).

Ohikoa denez, irailan zehar ikusgai dauden konstelazioak aipatu, planeten egoera azaldu  eta ilargiaren faseak aztertuko ditugu. Honez gain udaran gozatu ditugun ekitaldi astronomikoen errepasoa egingo dugu argazkiak erabilita. Gai berezi bezala ordea, eguzkia izango dugu hizpide, jaurti berri den Parker eguzki zundaren nondik norakoak azalduko ditugularik. Parker eguzkiaren kanpo koroa zundatzea helburu duen NASAren espazio zunda da.

Anima zaitez ostiral astronomiko honetara! Liluragarriaz gain ekitaldi guztiz irekia eta doakoa da!

IKUSI BIDEOA

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net