Prioconex webgunean 100 bisitari

2021/02/22

Otsailaren 19an PRIOCONEX web orriak 100. erabiltzaile berri eduki zuen, sortu eta hilabete eta erdiko tartean.

Landare ikerketa eta kontserbazioa jorratzen duen web batek interesa erakartzea zaila dela genekien, hortaz oso pozik gaude aurkezten dugun datu honekin. Gainera ikusi dugu erabiltzaileek 2 aldiz bisitatu dutela PRIOCONEX web orria bataz beste .

Euskadi eta Madrilen aurkitzen ditugu erabiltzaile gehienak baina Estatu mailan hedapen potentziala ikusten da. Bestalde, 2. Irudian ikus daiteke aste hauetan web orria etengabe egon dela aktiboa.

Proiektuko lehenengo emaitzak aztertzen ari garen bitartean, dibulgazio arloan ikasi eta hobetu nahi dugu. Horregatik INKESTA bat prestatu gure erabiltzaileek landare eta beraien kontserbazioarekiko daukaten ikuspuntua hobeto ezagutzeko, era berean geure web orriaren ebaluazio azkarra eskatuz. Eskertuko genizuke parte hartzea!



Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net