Martxoak 21 Nazioarteko Basoen Eguna

2020/03/21

Baso bat ur edaten dugunean, kuaderno batean idazten dugunean, sukarra gainditzeko medikamentuak hartzen ditugunean edo etxe bat eraikitzean. Ekintza hauek ez ditugu inoiz basoekin harremantzen baina dagoeneko guztiz erlazionatuak daude.

Gaur Martxoak 21 Nazioarteko Basoen Eguna da eta Aranzadiko botanika sailak egin duen GURE BASOAK deituriko dibulgazio lana aurkeztu nahi dizuegu. Orain bakarrik webgunea ikus dezakezue baina laster (koronabirusak uzten digunean) gida liburua aurkeztuko dugu eta salgai egongo da. Mendi gida hau guztiz intuitiboa da eta botanika munduan aditua ez den publiko orokorrari zuzendua dago. Horrela, pausoz pauso Gipuzkoan hain urriak diren baso eta bertako altxorrak aurkitzen joango gara.

Ba al dakizu zer den baso bat? Eta Gipuzkoan ba al dakizu non dauden benetazko basoak?

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net