Euskal Herriko eta inguruko floraren ezagutza eta kontserbazio lanak

2019/06/10

Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak Euskal Herriko eta inguruko floraren ezagutzan eta kontserbazioan sakontzeko boluntario lanak eskaintzen ditu. Bertan ondorengo ekintzetan parte hartu ahal izango da, ezagutza botanikoa handituz:

  • Landareak herborizatzeko prozesuan laguntzea: mendian laginak hartzea, identifikatzea eta herborizatzea.
  • Landare bildumaren mantentze-lanak gertutik ezagutzea: pleguen mantentze lanak, beste herbario batzuekin elkartrukeak, datuak informatizatzea, landare pleguen digitalizatzea, etab.
  • Landare espezie mehatxatuen jarraipen-lan eta kontserbazioan parte hartzea.
  • Landare espezie inbaditzaileen kartografia eta erauzketa lanetan parte hartzea.
  • Landareen ex situ eta in situ kontserbazioko lanak  uztartzen ikastea.

NOIZ:

  • 2019ko ekaina, uztaila eta abuztua.

NON:

  • Lanerako bulegoa eta Herbarioa Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzan aurkitzen dira, Donostian.
  • Mendiko lana Euskal Herriko mendietan garatuko da batez ere.

OHARRA

  • Euskara jakitea eta kotxea izatea lehenetsiko da.

Interesa duenak mesedez bidali dezala kurrikuluma ondorengo helbidera: botanika@aranzadi.eus

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net