Ingurugiroaz kontzientziatzea ezagutza zientifikoaren eta artearen bitartez

2019/04/03

Ideia Bat elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren finantzaziopean, “Econindagaciones 2” proiektua aurrera eraman du Gipuzkoako Kontserbazio Bereziko Eremuetan. Proiektuak naturan ekintza ezberdinak eginaz ingurugiroaren ezagutza bultzatzea helburu du. Ekintza hauek in situ zentzumen esperientzietan oinarritzen dira.

Testuinguru honetan, martxoaren 23an Zarauzko Iñurritza Biotopo Babestuan burutu zen ekintzan biodibertsitate handiko ekosistemak ikusi genituen, hala nola, itsaslabarra, padura eta duna. Aranzadi Zientzia Elkarteko Mari Azpirozek gidatu eta Miriam Martinez Guirao artistarekin batera ingurugiroa eta artearen inguruan hausnarketa egiteko aukera izan genuen, modu ezberdin eta entretenigarrian. Bisita honetan LIFE ARCOS proiektuko ekintzak ezagutarazi ziren gainera. Proiektu europar hau Fundación Biodiversidad-aren laguntzaz burutzen ari da Aranzadi.

Resultado de imagen de arcos life

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net