Pierre Dupont ikertzailearen omenez Nazioarteko Sinposioa

2019/01/10

2017ko urtarrilaren 22an Pierre Dupont hil zen Bordelen 91 urte zituela. Nantesen Zientzia fakultateko zuzendaria izan zen ekologia eta fitogeografia laborategian, 25 urteetan zehar. Bere jarduerak ikerketa lana, naturaren kontserbazioarekin erantzunkizuna eta administrazio publikoen kudeaketa biltzen zituen.

Bere gai historiko eta lan ildoak kontutan hartuta, Brest eta Bretainiako Kontserbatorio Botaniko Nazionalak Nazioarteko Sinposioa antolatu du bere omenez. Antolaketan Hego Atlantiareko, Midi Piriniotako eta Piriniotako Kontserbazio botanika Nazionala, Nanteseko Unibertsitatea, Société botanique du Centre-Ouest eta Bretainiako Unibertsitateak parte hartu dute.  Joseba Garmendia, Aranzadi Zientzia Elkarteko botanika saileko bazkide aktiboak sinposioan parte hartuko du batzorde zientifikoko kide bezala.

Hitzaldi hauek landareen biodibertsitatearen ikerketa zientifikoa, flora eta landarediaren kartografia eta naturaren kontsrebazioaren politika publikoak azpimarratzea dute helburu.

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net