Txingudiko hegaztien zerrenda

Bilatzailea

Txingudiko badia eta honek barneratzen duen padura, Europako aurrealde atlantikoak (Eskandinabiatik Afriakaraino) jarraitzen duen migrazio-ibilbidea Penintsulan sartzeko lekuan hain zuzen dago kokatuta Txingudi, Irun, Hondarribia eta Hendaia udalerriak barneratzen dituena. Hori dela eta, Espainar Estatuan paseko hegaztien migrazio-fluxurik handieneko kokagunetzat jo daiteke. Gainera, inbutu efektuak kokagunearen ezaugarriak indartzen diru, bere kokapen geografiko bereziagatik (Pirinioak Mendebaldean eta Kantauri Itsasoa Ekialdean).

Iraganean, Txingudi Kantauri isurialdeko hezegunerik garrantsitzuenetarikoa zen non itsasoaren eraginpean gelditzen zen ingurune guztia itsasoaaren mailatik 5 metro gora. Nekararitzaren zuzpertzeak gune guzti hauek idortu eta eraldatzea ekarri zuen XVI.mendean. XX.aren erdialdean emaniko industri eta demografia iraultzakm eragin handia izan zuen hezegunearen desagerpenean.

Egun ezagutzen duguna, izan zenaren eremu oso txikia da Txingudi. Errepideak, komertzioa, transporte fluxu handiek ez dcute gehiegi laguntzen hezegunera babesten.

Aldaketa guzti hauek jasan arren, Txingudik paseko hegaztientzat atseden leku gisa duen garrantzia izugarria da, kontserbaziorako interes handia espezie askorentzat: mokozabala edo ur-benarrizaren kasu. Horrexegatik ez da arritzekoa Txingudiko hezegunea interes internazionala izatea (Ramsar).

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net