Ficha Megalítica

OIANLEKU IPARRALDEA

OIANLEKU IPARRALDEA

Datos científicos

  • Denominación: OIANLEKU IPARRALDEA
  • Tipo de Inmueble: Harrespila
  • Término Municipal: Oiartzun
  • Secuencia Cultural: Burdin Aroa
  • Estación Megalítica: Oiartzun
  • Coordenadas WGS84(30T): 595250, 4789712
  • Localización: Basate muinoko iparrekialdeko hegalean, Oieleku lepoaren (Oianleku) iparmendebaldeko muturrean. Basate harrespil multzoa 100 m. IIMrantz dago.
  • Descripción: 7 harrespilaz osatutako multzoa da:
    1 eta 2 monumentuak: elkar mozten diren 2 harrespil dira; 1ak gutxigorabehera 9,5 m-ko diametroa dauka eta 29 lekukoz osatua dago, eta 2ak gutxigorabehera 6,8 m-ko diametroa dauka eta 18 lekukoz osatua dago.
    3 eta 4 monumentuak: elkar mozten diren 2 harrespil dira; 3ak gutxigorabehera 4 m-ko diametroa dauka eta ikus daitezkeen 14 lekukoz osatua dago, eta 4ak gutxigorabehera 5 m-ko diametroa dauka eta ikus daitezkeen 5 lekukoz osatua dago.
    5 monumentua: 10 m arteko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 11 lekukoz osatua. 6 monumentuarekin tangentea da.
    6 monumentua: gutxigorabehera 6 m-ko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 6 lekukoz osatua. 5 monumentuarekin tangentea da.
    7 monumentua: gutxigorabehera 4,5 m-ko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 9 lekukoz osatua.
    Egituretan erabilitako materialak bertako granitozkoak dira.
  • Descubrimiento: P. Soralucek aurkitu zituen 1909an.
  • Historia de las investigaciones: 1976an, J. Altuna eta P. Aresok 1 eta 2 monumentuak induskatu zituzten. Bi egituren arteko ukitze zonaldean, eraztunak osatzen dituzten ortostatoen antzeko blokez eratutako hormatxo moduko bat, bi harrespilen artean muga argi bat osatzen zuena, antzeman zuten (ALTUNA; ARESO, 1977: 67).
    Era berean, erraustutako hezurrez osatutako bi ehorzketa aurkitu ziren zulo banatan: harrespil handienaren erdian egina bata (ostilamendu elementuak zituena) eta txikienarenean bestea (ALTUNA; ARESO, 1977: 71).
    Zirkulu nagusiaren azaleko zonalde batean, hirugarren ehorzketa bat aurkitu zen, erraustutako hezur zatiak eta ikatzak zituen zeramikazko ontzi batez osatua; ehorzketa honek, aztarnak sakabanatu zizkion bortxaketa bat jasango zuen (ALTUNA; ARESO, 1977: 71).

    Indusketan ondorengo materialak berreskuratu ziren (ALTUNA et alii, 1990):

    1 harrespila
    Azalean:
    *Harrizko industria: igitai ale bat; marruska bat; ukieradun printza bat; printza soilak.
    *Zeramika: formarik gabeko zatiak.
    *Besterik: errekarri esferikoak; ikatza.
    *Giza aztarnak: erraustutako zatiak.
    Sakonean:
    *Metala: brontzezko eraztun bat; langet botoi erdiesferiko bat.
    *Besterik: harrizko estratuari dagozkionak baino handiagoak diren bi harri.
    *Giza aztarnak: erraustutako zatiak.

    2 harrespila
    *Harrizko industria: disko-formako marruska bat.
    *Giza aztarnak: erraustutako zatiak, gutxienez gizabanako bati dagozkionak.
  • Bibliografía: ALTUNA, J.; ARESO, P.: "Excavaciones en los cromlechs de Oyanleku (Oyarzun, Guipúzcoa)". Munibe 29, 1977, pp. 65-76.

    ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.

    ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.

    ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.

    ARANZADI, T.: "Cromlechs en Guipúzcoa. Mairu-baratzak en Oyarzun". Euskalerriaren Alde 5, 1915, pp. 707-714.

    BARANDIARAN, J. M.: "Contribución al estudio de los cromlechs pirenaicos". En: "Homenaje a D. Julio Urquijo I". San Sebastián, 1949.

    BARANDIARAN, J. M.: El hombre prehistórico en el País Vasco. Ed. Ekin. Buenos Aires, 1953.

    PEÑA BASURTO, L.: "Reconstitución y catalogación de los cromlechs existentes en Guipúzcoa y sus zonas fronterizas con Navarra". Munibe 12, 1960, pp. 89-212.

    PEÑALVER, X.: Mairubaratzak: Pirinioetako harrespilak. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 19, 2004.

    PEÑALVER, X.: Los cromlech pirenaicos. Bolskan 22, 2005.

Documentos relacionados

Fotografías

Mapa de localización

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net