Gipuzkoako Katalogo Espeleologikoa

Aranzadi Elkarteko artxiboetan dagoen Gipuzkoako koba eta leizeen informazioa, datu base batean txertatu da. Bertan 50 urteetan zehar esploratutako 1805 zulo natural aurki daitezke.

Oinarrizko informazioa -eguneratua-15 esparru ezberdinetan antolatu da datu basean: izena, sinonimoak, mendiguneen banaketa eta zonalde karstikoak, UTM koordenadak, dimentsioak, sigla eta udal mugak, zuloaren tipologia, topografiaren gehigarrizko erreferentziak, geologia, hidrologia, bioespeleologia eta antropologia. Datu informatizatu guzti hauek Foru Aldundiko Lurraldeko Informazio sistema batean daude. Eta zulo bakoitzaren kokagunearen informazioa http://b5m.gipuzkoa.net webgune honetan aurki daiteke baita ere.
Katalogo honetan, informazio berria gehitzen da. Eta eskertuko genuke, norbaitek Gipuzkoako koba eta leize ezberdinei buruzko informazio berriarekin lagun badezake.

Kontsultak

Egileak: Calos GALAN, Imanol GOIKOETXEA & Rafael ZUBIRIA.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net