Gure basoak

Patrocinado por:

Kutxa Fundazioa
Gipuzkoako basoen eta basoko landareen gida

Botánica /

Enero

2020

Diciembre

2020

Finalizado

Azken hamarkadetan landa eremutik hiriguneetara egin du gizarteak. Bai munduan eta baita Gipuzkoan ere. Horren ondorioz natur ondarearen kultur transmisioa eten egin da. Motz esateko, bizidunak izendatzeko gaitasuna asko murriztu da oro har.

Testuinguru horretan, eta hutsune nabarmen hori betetze aldera, GURE BASOAK liburua argitaratu zen. Zuhaitzen identifikazioa oinarri izanda Gipuzkoako baso motak eta horiek sortutako paisaiak azaltzea du helburu. Liburua naturzale ororentzako bideratuta dago, eta irakurleari, izan haur zein heldu, ez dio aurretiaz landareen zein paisaien inguruan inolako jakintzarik izatea eskatuko. Ulerterraza eta ilustrazio askoko liburua da eta begi kolpe batez informazio gehiena eskuratzea baimentzen du. Era berean, liburuaren eduki guztia www.basoak.eus webgunean dago.