Arqueología
Aranzadi erakunde aitzindaria da arkeologiaren ikerketan eta ondare historiko-arkeologikoa kontserbatzen, babesten eta zabaltzen. Jarduera horiek Historiaurreko Arkeologia eta Arkeologia Historikoa sailek garatzen dituzte.
Historiaurreko Arkeologia
Gizakiaren sorburutik hasi eta lurraldea erromatarren garaira sartu arteko aldian kokatzen da, landa-ikerketa arkeologikoa eginez eta berreskuratutako materialak ikertuz, baita ondare hori babestuz, kontserbatuz eta zabalduz ere.
Arkeologia Historikoa
Era askotako lan-arloei erreparatzen diegu, arkeologiatik hasi eta oroitarri eta dokumentuetaraino. Gure zereginak kronologikoki erromatarren garaian hasten dira, eta ia egun amaitzen.