Etnografia

Aranzadi Zientzi Elkarteko Etnografia saila 1946an sortu zen –Elkartea sortu zeneko urtean alegia–, etnografiaren arloan euskal gizarteari buruzko ikerketak bultzatzeko. Garai bateko bizimoduak aztertu, ondareari buruzko eztabaidak zabaldu eta gizarte modernoan zein zeregin betetzen dituen ikertzea ditu helburu nagusi.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmen baten bidez, saila Gipuzkoako Ondare Etnografikoari dagozkion zereginez arduratzen da.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net