Geodesia

Geodesia Aplikatuko Saila Natur Ingurunea zientzia honen bidez sustatzeko asmoz eratu zen, zientzia hau arduratzen baita Lurraren itxura eta dimentsioa irudikatu eta zehazteaz, haren grabitate-eremua definitzeaz, eta gainazaleko puntuen koordenatuak eta elementu hauek denborarekiko dituzten aldaerak zehazteaz.

2008an Saila martxan jarri zenetik, geodesia-arloari dagozkion hainbat proiektu gauzatu dira eta Aranzadiko eta AZTIko beste sail batzuekin elkar lanean aritu gara. Finantzaketa, gehienbat, Gipuzkoako Foru Aldunditik datorkigu; beraz, baliabiderik gehien kontsumitzen dituzten ekimenak Gipuzkoako lurraldean garatu dira.

Besteak beste, hauek nabarmentzen dira:

  • Gipuzkoako GPS Sarearen jarraipena.
  • AZTIn (Pasaia) beste Sare batzuetara (NAP-GPS) instalatutako mareometroaren lotura geodesikoak eta mantenimendua.
  • Lurralde osoa itsas mailaren gaineko altitudez hornitzeko, Aldundiak bultzatutako NAP-2009 kanpainaren diseinua.

Horrez gain, klimaren eta itsaso-mailaren aldaketa azterketa geologikoaren bidez ikertzeko ildoa ere zabalik dago.

Argitalpenak

Actas de la 7AHPGG

Kongresua: 7AHPGG

Lekua: Donostia-San Sebastian

Quo vadis GNSS?

Kongresua: II Taller Técnico sobre Topografía y Cartografía, con la temática "Redes GPS"

Lekua: Vitoria

Nork idatzia: Zurutuza, J.

GPS-RTK. Métodos, soluciones y resultados en Gipuzkoa

Kongresua: II Taller Técnico sobre Topografía y Cartografía, con la temática "Redes GPS"

Lekua: Vitoria

Nork idatzia: Zurutuza, J.

Ikusi Argitalpenak

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net