Burruntzi eta sorgin-orratzetan adituak diren hainbat ikertzaile elkartuko dira Iruneko Ekoetxean

2021/09/09

Igandean, ate irekien jardunaldian, inguruko biodibertsitatea ezagutzeko ibilaldi bat egingo da

Burruntzi eta sorgin-orratzetan hogei bat aditu bilduko dira asteburu honetan Irungo Ekoetxean. Horrela, Iberiar penintsulako azken ikerketen errepasoa, ingurumen-inpaktuak eta odonatuen egoera aztertuko dute.

Sorgin orratzak ur-ekosistemei loturiko taldea osatzen dute, eta, haiei esker, ekosistema horien egoera ekologikoaren berri eduki daiteke. Osasun-intereseko intsektuen harrapakariak dira; besteak beste, eltxoenak eta eulienak. Bestalde, ikerketa aplikatuetan ere garrantzitsuak dira (adibidez, dronen diseinuan, hegaldiaren mekanikarengatik), eta naturaren argazkilaritzaren zaleek asko estimatzen dituzte.

Mehatsupean dauden eta klima-aldaketekiko sentikorrak diren animalia hauek Estatuko hainbat hiritan, hiru urtean behin, egiten diren Jardunaldien protagonistak dira. Sinposio hau GIOk (Odonatologiako Iberiar Taldea) antolatzen du, eta aurten ere Aranzadi Zientzia Elkarteko entomología saila dabiltza antolatzaile bezala.

Asteburuan, odonatologoek hitzaldiak eta ikerketa teknikoak egingo dituzte. Iganderako, ate irekien jardunaldia edo bioblitz antolatuko da, non hain ezezagunak diren animalia horien zabalkundearen helburua ezagutuko dugun. Hala, lekuko biodibertsitatea ezagutzeko ibilaldi bat antolatuko da. Ekitaldi hau doakoa  eta publikoari irekita da. Irteeran parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da https://bibe.me/events?filter=BIOBLITZ

Ekitaldia Irunen egitea posible izan da Escaralimania proiektuari esker. Egitasmo honek Biodiversidad Fundazioaren eta Transizio Ekologirako Erronka Demografikorako Ministerioaren laguntza du eta herritarren inplikazioa du helburu. Horregatik, inaugurazio jardunaldi zati bat eta igandeko jardunaldia publiko orokorrari irekiak egongo dira.

Biodiversidad Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailekoaren finantziaketa duen sinposioa da. Era berean, Iruneko Ekoetxea, Lurgaia Fundazioa, Zerynthia Elkartea, Bidasoa FP, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako ingurumen Saila eta Lemniscataren laguntzarekin.

EGITARAUA

Viernes, 10 de septiembre de 2021

17:00 – 17:30. Inauguración del III Simposio Ibérico de Odonatología.

17:30 – 18:30. Entrega y pase de imágenes de premios del concurso fotográfico Escaralimanía.

18.30 – 19:30. Conferencia inaugural “Pacho Ocharan, contribución a la Odonatología y a los odonatólogos ibéricos” por Antonio Torralba-Burrial.

Sábado, 11 de septiembre de 2021

10:00 – 10:30. Recepción de los asistentes.

10:30 – 11:30. Conferencia especial “La libélula del Cazuma”.

11:30 – 12:00. Descanso.

12:00 – 13:00. Ponencias orales.

13:00 – 16:00. Comida.

16:00 – 16:30. Presentación pósters.

16:30 – 17:30. Presentación del libro “Larvas de libélulas en la península ibérica”.

17:30 – 18:00. Descanso.

18:00 – 19:00. Ponencias orales.

Domingo, 12 de septiembre de 2021

10:30 – 13:00. Excursión pública para observar especies presentes en el País Vasco.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net