Ikerketa-ildoak

Speleological Abstractsek (UIS – Espeleologiaren Nazioarteko Batasuna) gomendatutako gai-banaketaren arabera, espeleologiak (Speleology) hiru ikerketa-arlori erreparatzen die:

Geoespeleologia edo espeleologia fisikoa

Lurraren zientziatzat definituta, biltzen ditu: geologia, geografia fisikoa, karstologia, hidrogeologia eta, jakina, barrunbe bakanen esplorazioa eta topografia.
Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Bioespeleologia: lurrazpiko biziaren azterketa

Biologiaren, edo zoologiaren adar bat da; izan ere, haitzuloetako organismo ia guztiak animaliak dira. Bertan sartzen dira: anatomia, fisiologia eta taxonomia zoologikoak, sistematika filogenetikoa, kladistika eta ikerketa esperimentala. Gainera, haitzuloetako animalien ekologia, biogeografia, genetika eta eboluzioa ere biltzen ditu.
Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Antropoespeleologia edo espeleo-antropologia

Gizakiaren eta haitzuloen iraganari lotutako antropologia, arkeologia eta paleontologiaren zati bat da.
Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net