Antropologia Kulturala Luzaiden

2018/07/09

Ekainaren 17tik 30 bitartean Antropologia Kulturala-Etnografia ikastaroa burutu dugu Nafarroako Luzaide/Valcarlos herrian.

Bertan parte hartu duten 11 ikasleak, herritarren laguntzarekin, baserrietako soto eta ganbaretan gordeta zeuden tresna eta objetuak jaso, berreskuratu eta dokumentatzen ibili dira. Guztira 370 objektu katalogatu dira bi aste hauetan; ondoren, herriko Seroren Etxean erakusketa antolatzea da helburua.

Honetaz gain, 10 hitzaldi eskaini dira herrian, ikastaroaren alde teorikoagoak jorratzeko; haien artean unibertsitateko eta hainbat instituzioetako ikerlariak eduki ditugu antropología, etnografía, historia eta ondarearekin lotutako hitzaldiak ematen.


Fermin Leizaola ikastaroan azalpenak ematen.

Informazio liburuxka

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net