EHUko Antropologia Graduko ikasleak praktiketan Bidebietako Etnografia Laborategian

2022/01/14

Lys de Domingo, Amaia Hernandez, Maritxu Oiartzun, Mikel Rodriguez, Lierni Urkizu eta Adriana Santillo ikasleak Etnografiako Departamentuan izan dira EHUko Gizarte Antropologia Graduko praktikak burutzen 2021ko irailetik abendu bitartean.

Praktikaldian ondare materialarekin loturiko hainbat lan burutu dituzte. Aitzitik, denbora gehiena Etnografia Departamentuko zuzendari den Fermin Leizaolaren bilduma etnografikoaren katalogazio eta atontze lanetara bideratu dute. Proiektu honek ondare materialaren kudeaketan zituzten ezagutzak sakontzen lagundu die, baita datu baseen erabilerarekin lehen kontaktu bat izaten ere. Honez gain, zenbait irteera egin dituzte, Etnografia Saileko kideek osaturiko erakusketa desberdinak ezagutzeko asmoz.

Lau hilabete hauetako helburua ikasleei ikasketen alorrerako nahiz jarduera profesionalerako baliagarriak egingo zaizkien erremintak eskaintzea izan da. .

Mila esker zuon ekarpenarengatik!

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net