7AHPGG

Aurkezpena

Geodesia eta Geofisikako Biltzar Hispano-Portugaldarra bi urtean behin biltzen da, txandaka, berau antolatzeaz arduratzen diren bi herrialdeetan, urte batean Espainian eta hurrengoan Portugalen. Orain arteko edizioetan eginiko lanari ezker, ikerketa-foro bat finkatu da hainbat arlotan: Geodesian, Sismologian, Metereologian, Hidrologian eta Ozeanografian, besteak beste. Arlo horietako hainbat lan aurkeztu dira eta hainbat eztabaida saio izan da horien gainean. Eta hala, aurkezpen eta eztabaida horien bidez, jarraipena eman zaio Espainiako eta Portugalho ikertzaileen truke zientifikoari.

Argitaratzeko artikuluak aurkezteko jarraibideak egin klik hemen

Geodesia eta Geofisikari buruzko lehen biltzarra Almerian izan zen 1998an, eta bigarren Lagosen (Portugal), Valentziako Unibertsitate Politeknikoak antolatu zuen 3. Biltzarra, 2002an. Azkenik, 6. Biltzarra Tomar herrian (Portugal) izan zen, 2008ko otsailean.

Gai guztial aztertze aldera 9 saiotan antolatu da biltzarra. Ikertzaile guztiak gonbidatuta daude saio guztietan parte hartzera, batez ere ikertzaile espainiar eta portugaldarrak, azken aldian eginiko lanetan zer emaitza eskuratu dituzten ezagutzera eman ditzaten. Eskualde mailako ikerlanak aztertzea komenigarria izanik. Europako eta Magrebeko komunitate zientifikoei ere zabaldu zaie gonbidapena, baita saioetako gaietan interesa izan dezaketen atzerriko beste ikertzaile batzuei ere.

Artikuluak orraztu egingo dira eta ISBN eta guzti argitaratuko dira.

Antolatzaileak:

Antolakuntzako laguntzaileak: