Komunikazioak
Laburpenak egiteko arauak
- Izenburua: Letra lodian eta maiuskulatan, Letra-tipoa eta - neurria: ARIAL 14.
- Egileen izen-abizenak sinaduraren ordenaren arabera, koma bidez bereizita. Erakunde batekoak baino gehiagokoak badira, abizenen ondoren numerazioa gehitu beharko da goi-indizearekin, eta horu egile bakoitzari dagokion erakundeari lotu beharko zaio. Egile nagusiaren izena edo, dagokionean, hitzaldia aurkeztuko duen egilearena azpimarratuta jarri beharko da. Egileen izenak letra loditan jarri beharko dira. Letra-tipoa eta -neurria: ARIAL 12.
(Adibidez: Jorge Manrique¹, Miguel Delibes² eta William Shakespeare³).
- Egilearen erakundea, haren posta-helbidea zehaztuta. Egile nagusiaren helbide electronikoa gehitzea komeni da. Letra-tipoa eta -neurria: ARIAL 10.
Adibidez:
- Landareen Biologia Saila (Botanika). Murtziako Unibertsitatea. 30100 Murtzia, Spain. (fjimenez@um.es).
- Landareen Biologia eta Ekologia Saila. Almeriako Unibertsitatea. 04120 Almeria. Spain.
- Institut für Biologie. Martin-Luther Universitat. 06099 Halle. Germany.
- Gehienez 3 erreferentzia bibliografiko gehitu ahal izango dira, baina beti laburpenaren gehieneko luzera gainditu gabe (400 hitzekoa). Laburperaren testua ARIAL 12 letra-neurriarekin idatzi beharko da.
- Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez idatzitako laburpenak onartuko dira eta 2015eko uztailaren 24a baino lehen aurkeztu eta bidali bekarko dira e-mailez helbide honetara: secretaria@congresosebicopgasteiz.es.
- Egile bakoitzak bi poster aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
Posterren neurria
Posterren neurria 80 x 120 cm.-takoa izango da gehienez.