Ahaide Nagusiak
Lurralde Historikoek bilakaera historikoa izan dutela sarri ahazten dugula ematen du. Gipuzkoaren osagaiak eta mugak aldakorrak izan dira denboran zehar. Eta Gipuzkoaren izaera juridikoa eta politikoa mamitu arte ere, gertakizun historiko asko jazo egin dira. Web gune hau 1300-1550 urteen bitartean kokatuko genuke. Hau da, Gipuzkoako antolakuntza probintziala gauzatu aurretik. Ahaide Nagusien garaia da.
Bi Bando
XIV. mendean zehar bi alderdi eratu eta gorpuztu ziren Euskal Herrian zehar, eta bereziki Gipuzkoan.

Bando Gerratea
Bi alderdi hauen garapenak, bizimoldeak eta irauteko bideak gerra egoera sortu zuten. Guda honen une gorena XIV. mendearen bukaera eta XV. mendearen hasieran izan zen.
Bandoen Amaiera
Hiribilduak oinarri hartuta, egitura politiko berria sortu zen Gipuzkoan. Gipuzkoako Probintziak Ahaide Nagusiak gainditu eta leinuak irentsi egin zituen.
Dorretxeak
Gizarte hartako aztarna material gutxi kontserbatu da. Dorretxeak leinuen sorburu eta ospearen erakusle ziren. Tamalez, egun ikus ditzakegun dorretxe gehienak ez dira Ahaide Nagusien egoitza izan.
Eresiak
Banderizoen gerrateak oihartzun handia izan omen zuen ahozko literaturan. Borrokaldiak, mendekuak, eta bestelako pasadizoak bertsoka eta koplaka kontatzen ziren.
Bibliografia
Adituen ekarpen berriak Deustuko Unibertsitatetik (E. Barrena, J.A. Marin, J.A.Achón) eta Euskal Herriko Unibertsitatetik (J.A. Fernández de Larrea, J.R. Diaz de Durana) etorri dira nagusiki.
Hauekin batera, Aranzadi Zientzi Elkarteak egin dituen hainbat indusketek (Igartza, Galartza,...) eta Gonzalez Cembellínek dorretxeei buruz plazaratutako hausnarketak ere datu berriak ekarri dituzte.
Index Ahaide Nagusiak Bi bando Bando Gerratea Bandoen Amaiera Dorretxeak Eresiak Bibliografia
Donamaria Berastegi, Balda, Donemiliaga
Galartza, Lasarte Oñati, Jauregi-handi, Gabiria, Loiola
Artazubiaga, Zarautz, Etxebeltz, Lasa Jauregi (Zerain), Zegama, Zumarraga, Olaso, Otalora
Murgia, Urtubia
argazki gehiago


Erdi Aroko dorretxeek pairatutako bilakaerak gizarte hartako norabidearen berri ematen digu.
Kontrako iritzia oso zabalduta badago ere, egun zutik dirauten dorreak Ahaide Nagusien egoitzak berak direnik ezin ziurtatu, ordea. Izan ere, Nagusien dorreak Gipuzkoak eta Gaztelako Enrike IV.ak elkarrekin egin zituzten ekintzen ondorioz birrinduak izan ziren.
Itxura guztien arabera, etxe hauen aurkako zigorra erabatekoa izan zen. Pentsatu ohi denaren kontra, zigorra ez omen zen mugatu goiko solairuak eranstera, dorreen garaiera kamustera ala gerra-egiturak kentzera. Nagusi garrantzitsuen etxebizitza, egoitza eta boterearen sorburu ziren gotorlekuak bota eta txikitu egin ziren.


Donamaria

Hau da behintzat J.M. Gonzalez Cembellinen adituaren ekarpena eta Aranzadi Zientzi Elkarteak garatu dituen hainbat indusketatan (Galartza, Igartza –www.igartza.net-, Iturriotz,...) berretsi izan dena.

Donamaria

Galartza, Lasarte

Gero, noski, Ahaideek dorre berriak altxatu zituzten. Horretarako, baina, ez zuten zertan aurreko oina erabili. Izan ere, eraikin berriak garai berrietarako egokitzen hasi zituzten. Dorreak baino, jauregiak egin zituzten. Askotan, gainera, erabat berriak ziren jauregiak: itxuraz zein helburuz.

Honen inguruan hau da Lope Garzia Salazarrek esaten zuena: “En el año del Señor de UCCCCLVII (1457) años, se levantaron las ermandades de la Provinçia de Guipuzcoa contra todos los parientes mayores, no acatando a Oñes ni a Gamboa, porque fazian e consentian muchos robos e malifiçios en la tierra e en los caminos e en todos los logares. E faziendoles pagar todos los malefiçios e derribanronles todas las casas fuertes, que una sola no dexaron en toda la Provinçia,...”.
Gaztelako errege Enrike IV.ak emandako hainbat ebazpenatan ere, dorreak erabat txikituak izan zirela berresten da. Hasierako aginduetan, gainera, botatako dorreak erretzea agintzen zen. Gerora, materialak berriz erabil ahal izateko, ez erretzea deliberatu bazuen ere.

Hau dela eta, orokorrean dorretxeek Ahaideen bilakaera bera izan zutela esan daiteke. Hiribilduetan egokitu diren leinuek ere etxe berriak eraikitzen zituzten. Dorreak ez ezik, etxe dotoreak.



Galartza

Artazubiaga

Artazubiaga, Zarautz, Etxebeltz, Lasa

Bestalde, Handikien interesak Gipuzkoatik aldendu eta Gaztelako zein Frantziako beste sendi ahaltsu eta handiekin bat egin ahala, etxe hauekiko loturak lausotzen ziren.



Lasa

Murgia, Urtubia

Asko eta asko nekazaritzarako egokitu ziren, Jaun Handiek maiztertzan ematen zutenak.



Murgia

Berastegi, Balda, Donemiliaga

Azkenik, leinu askori gertatu bezala, dorre ugari desagertu egin da. Utziak, ala hirigintzak eskatzen zituen behar berrien mesederako. Birrinduak izan ez ziren dorreek ere antzeko patua ezagutuko zuten mendeetan zehar. Gotorleku hauekin agertzen ziren bestalako osagaiak -harresiak, lubakiak,...- zein eraikinak –burdinolak, errotak,...- ere desagertu egin dira.



Balda

Oñati, Jauregi-handi, Gabiria, Loiola

Indusketa arkeologiko berriak antolatu, eta dokumentazio lanak taxuz jorratu arte, nekez berreskuratuko dugu dorretxeen oroimen fisikoa. Arlo honetan, beraz, asko dago egiteko. Ikerketa serio, berritzaile eta gaurkotuek baizik ez dute argituko dorre, jauregi eta abarren tipologiak, moldaketak eta bilakaera historikoak nolakoak izan diren.



Jauregi

Jauregi (Zerain), Zegama, Zumarraga, Olaso, Otalora


Jauregi (Zerain)

Donamaria Berastegi, Balda, Donemiliaga
Galartza, Lasarte Oñati, Jauregi-handi, Gabiria, Loiola
Artazubiaga, Zarautz, Etxebeltz, Lasa Jauregi (Zerain), Zegama, Zumarraga, Olaso, Otalora
Murgia, Urtubia


Web gune hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz eratu da. Eragin.comek diseinatu eta ekoiztu du Aranzadi Zientzi Elkartearentzat.